2018/10/03ko prentsa-oharra

KAPITAL SOZIALARI BURUZKO INKESTA 2017

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2012. urtearen aldean hobetu dira konfiantza-, sare-, partaidetza- eta informazio-adierazleak

Segurtasunezko sentipena eta zoriontasunezko eta osasun-indizeak oso maila onetan dira mantentzen

Kapital Sozialari Buruzko Inkestaren arabera, Eustatek egina, Euskal AEko biztanleriak jendearengan oro har duen konfiantza 6 batekoa da 10eko eskala batean, eta baliorik handiena lortu du sare familiar eta adiskidetasunezkoetan (7,2) eta txikiena instituzioetan (4,8), “nahiko” baten azpitik oraindik, nahiz eta hiru hamarren hobera egin 2012. urtearen aldean.

Lanbideetan den konfiantzak (5,5) hobera egin du bai 2007aren aldean bai 2012aren aldean. Medikuntza da berriz ere ongien baloratua dena (7,6), eta ondoren zientzialariak eta irakasleak (7,1); beste muturrean politikariak dira gaizkien baloratuak (2,4), apaizak (4,3), militarrak (4,4), eta “nahikotik” oso gertu gelditzen dira enpresariak (4,9).

graf0015600_01_e.png

Familiarren eta adiskideen sareei doakienez, Euskal AEko biztanleriak batez beste 24 pertsona ditu bere ingurunean, aurreko edizioetan islatutakoa baino gehixeago, eta 13 pertsonakoa da soilik zifra hori hurbilen dagoenari erreferentzia egitean.

Adiskideen sareak aski homogeneoak dira; hau da, Euskal AEko biztanle gehienek (%59k) ez dute bestelako erlijio-sinesmenik, nazionalitaterik, maila sozialik edo joera politikorik duten adiskiderik. Adierazle horrek erakusten du adinaren eta ikasketa-mailaren araberako aniztasunik handiena: adinean aurrera joanez da handitzen, zeren gazteenek, 35 urtez beherakoek, baitituzte homogeneotasun txikieneko sareak (4,7) eta helduenek, 65 urte edo gehiagokoek, homogeneotasun handienekoak (8,1); ikasketa-mailaren arabera, ikasketa gutxien dutenek sare homogeneoagoa dute (7,6), eta unibertsitate-ikasketak dituztenek erakusten dute aniztasunik handiena (4,6).

Aldagai sozioekonomikoak zeinek duten gehien baldintzatzen adiskideen eta familiarren sarearen tamaina familia-mota eta klase soziala dira; halatan, seme-alabarik duten bikoteak 26 familiar eta adiskide izatera dira ailegatzen, 21 izatera bakarrik bizi direnen kasuan, eta establezimendu kolektiboetan bizi direnek 17 baino ez dute. Klase sozialen artean ere bada alderik, zeren altuenetan 26 familiar eta adiskide izatera ailegatzen baita, eta baxuenetan 20 izatera.

Azkenik, handitu da familiarren eta adiskideen sare hurbilaren tamaina, 2012an 11 pertsonakoa eta 2017an 13koa. Sarearen tamainari lotuak daude emandako eta jasotako laguntzaren adierazleak eta laguntza horretarako sarbidea bere hiru dimentsioetan (finantzakoa, osasunekoa eta emozionala) azken sei hilabeteetan. Zentzu horretan, emandako laguntzak 3,3ko batez besteko puntuazioa lortu du, eta jasotako laguntzak 2koa bakarrik, 2012an ikusitako zifra berak, eta bost urte lehenagokoen azpitik. Nabarmena da adinen araberako aldea, non 25 urtez beherako gazteek 4,9ko indizea duten erakusten emandako laguntzan eta 3,8koa jasotakoan eta, aldiz, helduek (65 urte edo gehiagokoek) 1,7koa bakarrik emandakoan eta 1,4koa jasotakoan.

graf0015600_02_e.png

Finantza-laguntzarako sarbideari doakionez, bi hamarren hobetu da 2012aren aldean, eta 5,2koa da. Klase altuek 6,1eko batez besteko balioa dute eta baxuenek 4,1ekoa. Diferentzia hori mantentzen da, ez horren gordinki hala ere, bai osasun-arazoengatiko laguntzarako sarbidean, non 7ko balioak dauden klase altuetan eta 5,4koak baxuetan, bai laguntza emozionalerako sarbidean, non 6,5ekoak eta 5ekoak diren, hurrenez hurren.

Parte-hartze sozialak jarraitzen du izaten, batez ere, hauteskundeetako parte-hartzea, eta apurrak dira jarduera asoziatiboak

Euskal AEk gizartean noraino parte hartzen duen kontuan hartuz, parte-hartzea bereziki hauteskundeetan gertatzen da, eta arras gutxitan elkarteetan (0,6), 2012an baino gehiago bada ere (0,4). Halatan, Euskal AEko biztanleriaren hauteskundeetako parte-hartzea altua da berriz ere, 7,5eko batez besteko balioarekin, zeinek adierazten duen bozkatu egin duela azken 4 hauteskundeetarik 3tan. Halaber, segitzen du interesatua gai soziopolitikoetan (5,9), baina jarduera sozial eta politiko urria du (1,20).

Afera publikoen gaineko informazioari doakionez, Euskal AEko biztanleriak uste du hala-hola informatua dagoela bakarrik (5,6), eta hori dauden informazio-iturriak, eta hainbat lurralde-esparrutakoak, ugari badira ere (6,5 batez bestez) eta komunikabideak nasaiki erabiltzen badira ere (6,5). Zentzu horretan pentsiodunak dira diotenak komunikabideetara gutxien jotzen dutenak (5,3), eta landunak goian dira (7,1).

Sare birtualen erabileraz denaz bezainbatean, txikia izaten jarraitzen duen arren, batez bestez 2,2rekin, 2012an baino handiagoa da (1,9). Adinaren arabera alderik ere bada hemen, gazteenen erabilera (15-24 urte bitartekoak) 3,3koa baita, eta 65 urte edo gehiagokoena 0,8koa soilik.

Nabaritu da ezen biztanleria dela informatuagoa hurbilen sentitzen dituen aferen gainean, batez ere auzotegikoak, udalerrikoak edo Autonomia Erkidegokoak (%40k baino gehiagok uste du daukan informazio-maila altua dela), eta gutxiago Espainiari buruz (heren batek uste du informazio-maila altua duela) eta, bereziki, Europari buruz (%29k bakarrik du informaziorik asko).

Azkenik, ustelkeriaz den pertzepzioak segitzen du altua izaten (10etik 6,4), 2012an zenaren antzerakoa (hamarren bat gainetik), segurtasunezko sentipenaren aldean (8) eta zoriontasun- eta osasun-indizearen aldean (7,1), biak ere egonkorrak.

Zoriontasunak eta osasunak ere erakusten dute klase sozialekiko harreman bat estua, pribilegiatuenek erakusten baitute 8,1eko balio bat, eta baxuenek 6,3koa.

graf0015600_03_e.png

Emakumeen eta gizonen artean ez da alde nabarmenik ikusten, eta sexu baten adierazleak berdin errepikatzen dira bestearen datuetan, salbu eta adiskideen sarearen homogeneotasunean –emakumeen sarea apur bat homogeneoagoa da (6,17, eta 5,68 gizonena)–, instituzioekiko konfiantzan –emakumeek konfiantza apur bat handiagoa dute (4,98, eta 4,62 gizonek)– eta sare birtualen erabileran –gehiagotan dute gizonek erabiltzen (2,41, eta emakumeek 2,04)–.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2012. urtearen aldean hobetu dira konfiantza-, sare-, partaidetza- eta informazio-adierazleak

Eragiketa : 
Kapital sozialaren inkesta
Eragiketa kodea : 
010899
Periodikotasuna : 
Bost urtekoa
Denbora arloa : 
2012
Eguneratze data : 
2018/10/03
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015600_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali