2013/12/16ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA ETA ETXEBIZITZA ZENTSUA (CPV) 2011

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2001-2011 bitartean eginiko lau eraikinetatik hiru irisgarriak dira

Azken hamarraldian aurrerapen handia izan da etxebizitza-eraikinetako irisgarritasunean

Eustatek eginiko 2011ko Biztanleria eta etxebizitzen Zentsuen arabera, Euskal AEko eraikinen %28,5 irisgarria da. Alegia, igogailurako sarrera zuzena du, nagusia edo sekundarioa; mailarik ez dago, edo egonez gero arrapala baten bidez pasa daitezke mugimendu mugadun pertsonak; bebarrua aulki gurpildun bat mugitu ahal izateko behar bezain zabala da.

2001-2011 bitartean eginiko eraikinetan irisgarritasuna %75,4 da, 1991-2001 bitartean eginikoena (%30,4) bi aldiz halako pasa.

Arabak du irisgarritasunik onena, %33,5; Gipuzkoak %28 eta Bizkaiak %26,7. Lurraldeak bezalaxe, Gasteizek du irisgarritasunik onena (%41,7) seguru asko eraiki berri gehiago daudelako; Bilbok %29,9 eta Donostiak %27,7.

Eskualdeetan Debagoienak du irisgarritasunik onena, %46,7, eta Arabako Mendialdeak txarrena, %10,5.

Euskal AEko eraikinen erdiak azken 40 urteetan eraiki dira

Euskal AEko eraikinen %52,5 1971tik aurrera eraiki dira; %16,5 60ko hamarraldian; 50ekoan %11 eta gainerako %20 1950 baino lehenago.

Mende honetan eginak dira Euskal AEko eraikinen %13,3. Araba (%20) batez bestekoaren gainetik dago; Bizkaian eta Gipuzkoan %11 pasatxo. Arabako Lautadan %26ren gainetik da, eta %40tik gora Alegría-Dulantzin, Iruran, Ziortza-Bolibarren, Etxebarrin, Larraulen eta Ribera Baja/Erribera Beitian. Arabako Mendialdean eta Markina-Ondarroan %10en azpitik da, 105 udalerritan bezalaxe; minimoak (%1) Baños de Ebro/Mañuetan eta Mendatan.

10 eraikinetatik 9 pasatan telefono-kableak ipinita daude Euskal AEn

Euskal AEko eraikinen %92,2k telefono-kableak ditu; %46,9k hodi bidezko gasa; %45,9k ur bero zentrala; %35,6k garajea eta %26k igogailua.

Gipuzkoak (%55,8) du hodi bidezko gasa duten eraikinen portzentajerik handiena, baita telefono-kableak (%94,3) eta igogailua (%30) dituztenena ere; Araba nagusi ur bero zentralean (%57,4) eta garajean (%38,5).

1. grafikoa. Euskal AEko etxebizitza –eraikinak, lurralde-arlo eta ekipamenduen arabera (%)
Iturria: Eustat. Biztanleriaren eta etxebizitzen zentua 2011

Euskal AEko etxebizitza-eraikinen %1ek baino gutxiagok du asfaltatu gabeko sarrera-bidea, edo bat ere ez

Euskal AEko etxebizitza-eraikinen %99 pasak asfaltatua du sarrera-bidea; %7,2 oinezkoen aldean daude, %1ek eskailerak edo harmailak ditu eraikinera iristeko eta %1,2ra arranpala baten bidez iristen da.

Bizkaiak ditu asfaltatu gabeko eraikin-sarrerarik gehien, %1 pasatxo; oinezkoen aldean, %8,6 daude eta iristeko eskailerak edo harmailak dituztenak %1,5 dira Gipuzkoan daude, orografiagatik seguru asko, iristeko arrapala duten eraikinik gehien, %1,8.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 CPV2011ri buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko CPV2011 -datu bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2001-2011 bitartean eginiko lau eraikinetatik hiru irisgarriak dira

Eragiketa : 
Biztanleriaren eta etxebizitzen zentsuak
Eragiketa kodea : 
010152
Periodikotasuna : 
Hamar urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2013/12/16
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0011176_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali