HomeGaiakMigrazio mugimenduakPrentsa Oharrak 2016an Euskal AEko biztanleen...

2018-04-04ko prentsa-oharra

BIZTANLERIAREN ETA ETXEBIZITZEN ESTATISTIKA 2016

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2016an Euskal AEko biztanleen % 28 kanpoan jaioa zen

Atzerrian jaiotakoen batez besteko adina 36,8 urte dira; herritarren guztizkoarena baino ia 8 urte gutxiago

Euskal AEko biztanleen % 28 erkidegotik kanpo jaio da eta, kolektibo horren barne, % 32 —ia hirutik bat— atzerrian, Eustatek landutako 2016ko Biztanleria eta etxebizitzen inguruko estatistikako datuen arabera.

Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo jaiotakoen ehunekoak egonkor dirau azken 15 urteetan, baina pertsona horien jatorria aldatu egin da. Epe horretan ehuneko ia 7 puntu hazi da Euskadin bizi eta atzerrian jaiotakoen kopurua; aitzitik, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi eta Estatuko beste erkidego batean jaio direnak % 24,7 izatetik % 18,9 izatera pasatu dira.

Euskal Autonomia Erkidegoan bizi direnen % 9,4 atzerrian jaio da. Ehuneko hori % 13,3an kokatzen den Estatu osoko ehunekoa baino txikiagoa da. Atzerrian jaio eta Euskal Autonomia Erkidegora bizitzera etorritakoen artean, ondorengo herrialde hauetakoak aurkitzen ditugu: Maroko (% 10,8), Kolonbia (% 9,2), Errumania (% 8) eta Bolivia (% 5,7). Horietatik % 52,3 emakumeak dira eta % 47,7 gizonak.

Beste autonomia-erkidegotatik Euskal Autonomia Erkidegora bizitzera etorritakoen artean, gehienak Gaztela eta Leonen jaiotakoak dira (% 7,7); ondoren datoz Extremadura (% 2,4) eta Galizia (% 1,9).  Beste muturrean, Balear Uharteetan jaioak % 0,04 besterik ez dira.

Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo jaiotakoen adinari dagokionez, diferentzia handia ikusten da lekuaren arabera; hala, atzerrian jaiotakoen batez besteko adina 36,8 urte da; Estatuko beste autonomia-erkidegoetan jaiotakoena, berriz, askoz handiagoa da, 63,2 urte.

Bost pertsonatik bik jaio ziren udalerrian bizitzen jarraitzen dute

Euskal AEko biztanleen % 43,6 jaio zen udalerrian bizi da; horri biztanleria sedentarioa esaten zaio. % 33,2 ez da bizi jaio zen udalerrian, baina bai Euskal Autonomia Erkidegoan; hau da, biztanle horiek barne-migratzaileak dira. Gainerako % 23,2a beste erkidego batetik edo atzerritik etorri da.

Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren emakumeen % 58k, euren bizitzaren uneren batean, bizilekuz aldatu du, bai barne-migrazio bidez bai immigrazio bidez. Gizonen kasuan, ehuneko hori % 54,6ra murrizten da.

Euskal Autonomia Erkidegoan, mugikortasunari dagokionez, aldeak daude lurralde batetik bestera. Bizkaia da biztanleria sedentario gutxien duen lurraldea (% 41,6); Araban, berriz, % 44,7 da eta Gipuzkoan % 46,3. Barne-migrazioaren kasuan ere Bizkaia nabarmentzen da, bertako biztanleen % 36 Euskal Autonomia Erkidegoko beste udalerri batzuetatik joan da. Araba da Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo jaiotako pertsonen ehunekorik handiena duen (% 32) eta barne-migrazio gutxien egiten den (% 23,3) lurraldea.

1. grafikoa. Euskal AEko biztanleria, eskualdeka, immigrazioarekin duen loturaren arabera (%). 2016
Iturria: Eustat. Biztanleriaren eta etxebizitzen estatistika. 2016

Eskualde-esparruan, Markina-Ondarroan (% 53,8), Debagoienan (% 53,2) eta Urola-Kostan (% 51,9) dago biztanleria sedentarioko proportzio handiena.  Era berean, Arabako Errioxan (% 43), Arabako Lautadan (% 34,2) eta Arabako ibarretan (% 32) aurkituko dugu etorkinen ehuneko handiena. Azkenik, Plentzia-Mungian (% 58,7) eta Gorbeiako inguruetan (% 55,3) bizi dira Euskal Autonomia Erkidegoko beste udalerri batzuetatik joandako pertsona gehien, bertako biztanleak baino gehiago izatera helduz.

2006tik hona ia milioi erdi pertsona iritsi dira gaur egun bizi diren udalerrira

2016an guztira 471.943 pertsona bizi dira azken hamarkadan bertara iritsi diren udalerri batean. Horietatik 289.161 biztanle (% 61,3) Euskal Autonomia Erkidegoko beste udalerri batean bizi ziren; % 13,2 zuzenean atzerritik etorri zen, eta gainerakoak (%25,5) beste autonomia-erkidego batetik etorritakoak ziren.

Beste autonomia-erkidego batzuetatik etorritako talde migratzaileen artean Gaztela eta Leon nabarmentzen da, 17.188 pertsonarekin; ondoren datoz Kantabria (12.761), Madril (12.320), Katalunia (9.548), Andaluzia (8.450) eta Nafarroa (7.929). Aitzitik, Ceuta eta Melillatik 352 pertsona besterik ez ziren etorri, eta 2.000 pertsona baino gutxiago etorri ziren Balear Uharteetatik.

Informazio gehiago.

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2016an Euskal AEko biztanleen % 28 kanpoan jaioa zen

Eragiketa : 
Migrazio-mugimenduen estatistika
Eragiketa kodea : 
010311
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2018/04/04
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014789_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali