Etxebizitza familiarrak (Biztanleriaren eta etxebizitzen zentsuak eta Biztanleriaren eta etxebizitzen estatistika)

HomeGaiak0Definizioak Etxebizitza familiarrak...
Etxebizitza familiarrak (Biztanleriaren eta etxebizitzen zentsuak eta Biztanleriaren eta etxebizitzen estatistika)

Hau da famili etxebizitza: eraikin bateko edo egitura aldetik horretatik bereizita dagoen gune bateko gelak edo gela-multzoa eta horien bulegoak. Eraiki, berreraiki, eraldatu edo egokitu den moduagatik familia bat edo batzuk bertan bizitzeko da. Eta erreferentziako egunean ez da beste helburu batzuetarako erabiltzen.

Esparruaren zati bat beste erabilera batzuetarako izan daiteke (medikuaren kontsulta, ile-apaindegia, jostundegia, etab.). Dena den, hasieran etxebizitza moduan eraiki diren baina zentsua egin den egunean beste erabilera batzuetarako bakarrik erabili diren esparruak ez dira zentsuan sartzen (bulego, tailer, biltegi eta abar bihurtu diren etxebizitzak).

Famili etxebizitzak Etxebizitzen Zentsuan daude sartuta, zentsua egin den egunean bizilagunen bat zuten kontuan hartu gabe.

Famili etxebizitzak honela sailkatzen dira: nagusiak, bigarren mailakoak, hutsik daudenak eta beste etxebizitza batzuk.

  • Nagusiak: pertsona baten edo batzuen ohiko bizileku moduan erabiltzen da urte osoan edo urte gehienean.

  • Bigarrenak: soilik urtearen aldi batean erabiltzen dira, aldizka edo noizbehinka, eta ez da pertsona baten edo batzuen ohiko bizilekua. Beraz, oporretan, udan, asteburuetan, aldi baterako lanak egitean edo bestelakoetan erabiltzen den landetxea, hondartzako etxea edo hiriren bateko etxea izan daiteke.

  • Okupatu gabeak: ez daude hondatuta eta ez dira sartzen arestian aipatutako egoeretan, hala ere, hutsik egon ohi dira.

  • Bestelako familia etxebizitzak: aurreko hiru motetako batean ere sartu ezin diren etxebizitzak dira. Kasu honetan, ez dira inoren ohiko bizilekuak (bizileku nagusiak) eta bigarren mailako etxebizitzak ere ez dira; pertsona ezberdinei alokatzen zaizkie denbora laburrerako, eta ia beti dute bizilagunen bat.

    Establezimendu kolektiboa: familian bizi ez diren pertsonak bizitzeko da. Pertsona horiek aginte edo araubide komuna dute edo helburu eta interes pertsonal berberek lotzen dituzte. Zentsua egiten den unean, gainera, gutxienez pertsona horietariko baten ohiko etxebizitza nagusia da establezimendua.

  • Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

    Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
    Oso baliagarria
    Baliagarria
    Ez oso baliagarria
    Ez da inondik ere baliagarria
    Baduzu iradokizunik?
    Bai, badut
    Bidali