2019/06/05ko prentsa-oharra

EZKONTZA-HAUSTEEN ESTATISTIKA 2017. urtea

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2017an 3.555 ezkontza desegin ziren Euskal AEn, aurreko urtean baino % 1 gutxiago

Kasuen % 36,5ean, seme-alaba adingabeen zaintza partekatua izan zen

2017an 3.555 ezkontza desegin ziren Euskal AEn, aurreko urtean baino % 1 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Haustura horien % 16,2 Araban izapidetu ziren, % 54,1 Bizkaian eta % 29,8 Gipuzkoan. Ezkontza-haustetzat hartzen da deuseztasun, banantze edo dibortzio zuzenen ondoriozko ezkontza-aldiaren bukaera oro, hau da, aurretiko legezko banantzerik izan ez dutenak.

Dibortzio zuzen guztien artetik, 2.656 adostasunez izan ziren eta 757 auzibidez erabaki ziren; horrek esan nahi du azken horiek % 5,4 egin zutela behera. Banantzeen kasuan, 118 adostasunez izan ziren eta 23 auzibidez erabaki ziren.

graf0016496_01_e.png

Ezkontza-hausteen % 62,4ean bi ezkontideek aurkeztu zuten eskaera, % 25,0an emazteak eta % 11,8an bakarrik senarrak.

Hausturen % 37,4 ezkontzaren hamargarren urtemuga bete aurretik gertatu ziren, eta % 28,7 20 urte igaro ostean. Banantzeen kasuan, ezkontzen % 58,2k 15 urtetik gorako iraupena izan zuten. Dibortzio zuzenaren bitartez desegindako ezkontzen batez besteko iraupena 15 urtekoa izan zen, eta kopuru hori 24 urtekoa da aurretiko legezko banantzearen ondoren desegindako ezkontzen kasuan.

Desegindako ezkontzen % 34,4k ez zuen seme-alaba adingaberik, ezta mendeko adinekorik ere; % 54,5ek adingabekoak bakarrik zituen, % 5,4k mendekotasun ekonomikoko adinekoak bakarrik eta % 5,7k adingabeak eta mendeko adinekoak.

Seme-alabak zituzten ezkontzen % 57,7an, mantenu-pentsioa aitari egokitu zitzaion; %6,9an, amari eta % 35,4an, bi ezkontideei.

graf0016496_02_e.png

Adingabekoen zaintzari dagokionez, kasuen % 55,9an amari egokitu zitzaion, % 7,1ean aitari eta % 36,5ean biek partekatu zuten zaintza.

Guztira 3.868 dibortzio 2017an

Dibortzioei dagokienez, 3.868 dibortzio izan ziren guztira 2017an, 455 kasutan aurretiko legezko banantzea egon zen eta 3.413 kasutan dibortzio zuzenak izan ziren.

3.840 bikote heterosexual dibortziatu ziren eta 28 homosexual: 10 gizonenak eta 18 emakumeenak.

Dibortzio heterosexualei dagokienez, kopururik handiena 40 eta 49 urte bitarteko adin-tartean izan zen, gizonen nahiz emakumeen kasuan, eta dibortziatutako pertsona guztien % 39,1 eta % 40,2 izan ziren, hurrenez hurren. Emakumeen batezbesteko adina, dibortziatzeko unean, 45 urtekoa izan zen, eta gizonena, berriz, 47 urtekoa.

Ezkontideen nazionalitateari erreparatuz gero, gizonen % 10,5 atzerrikoa zen eta emakumeen kasuan atzerrikoa % 10,9 zen.

Desegindako ezkontza egin zen unean ezkontideek zuten egoera zibila kontuan hartuta, emakumezkoen % 90,4 ezkongabeak ziren eta gizonezkoen kasuan ezkongabeak % 91,7 ziren.

Ezkontide gehienak Euskal AEn bizi ziren dibortziatzeko datan, nahiz eta gizonen nahiz emakumeen % 2,7k autonomia-erkidegotik kanpora zuen bizilekua.

2017an 141 banantze eta ezkontza-deuseztasun bat izan ziren

2017an izandako 141 banantzeetan, % 83,7 adostasunez izan ziren eta % 16,3 auzibidez erabaki ziren.

141 banantzeak bikote heterosexualenak izan ziren, eta banandutako emakumeen batez besteko adina 50 urtekoa izan zen eta gizonena, aldiz, 52 urtekoa.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2017an 3.555 ezkontza desegin ziren Euskal AEn, aurreko urtean baino % 1 gutxiago

Eragiketa : 
Ezkontza-hausteen estatistika
Eragiketa kodea : 
010314
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Año 2017
Eguneratze data : 
2019/06/05
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016496_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali