2019/06/27ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA AKTIBOAREN UDAL ESTATISTIKA. 2018

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2016. urtearekin alderatuta, enplegu-tasa igo eta langabezia-tasa jaitsi egin da 2018an, Euskal Autonomia Erkidegoko eskualde guztietan

Udal-mailan, enplegu-tasan eta langabezia-tasan agertzen den genero-arraila txikiagoa da udalerriaren tamaina handiagoa den neurrian

Eskualde guztietan eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien % 85etan (251 udalerrietako 213tan), 16 urteko eta hortik gorako herritarren 2018ko enplegu-tasak gora egin du 2016koarekin alderatuta, Eustatek landutako datuen arabera.

Igoera hori batez bestekoa baino handiagoa izan da honako udalerri hauetan: Navaridas (portzentajezko +10,7 puntu), Moreda (+6 puntu), Lanestosa (+5,5 puntu) eta Larraul (+5,3 puntu).

Bestalde, 21 udalerrik % 60tik gorako enplegu-tasa dute. Haien artean, Orendain (% 66,4), Irura (% 66,3), Larraul (% 66,1) eta Baliarrain (% 66) nabarmentzen dira bereziki. Enplegu-tasarik txikiena duten udalerriak, berriz, Lanestosa (% 37,5), Lagran (% 37,6) eta Elantxobe (% 38) dira.

Hiriburuei dagokienez, azpimarratu beharra dago enplegu-tasak 1,7 puntuko igoera izan duela Bilbon, eta 1,5ekoa Donostian eta Gasteizen. Euskal Autonomia Erkidegoko batezbestekoa gainditzen ez duen bakarra Bilbo da (% 46,7). Donostian, enplegu-tasa % 50,4ra iritsi da, eta Gasteizen, berriz, % 52ra.

Eskualde-azterketak agertzen duenez, eskualde guztietan egin du gora enplegu-tasak, 2016koarekin alderatuta. Portzentajezko bi puntutik gorako igoerak izan dituzten eskualdeak Urola-Kosta (+2,5 puntu), Debabarrena (+2,2) eta Bidasoa Beherea (+2,1) izan dira. Edonola ere, enplegu-tasarik handienak dituzten eskualdeak honako hauek dira: Gorbeia inguruak (hamar pertsonatik sei ari dira lanean), Plentzia-Mungia (% 55,2), Urola-Kosta (% 53,7) eta Tolosa (% 53,1). Enplegu-tasarik txikienak dituzten eskualdeak, berriz, Bilbo Handia (% 47,8), Enkarterria (% 47,7) eta Markina-Ondarroa (% 47,5).

Bestalde, langabezia-tasak behera egin du eskualde guztietan, eta jaitsiera portzentajezko 4,5 puntutik 1,4 puntura bitartekoa izan da (Enkarterrian eta Arabako Mendialdean, hurrenez hurren).

Udalerriei dagokienez, langabezia-tasarik txikienak tamaina txikiko udalerrietakoak dira, jaitsiera udalerri handietan handiagoa izan bada ere. Hiriburuei dagokienez, eta 2016. urtearekin alderatuta, langabezia-tasak behera egin du hiru hiriburuetan, intentsitatea desberdina izan bada ere: langabezia-tasak portzentajezko 4,1 puntuko jaitsiera izan du Bilbon, 3,1 puntukoa Gasteizen eta 2,9 puntukoa Donostian.

Araban nekazaritzan lan egiten duten pertsonen proportziorik handieneko udalerriak daude, Gipuzkoan industrian lan egiten dutenen proportzio handia duten udalerriak nabarmentzen dira, eta Bizkaian, berriz, eraikuntzan eta zerbitzuetan dihardutenen proportzio handiko udalerriak

Eskualdeak kontuan hartuta, Debagoieneko eta Goierriko industria-espezializazioa (% 39,4 eta % 36,6, hurrenez hurren), Arabako Errioxako nekazaritza-espezializazioa (% 21,6) eta Bilbo Handiko zerbitzu-espezializazioa (% 80,6) azpimarratu behar dira.

graf0016535_01_e.png

Nolanahi ere, alderik handienak udalen artean agertzen dira. Adibidez, Iekoran, Mañuetan eta Bilarren 10 landunetik 3k baino ez dute lan egiten zerbitzuen sektorean, eta Bilbon, Donostian, Plentzian eta Getxon, berriz, 10etik 8k.

Industriako enpleguen ehuneko handia duten udalerrien artean, Gipuzkoako Oñati (% 46,9), Antzuola (% 45,3) eta Eskoriatza (% 44,3) nabarmentzen dira. Bizkaiko Lanestosan, Plentzian eta Getxon, berriz, 10 pertsonatik 1ek baino ez du lan egin sektore horretan 2018an.

Nekazaritza-sektoreko enpleguen proportzio handiak dituzten udalerri gehienak Araban daude, eta, horien artean, arestian aipatutako Iekora, Mañueta eta Bilar nabarmentzen dira. Bertan, landunen erdiek dihardute sektore horretan. Azkenik, eraikuntza-sektoreari dagokionez, Beizaman eta Lanestosan landunen % 17,2k dihardute sektore horretan, eta Gaztelun % 15,3k.

Enplegu-tasan eta langabezia-tasan sexuaren arabera sortzen diren alderik handienak udalerri txikietan agertzen dira

Enplegu-tasan sexuaren arabera agertzen diren aldeak desberdinak dira udalerriaren tamaina kontuan hartuta. Izan ere, 10.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrietan, gizonen enplegu-tasa emakumeena baino 9,5 puntu handiagoa da, eta hiriburuetan, berriz, alde hori 7,9 puntura iristen da (gizonen enplegu-tasa % 53,5 da, eta emakumeena, berriz, % 45,5).

graf0016535_02_e.png

Langabezia-tasari dagokionez ere, 10.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrietan agertzen dira emakumeen eta gizonen arteko alderik handienak: udalerri horietan, emakumeen langabezia-tasa % 12,4ra iristen da, eta gizonena, berriz, % 8,7ra. 3,7 puntuko alde hori murriztu egiten da udalerriaren tamaina handitu ahala, eta hiriburuetan 1,9 puntuko aldea dago.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2016. urtearekin alderatuta, enplegu-tasa igo eta langabezia-tasa jaitsi egin da 2018an, Euskal Autonomia Erkidegoko eskualde guztietan

Eragiketa : 
Aktibitatearen udal estatistika
Eragiketa kodea : 
050407
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2018
Eguneratze data : 
2019/06/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016535_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali