HomeGaiakBiztanleriaPrentsa Oharrak 10.118 euroko diferentzia...

2019/03/07ko prentsa-oharra

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA. 2019

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

10.118 euroko diferentzia dago batez besteko errenta pertsonalean eta 7.973 eurokoa errenta erabilgarrian gizonen alde

“Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna Euskal AEn 2019” izenekoak jasotzen du informazio estatistiko aipagarriena genero-ikuspegiaren aldetik

Euskal AEko emakumeen batez besteko errenta pertsonala 15.578 eurotan zen urtean eta gizonena 25.696 eurotan, Eustatek dituen azken zifren arabera, 2016koak. Beste alde batetik, errenta erabilgarria, gastuak eta atxikipenak kenduta, 13.315 eurokoa zen urtean emakumeentzat eta 21.288 eurokoa urtean gizonentzat. Beraz, gizonen aldeko diferentzia 10.118 eurokoa zen batez besteko errenta pertsonalean eta 7.973 eurokoa errenta erabilgarrian.

Datu horiek jasoak dira “Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna Euskal AEn 2019” izeneko argitalpenean, zeina Eustatek jarri baitu gaur bere webean Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta. Horretarako, genero-ikuspegitik lau kapitulu handi osatu dira: biztanleria, lana, diru-sarrerak eta osasuna. Ondoren beste atal batzuk gehituko dira, den-dena asmoarekin informazio estatistiko garrantzitsuena jasotzeko emakumeen egoeraz Euskal AEn.

Argitalpenak dituen datu guztien artean deigarria da diru-sarreren kapituluan ezen adinaren eta sexuaren araberako errenta erabilgarriaren banaketak erakusten duela arrail argi bat gizonen alde adin-talde guztietan, arrail bat mantentzen dena are gazteen artean, proportzio txikiagoan hala ere.

Errenta pertsonal erabilgarria (euroak) 18 urte eta gehiagokoen artean Euskal AEn sexuaren eta bost urterik bost urterako adinaren arabera. 2016

graf0016344_01_e.png

Aldeak adinarekin areagotzen dira, erretreta hartzeko adinean bereziki, une bat zeinetan emakumeen errenta erabilgarria den gizonenaren erdia baino txikiagoa. Egoera hori 79 urteak arte da ikusten, non emakumeen eta gizonen zifrak hasten diren elkarrengana hurbiltzen, erabat berdindu gabe dena dela.

Gainera, 18 urte eta gehiagokoen artean, gizonen %10ek eta emakumeen %15ek ez zuten errentarik 2016an.

Errenta pertsonal eta familiarra

Batez besteko errenta pertsonala eta errenta familiarra pertsona sostengatzaile nagusiaren arabera ere kontuan hartzen dira berariaz argitalpenean. Horrela, esaten da ezen batez besteko errenta pertsonalaren banaketak piramide bat osatzen duela simetria gutxikoa non emakumeen balioak kontzentratuak diren kategoria baxuenetan eta gizonen balioak kategoria ertain eta altuetan.

Urtean 15.000-18.000 euroko geruzan dago inflexio-puntua zeinetik aurrera kokatzen baita gizonen proportzio bat handiagoa, eta horretatik behera geruza baxuetan den emakumeen proportzioa gizonen proportzioa baino handiagoa da.

/Horrez gain, argitalpenak seinalatzen du ezen errenta gabeko pertsona-kopurua zela ia ehuneko 5 puntu handiagoa emakumeetan eta pertsona aberatsenen proportzioa hiru aldiz zela handiagoa gizonetan emakumeetan baino.

Bestalde, emakumeen okupazio-tasa 16-64 urte artean 2016an %62,2 zen, eta gizonena %68,9. Emakume landunen batez besteko errenta pertsonala 23.497 eurokoa zen, eta gizon landunena 33.140 eurokoa. Heren bateko diferentzia gizonen alde.

Errenta familiarraz aritzen den atalean, argitalpenak jasotzen du ezen burutzat 18 urte eta gehiagoko emakumeak zituzten familien %3,06k eta adin horietako familien %1,95ek non buruak gizonak ziren ez zutela errentarik aitortu 2016an.

Errentarik jasotzen zuten familietan, jasotzaile nagusia gizona zelarik, batez besteko diru-sarrera familiarrak 46.709 eurokoak ziren, kontzentratuz familia horiek errenta-geruza ertain eta altuetan. Halarik ere, jasotzaile nagusia emakumea zelarik, zifra hori 36.819 eurokoa zen eta familiak kontzentratzen ziren errenta-geruza baxuetan. Zehazki, jasotzaile nagusia emakume bat zuten familien %9 ziren kokatuak 9.001-12.000 euroko errenta-geruzan.

Lana

Diruz ordainduriko eta ordaindu gabeko lanaren kapituluan, argitalpenak dio enplegua duten emakumeak gero eta gehiago direla. Zehazki, 2018an emakume landunen urteko batezbestekoa 435.700ekoa zen eta gizonena 482.600ekoa.

Seinalatzen da halaber ezen emakume gazteenek (16-24 urte artekoak) zutela okupazio-tasa bat apur bat altuagoa adin horretako gizonena baino (%21,7 eta %19,6). Guztiaz ere, gainerako adin-talde handietako okupazio-tasak altuagoak ziren gizonetan, diferentzia adinarekin areagotuz.

Soldatapeko biztanleriaren eta asimilatuen batez besteko ordainsari garbiari doakionez, 1.292 €-koa zen emakumeentzat eta 1.647 €-koa gizonentzat, 2016ko Lan-baldintzen Inkestaren arabera. 30-44 urte arteko adin-taldean zen genero-arrail altuena (%23), batez beste 1.223 eurorekin emakumeentzat eta 1.594 eurorekin gizonentzat.

Argitalpenaren beste atal batean adierazten da ezen emakume landunen %18,8 ez zirela batere gustura ezkontideak edo bikotekideak etxeko lanetan eskainiriko laguntzarekin, 2017ko Lana, familia eta norberaren bizitza bateratzeari buruzko Eustateko Inkestaren zifren arabera.

Biztanleria

Biztanleriaren gaineko atalean adierazten da Euskal AEk hazkunde demografiko baxuak dituela azken urteotan eta migrazio-saldo positiboak. Nabarmentzen da bizi-itxaropen handian, ugalkortasun txikian, migrazio moderatuetan eta biztanle gazteen proportzio bat txikiagoan helduagoen aldean.

Biztanle-piramideak 2018. urterako erakusten zuen ezen ugaltzeko-adinean ziren emakumeen adin-multzoak askozaz urriagoak zirela 2001ean baino. Zehazki, emakumeetan 10etarik 4 eta gizonetan 4,5 zeuden adin-tarte horretan.

Emakume gazteen proportzioa (20 urtez pekoak) emakumeen %17 zen eta 65 urte edo gehiagoko emakumeen proportzioa (%25) baino askozaz txikiagoa zen. Gizonentzako zifrak %19tan ziren bi kasuetan.

Beste datu interesgarri batzuk dira ezen ugalkortasun-tasa Euskal AEn 2017an zela 7,8 jaiotzakoa mila biztanleko, Espainiako tasaren (8,4) eta Europar Batasunekoaren (9,9) azpitik

Ingurukoekin alderatuta ugalkortasuna ere oso maila txikietan zen; zehazki, emakume bakoitzeko seme-alaben batezbestekoa 1,4koa zen 2016an.

Beste alde batetik, emakumeen batez besteko adina erditzean 32,9 urtekoa zen eta jaiotzen %56 bakarrik zen ezkonduriko bikoteen artean, azken urteotako zifra baxuenetako bat.

Osasuna

Osasunari buruzko kapituluan azaltzen da ezen osasun sumatua, 2018ko Osasun Inkestaren zifren arabera, ona edo oso ona zela emakumeen %82rentzat eta gizonen %87rentzat, europar batezbestekoaren gainetik.

Halaber, Euskal AEko emakumeen bizi-itxaropena 2016an 86,2 urtekoa zela, Europako altuenen artean, eta 80,3 urtekoa gizonena.

Bestalde, 2017an hildako lau emakumetarik hiruk zuten 80 urte edo gehiago (%77); gizonen %55 adin-talde berean. Argitalpenak jasotzen du tumoreak direla mehatxu nagusia bizi-itxaropenaren aurka; horiek gabe, gizonak biziko lirateke 4,5 urte gehiago eta emakumeak 3,1 urte.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

10.118 euroko diferentzia dago batez besteko errenta pertsonalean eta 7.973 eurokoa errenta erabilgarrian gizonen alde

Eragiketa : 
Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren atala Eustaten webgunean
Eragiketa kodea : 
999103
Periodikotasuna : 
Etengabea
Denbora arloa : 
2019
Eguneratze data : 
2019/03/07
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Bilduma
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016344_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali