2019/04/16ko prentsa-oharra

OSASUN ARRETA PRIBATUAREN ESTATISTIKA. 2017

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

435.000 pertsonak baino gehiagok zuten osasun-asegurua Euskal Autonomia Erkidegoan 2017an, 2015ean baino % 6,9 gehiagok

Bildutako primen bolumena % 5,1 hazi zen

Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten aseguru libreen erakundeek 435.219 pertsonari ematen zieten estaldura, osasun-aseguru pribatuaren bidez, 2017an; alegia, 2015ean baino % 6,9 gehiago, Eustaten datuen arabera. Prima-bolumena 328,5 milioi eurokoa izan zen; % 5,1eko igoera izan zuen.

Lurraldeen arabera, osasun-asegurua zuten pertsonen % 69,6k Bizkaian kontratatu zuen, % 19k Gipuzkoan eta % 11,4k Araban. Asegurudun biztanleen sexua dela eta, % 53 emakumea izan zen eta % 47 gizona. Gainera, pertsona gehienak 45 eta 64 urte bitarteko eta 25 eta 44 urte bitarteko taldeetakoak izan ziren (% 33,8 eta % 29, hurrenez hurren), eta gehienak emakumeak, 25 urtetik aurrerako adin guztietan.

graf0016414_01_e.png

Era berean, aseguru-erakundeek 328,5 milioi euro bildu zituzten, primengatik; alegia, % 5,1eko igoera egon zen, 2015aren aldean. Lurraldeen arabera, primen % 73,3 Bizkaian kontzentratu zen, % 17 Gipuzkoan eta % 9,7 Araban.

Aseguru-mota aintzat hartuta, primen % 48,3 aseguru kolektiboetakoa izan zen, % 43,8 aseguru indibiduletakoa edo familiarretakoa eta % 8 funtzionarioen mutualitate publikoetakoa. 2015. urtearekin alderatuta, aseguru kolektiboak hazi ziren gehien (% 7,1), gero indibidualak edo familiarrak (% 4,7), eta funtzionarioen mutualitateetakoek % 3,8 egin zuten behera.

graf0016414_02_e.png

Osasunaren aseguramenduak Euskal Autonomia Erkidegoan izan duen bereizgarria merkataritza-erakundeek duten pisua izan da, asegurudun biztanleen % 99ri eman baitio estaldura, bai eta kontzentrazio altua ere; izan ere, prima eta asegurudun pertsona gehien dituzten lau erakundeen merkatu-kuota % 90ekoa izan zen.

graf0016414_03_e.png

Ohar metodologikoa: Estatistika honek Euskal Autonomia Erkidegoan gutxienez establezimendu bat duten aseguru libreen erakundeen informazioa jaso du. Ez dira jaso borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeak; izan ere, ez dute aseguratzaile-izaera.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

435.000 pertsonak baino gehiagok zuten osasun-asegurua Euskal Autonomia Erkidegoan 2017an, 2015ean baino % 6,9 gehiagok

Eragiketa : 
Osasun arreta pribatuaren estatistika
Eragiketa kodea : 
030505
Periodikotasuna : 
Bi urtekoa
Denbora arloa : 
2017
Eguneratze data : 
2019/04/16
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016414_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali