2019/07/24ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. APARTAMENTUAK. 2019KO EKAINA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

% 9,1 hazi dira EAEko apartamentu turistikoetako ostatu-gauak, 2019ko ekainean

Hotel, landetxe eta apartamentu turistikoetan % 5,5eko gorakada egon da ostatu-gauetan, ekainean

Euskadiko apartamentu turistikoetan erregistratu diren ostatu-gauak, 2019ko ekainean, 29.374 izan dira; alegia, % 9,1eko igoera egon da aurreko urteko ekainean egondakoen gainean, Eustatek prestatutako datuen arabera.

Ostatu-gauek Gipuzkoan gora egin dute (% 19,7) eta Bizkaian, % 6,7, baina, Araban, % 0,6ko beherakada egon da.

EAEko apartamentu turistikoetan bidaiarien 9.346 sarrera egon ziren 2019ko ekainean, alegia, % 11,0ko igoera egon da. Sarrera-kopuruak gora egin du Bizkaian (% 18,8) eta Gipuzkoan (% 12,6), baina, Araban, behera egin du (% 16,4).

graf0016652_01_e.png

Batez besteko egonaldia 3,14 egunekoa izan da azken ekainean, 2018koaren behetik, orduan 3,20 egunekoa izan baitzen. Araban igo egin da, iaz 5,74 egunekoa izan zen eta, aurtengo ekainean, 6,82 egunekoa. Bizkaian batez besteko egonaldiak behera egin du (2,77 egunetik 2,48 egunera) eta, Gipuzkoan, batez besteko egonaldiak gora egin du (2018ko ekainean 2,71 egun eta, azken ekainean, 2,89).

2019ko ekaineko turisten balantzea: turisten sarrerek % 4,1 egin dute gora; Gipuzkoa da lider, % 10,2ko igoerarekin

Hotel, landetxe eta apartamentuetan, 323.628 sarrera erregistratu ziren 2019ko ekainean, alegia, % 4,1eko igoera egon da, aurreko urteko hil beraren aldean. Bizkaian EAEko sarrera guztien % 45,0 kontzentratzen da, baina sarreren baturak % 1,3 egin du gora. Gipuzkoan erkidegoko sarreren % 41,9 kontzentratzen da eta, bertan, % 10,2ko igoera egon da, Araban, EAEko sarreren % 13,1 kontzentratzen da, eta % 3,5eko beherakada izan du.

Turismo-establezimendu hartzaile guztietan izan diren ostatu-gauek % 5,5 egin dute gora. Gipuzkoan ostatu-gauek % 10,8 egin dute gora, Bizkaian % 2,9 eta Araban % 1,8 egin dute behera.

graf0016652_02_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

% 9,1 hazi dira EAEko apartamentu turistikoetako ostatu-gauak, 2019ko ekainean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JUNIO 2019
Eguneratze data : 
2019/07/24
Hurrengo eguneratzea : 
2019/08/26
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016652_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali