HomeGaiakBerrikuntzaPrentsa Oharrak 2017an, Debagoiena eskualdea...

2019/04/23ko prentsa-oharra

BERRIKUNTZAREN INKESTA. ESKUALDEAK- 2017. urtea

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2017an, Debagoiena eskualdea izan da Euskal Autonomia Erkidegoan berrikuntzaren buru

Donostia izan da nagusi hiriburuetan, gero Vitoria-Gasteiz eta, ondoren, Bilbo

Eustaten datuen arabera, Euskal AEn 2017an 10 langile eta gehiagoko enpresa berritzaileak –berrikuntza teknologikoarekin edo teknologikorik gabea– % 35,2 izan zen. Gipuzkoako Debagoiena eskualdea (% 46,1) gailendu zen –seigarren urtez elkarren segidan lehen postuan–, bai eta Arabako Besteak (% 42,2) eta Bizkaian Durangaldea (% 37,8) ere.

Beste eskualde batzuk Euskal AEko batez bestekotik gora daude: Kantauri Arabarran 10 langile eta gehiagoko enpresen % 39,5 berritzaile gisa, Goierri (% 38,6), Tolosa (% 37,5), Donostialdea (% 37,4), Debabarrena (% 37,0), Arabako Errioxa (% 36,9), Markina-Ondarroa (% 36,3) eta Arabako Lautada (% 35,5).

Lurralde bakoitzean enpresa berritzaileen ehuneko txikienak dituzten eskualdeetan honako hauek nabarmendu behar dira: Arratia-Nerbioi (% 28,8) Bizkaian, Bidasoa Beherea (% 29,6) Gipuzkoan eta, esan bezala, batez bestekotik gora egon arren ere, Arabako Lautada (% 35,5).

graf0016428_01_e.png

Euskal hiriburuetan, Donostia aurrena, % 39,0ko enpresa berritzaileekin, gero Vitoria-Gasteiz (% 35,0) eta, ondoren, Bilbo, 2017an 10 langile eta gehiagoko enpresa berritzaileen % 32,9rekin.

Berrikuntza-jardueretako gastuak direla eta, 10 langile eta gehiagoko enpresetan, hiriburuak dauden eskualdeetan kontzentratzen dira kopuru nagusienak. Hala ere, kontzentrazio-maila desberdina da, zehazki Gipuzkoan. Horrela, bai Araban bai Bizkaian, hiriburuak dituzten eskualdeek (Arabako Lautada eta Bilbo Handia, hurrenez hurren) lurraldearen gastuaren % 87,3 eta % 78,1 dakarte, eta, Gipuzkoan proportzio hori txikiagoa da, eta Donostialdeak dakar berrikuntzako gastu osoaren % 43,3.

Araban, 374,3 milioitik 326,6 Lautadan gastatzen dira eta Bizkaian 1.137,9 milioitik 888,5 Bilbo Handian. Gipuzkoan, ordea, proportzioa jaitsi egiten da; lurraldeko gastu osoa 733,7 milioi dira, 317,4 Donostialdean. Halaber, nabarmentzekoak dira, 100 miliotik gorako gastua dutenetan, Durangaldea (158,7) Bizkaian eta Goierri (112,6) Gipuzkoan.

Hiriburuetan, bestalde, jarduera berritzaileen inguruko gastuak 317,5 milioi eurokoak dira Vitoria-Gasteizen, 279,3 milioikoak Bilbon eta 211,1 milioikoak Donostian. Alegia, lurraldeko % 84,8, % 24,5 eta % 28,8, hurrenez hurren.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2017an, Debagoiena eskualdea izan da Euskal Autonomia Erkidegoan berrikuntzaren buru

Eragiketa : 
Berrikuntzaren inkesta
Eragiketa kodea : 
223202
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2017
Eguneratze data : 
2019/04/23
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016428_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali