2019/09/27ko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAKO BALIO UNITARIOAREN INDIZEAK–BUI. II/2019

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2019ko bigarren hiruhilekoan esportazioen prezioak %0,5 gutxitu ziren aurrekoaren aldean

Igo egin dira Inportazioen prezioak %2,2

Eustaten datuen arabera, esportazioen prezioak %0,5 jaitsi ziren 2019ko bigarren hiruhilekoan aurrekoaren aldean. Baldin konparaketa egiten badugu iazko hiruhileko berarekin, %2,1eko gehikuntza izan da.

Inportazioen prezioak %2,2 hazi dira aurreko hiruhilekoaren aldean eta %4,0 igo dira 2018ko bigarren hiruhilekoarekin konparaturik.

Esportazioetan produktu energetikoen prezioak dira hazkundean nabarmentzen direnak, bai aurreko hiruhilekoaren aldean bai urte artean. Halatan, 2019ko lehen hiruhilekoaren aldean esportazio energetikoak %3,8 gehitu dira; ez-energetikoen prezioak, aldiz, %0,9 gutxitu dira. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, esportazio energetikoen prezioak %6,4 gehitu ziren; ez-energetikoenak, %1,7.

Inportazioetan, produktu energetikoen prezioetan indizea %11,2 gehitu zen hiruhileko artean; ez-energetikoenean %0,7ko murrizketa gertatu da. Urte arteko tasan, produktu energetikoen prezioetan %10,9koa izan zen igoera eta %1,7koa ez-energetikoenetan.

graf0016775_01_e.png

Esportazioen helburu ekonomikoaren sailkapenari segituz, aurreko hiruhilekoarekiko, ondasun mota guztietan prezioek jaitsiera apala izan dute, handiagoa dena Kontsumoko Ondasunetan (-%0,9). Urte artean, aldiz, alderantzizko joera da ikusten baita ondasun mota guztietan ere, Bitarteko Ondasunetan ageriago dena (%2,4).

Inportazioei doakienez, Kontsumo Ondasunetako prezioetan jaitsierak izan dira hala hiruhileko artean (-%2,5) nola urte artean ere (-%3,1); aldiz, Bitarteko Ondasunetan kontrakoa da gertatzen, %2,8ko eta %4,4ko gehikuntzekin, hurrenez hurren. Kapital Ondasunetan aldakuntzak zeinu ezberdinekoak dira, negatiboak hiruhileko artean (-%0,5), baina positiboak aurreko urtearekiko (%6,8).

2019ko lehenbiziko hiruhilekoaren aldean, esportazioak nora doazen kontuan harturik, prezioek behera egin zuten eremu geografiko guztietan: Euro eremuan (-%0,7), 28-EBn (-%0,6), ELGAn (-%0,4) eta Munduko gainerakoan (-%1,3). Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, igoerak ikusi dira prezioetan eremu geografiko ia guztietarako, nabarmenduz Munduko gainerakoan (%6,2). Euro eremuan, aldiz, %0,2ko murrizketa izan da.

Inportazioetan urte arteko igoerak ageri dira eremu guztietan, Munduko gainerakoan nabarmenduz (%4,9), eta jokaera ezberdinak hiruhileko artean, nabarmenduz berriz ere Munduko gainerakoan, %5,2ko hazkunde garbi batekin.

graf0016775_02_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2019ko bigarren hiruhilekoan esportazioen prezioak %0,5 gutxitu ziren aurrekoaren aldean

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak
Eragiketa kodea : 
182532
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
II/2019
Eguneratze data : 
2019/09/27
Hurrengo eguneratzea : 
2019/12/30
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016775_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali