2018/05/30eko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA. FAMILIAK (IGI). 2018

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2018n, Euskal AEko bost pertsonetatik lauk Internet erabiltzen dute

Interneteko erabiltzaileen % 50,4k ondasun edo zerbitzuren bat erosi du baliabide horren bidez: kirol-materiala, bidaiak eta oporretarako ostatua, etxerako produktuak eta ikuskizunetarako sarrerak erosten dituzte, gehienbat

Euskadiko AEn Internet erabiltzen duten 15 urtetik gorako pertsonak 1.461.600 dira 2018ko lehen hiruhilekoan, hau da, adin-tarte horretako euskal biztanleen % 78,7, Eustaten datuen arabera. Iragan urteko epealdi berdinarekin alderatuta, % 3,6ko hazkundea egon da.

Adin-tarteei erreparatuz gero, 15 eta 54 urte bitarteko euskaldun ia guztiek erabiltzen dute Internet (% 95etik gora). Internet erabiltzen dutenen portzentajeak behera egiten du adinak gora egin ahala, erabiltzaileei dagokienez igoerarik handiena adin altuagoko adin-tartetan egon bada ere.

graf0015229_01_e.png

Interneterako sarbidea duten euskal etxeek gora egin dute

Interneterako sarbideari dagokionez, 706.800 familiak baino gehiagok (% 79,9k) dute aipatu zerbitzua beren etxebizitzan. Ondorioz, 14.600 familia gehiago dira 2017ko epe berberarekin alderatuta. Seme-alabak dituzten ia familia guztiek (% 96,7) dute Interneterako sarbidea. Etxean Sarerako sarbidea duten 15 urtetik gorako biztanleak 2017n baino 28.200 pertsona gehiago dira (1,3 puntu), % 86,6ra iritsiz.

Telefono mugikorra, bere aldetik, etxeetako % 94,5ean dago presente. 15 urtetik gorakoei erreparatuz gero, % 96,7k telefono mugikorra dauka.

2018ko lehen hiruhilekoan, Euskadiko AEko etxeen % 69,5ean ordenagailu bat dute. Etxean ordenagailua duten 15 urtetik gorako biztanleak % 77,3 dira.

Araba da herrialde konektatuena

Araba eta Bizkaia dira 2017rekin alderatuta Interneteko erabiltzaile gehien irabazi dituzten lurralde historikoak (lau puntu portzentual). Euskadiko AEn, Araba da Interneteko erabiltzaile gehien duen lurraldea (% 81,2). Gipuzkoa dator jarraian (% 78,7) eta Bizkaia ageri da hirugarren tokian (% 78,1).

Euskal hiriburuek lurralde historikoetako ordena berdina mantentzen dute: Vitoria-Gasteiz da lehena, 15 urtetik gorakoen % 81,1k Interneten erabiltzen baitu. Donostia dator jarraian, (% 77,9) eta Bilbo hirugarren tokian ageri da (% 77,1).

Interneteko erabilerak gora egin du langabeen artean

Jarduerari dagokionez, ikasleen % 99,1k Internet erabiltzen du, bai eta lanean daudenen % 96,2k ere. Azkenik, langabeen % 54,5k Internet erabiltzen du. Azken talde hori izan da iragan urtearekin alderatuz igoerarik handiena izan duena (6,6 puntu portzentual).

Internetera sartzeko lekurik erabiliena etxea da oraindik, erabiltzaileen % 98 etxetik konektatzen baita. Beste leku batzuetatik eginiko sarrerak (% 38,1), bestalde, igoerarik handiena izan dute 2017rekin alderatuz gero (13,9 puntu), eta lantokitik egindako sarrerak (% 36,6) eta ikastegitik eginiko sarrerak (% 10,5) baino ugariagoak dira (azken horiek % 0,1 eta % 0,7 puntu egin dute gora, hurrenez hurren).

Interneteko erabiltzaileen erdiak erosketak egiten ditu ere

Interneteko erabiltzaileen % 50,4k ondasun edo zerbitzuren bat erosi du, baliabide hori erabiliz, 2018ko lehen hiru hiletan (4,3 puntu portzentual gora, 763.900 pertsonara iritsi arte). Kopuru horrek 15 urtetik gorako biztanleen % 39,7 suposatzen du.

Ondokoak dira Interneten bidez gehien erositako produktuak eta zerbitzuak: kirol-materiala (% 54,7), bidaiak eta oporretarako ostatua (% 38), etxerako produktuak (% 33) eta ikuskizunetarako sarrerak (% 21,7).

Erosketetako segurtasunari dagokionez, Internet erosketak egiteko erabili dituzten lau pertsonetatik hiruk segurua dela uste dute, nahiz eta segurua ez dela edo segurtasun gutxi agertzen duela uste dutenek % 12,7 gora egin. Kreditu-txartela da bitartekorik erabiliena: merkataritza elektronikoko erabiltzaileen % 82,6ra (5,8 puntu gehiago) iritsi da.

