Egiten ari diren ikasketa-motak

HomeGaiakIkasketa-mailaDefinizioak Egiten ari diren ikasketa-motak
Egiten ari diren ikasketa-motak

Erreferentziako egunean eta ikasturte osoan zehar ikastetxe publiko edo pribatu batean aldizka ikasketak egiten zeuden pertsona guztiek izan dezakete ezaugarri hau, irakaskuntzaren modalitatea kontuan hartu gabe (ohikoa, askea, urrunekoa, posta bidezkoa...); une horretan arautu gabeko ikasketak egiten ari ziren pertsonak ere sartzen dira multzo honetan, eskuarki akademietan edo lanerako prestakuntza ematen duten zentroetan.

Honako maila hauek bereizi behar dira:

  • Eskolaurreko eta lehen mailako ikasleak: haur hezkuntza, ama eskola, haurtzaindegia, eskolaurrea eta antzekoak. Baita lehen hezkuntza eta baliokideak diren beste ikasketa batzuk ere.

  • Profesionalak: lehen eta bigarren mailako Lanbide Heziketa, erdi-mailako Lanbide Heziketa eta goi-mailako Lanbide Heziketa eta beste ikasketa profesional batzuk dituztenak, lanerako prestakuntza barne.

  • Bigarren mailako ikasketadunak: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, LOGSE, BBB eta UBI, unibertsitaterako sarbidea eta antzeko beste batzuk dituztenak.

  • Maila ertain eta goi maila arteko ikasketadunak: unibertsitate eskoletan daudenak, ingeniari tekniko eta perituen ikasketak dituztenak, irakasleak, erizainak eta antzekoak.

  • Goi mailako ikasketadunak: goi mailako fakultate eta eskola teknikoetan daudenak, lizentziadunak, goi mailako ingeniariak eta abar, hirugarren ziklokoak graduatu ondokoak, masterrak, doktoreak eta espezializatuak.

  • Beste produktu estatistikoak

    Datuak

    Grafiko interaktiboak

    Mikrodatuak

    Metadatuak

    Informazio gehigarri

    Egutegia

    Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

    Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
    Oso baliagarria
    Baliagarria
    Ez oso baliagarria
    Ez da inondik ere baliagarria
    Baduzu iradokizunik?
    Bai, badut
    Bidali