Genero haustura mantendu egin da IKTen erabilerari dagokionez.

IKTen erabilera 2017koa baino handiagoa izan da, bai Internet erabiltzen duten pertsonen kopuruan, bai ordenagailuen kopuruan eta merkataritza elektronikoaren tamainan ere. Hazkunde hori, gainera, azterturiko adin-tarte guztietan eman da.

2018ko lehen hiru hiletan, 2017ko epealdi berberean antzemandako 4,8 puntuko genero haustura mantendu da. 15 urtetik gorako biztanleen artean, Interneteko erabiltzaileek gizonezkoen % 81,2 suposatzen duten bitartean, emakumezko erabiltzaileak guztien % 76,4 dira. Nolanahi ere, emakumezkoak Interneteko erabiltzaileen % 50,4 dira eta gizonezkoak, aldiz, % 49,6.

Ondokoak dira emakumezkoek gizonezkoek baino gehiago egiten dituzten erabilerak: osasunari buruzko informazioa (+ 11 puntu), Whatsapp eta mugikorrerako mezularitza-zerbitzuak (+3,6), akademia-arloko matrikulazioak eta kontsultak (+2,3) eta administrazio elektronikoa, inprimakiak deskargatzeko bereziki (+2,9). Alderantziz, ordea, ondokoak dira: fitxategien transferentzia (+8,6 puntu), aisialdi-zerbitzuak (+7,2), software-deskargak (7,1), banku elektronikoak eta finantza-eragiketak (+4,7) eta komunikabideak (+4,0); eta, gainera, ingelesa gehiago erabiltzen dute ere (+8,6).

Merkataritza elektronikoan ere, alde txikiak daude generoaren arabera: 15 urtetik gorako gizonezkoen % 41,2k Interneten bidezko erosketak egin ditu. Emakumezkoen kasuan, % 38,8 dira. Ondokoak dira emakumezkoek gizonezkoek baino gehiago erosten dituzten produktu eta zerbitzuak: kirol-materiala eta jantziak (+17,4 puntu), elikagaiak (+4,6), etxerako produktuak (+2,1) eta bidaiak eta oporretarako ostatua (+2,1). Gizonezkoenak, aldiz, ondokoak erosten dituzte emakumezkoek baino gehiago: produktu elektronikoak (+12,7 puntu), informatika-materiala (+6,3) eta auto, motor eta osagarriei loturiko produktuak (+6,0).

Ordenagailuaren erabilerari dagokionez, genero haustura 10,4 puntukoa da. Ordenagailua azken hiru hilabeteotan erabili dutenek 15 urtetik gorako gizonezkoen % 71,8 suposatzen dute, eta emakumezkoen % 61,5.

Alde handienen zioa da gizonezkoek jokoetarako (+7,8 puntu), kontabilitatea bezalako informatika-programa zehatzetarako (+4,6) eta argazkiak eta bideoak ikusi eta entzuteko (+4,4) erabiltzen dutela bereziki ordenagailua, emakumezkoek Internet-nabigatzaileak (+1,4 puntu) eta testu-prozesadoreak (+1,1) bereziki erabiltzen dituzten bitartean.

65 urtetik gorako bost pertsonetatik batek Whatsapp edo mugikorrerako beste mezularitza-aplikazioren bat erabiltzen du

65 urtetik gorakoek besteek baino gutxiago erabiltzen dituzte IKTk. 2018ko lehen hiruhilekoan, Interneteko erabiltzaileek adin-tarte horren % 33,3 suposatzen dute. Igoerarik handiena izan duen taldea badira ere (+8,2 puntu), euskal biztanleriaren batez bestekoaren (-45,4 puntu) eta aurreko adin-tartearen (-49,5 puntu) oso urrun daude oraindik.

Eta gauza berdina gertatzen da ordenagailuaren erabilerari eta merkataritza elektronikoari dagokienez: % 19,9 eta % 5,3 adin-tarte honetan, biztanleria osoak agertzen dituen portzentajeak baino 40,2 eta 34,4 puntu gutxiago, hurrenez hurren.

Adin-tarte honetan Internet erabiltzen dutenen artean, Whatsapp edo mugikorrerako beste mezularitza-aplikazioak dira gehien erabilitako zerbitzuak (% 86,6, iaz baino % 41,8 gehiago), 65 urtetik gorakoen % 20,2ra iritsi direlarik honela.

graf0015229_02_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2018n, Euskal AEko bost pertsonetatik lauk Internet erabiltzen dute

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak
Eragiketa kodea : 
220122
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2018
Eguneratze data : 
2018/05/30
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015229_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali