HomeGaiakHezkuntzaren KontuaPrentsa Oharrak Biztanleko hezkuntza-gastua...

2016/03/17ko prentsa-oharra

HEZKUNTZAREN KONTUA (2014)

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Biztanleko hezkuntza-gastua 1.548 euro 2014an Euskal AEn

Gastua guztira 3.363 milioi, BPGren %5,0

Euskal AEn biztanleko hezkuntza-gastua 1.548 euro 2014an, bi urte lehenago baino %0,9 gehiago, Eustaten datuen arabera. BPGren %5,0; 2012an bezalaxe.

Hezkuntza-gastua guztira 3.363 milioi 2014an, bi urte lehenago baino %0,6 gehiago Gastu horretatik, 3.230 milioi (%96) gastu korrontea; 133 (%4) inbertsioa. 2012koaren aldean, korrontean %+2,4; inbertsioan %-30,0.

1. taula: Hezkuntza-gastua guztira. Euskal AE. 2001-2014 (p) (milaka euro, %)
Iturria: Eustat. Hezkuntzaren kontua

Hezkuntzaren Kontuak hezkuntza jarduera guztietako gastua jasotzen du, bai arautuena, bai arautu gabekoena; bai hezkuntza zentroetakoa, bai bestelako zentro edo enpresetakoa.

2012ko datuak azterturik —hortxe ditugu datu desagregatuenak- ikusten da hezkuntza gastuaren %79,5 finantzaketa publikotik datorrela eta %20,5 pribatutik.

2. taula: finantzaketa zuzenaren iturria. 2012 (%)
Iturria: Eustat. Hezkuntzaren kontua

Funtzioen arabera, hezkuntza eta prestakuntza zerbitzuak gastu guztiaren %82,9; jarduera osagarriak (garraioa, jantokia, egoitza…) %8,2 (273 milioi). Gastu korrontearen beste sailak: liburuak eta eskola materiala (%1,4); hezkuntza sistemaren administrazio orokorra (%1,0); ikerkuntza eta berrikuntza (%0,8). Kapital eraketa gordina guztiaren %5,7.

3. taula: Hezkuntza-gastua guztira, funtzioen arabera. Euskal AE 2012 (milaka euro, %)		
Iturria: Eustat. Hezkuntzaren kontua

2012ko gastua ikasleko Euskal AEn, hezkuntza instituzioetan, lehen mailatik hirugarrenera, 10.907 ($) PPA. Azpitik, Espainia 9.040, ELGE 10.220, EB 10.361, Frantzia (10.450); gainetik, Alemania (11.363), Finlandia (11.030). Lehen mailan, bigarrenean eta bigarrenaren ondokoan 9. 862 ($) PPA ikasleko Euskal AEn; hirugarrenean 15. 386 ($) PPA. Etapa guztietan gastua Espainiako, ELGEko eta EBko batez bestekoaren gainetik.

Grafikoa: ikasleko urteko gastua hezkuntza instituzioetan (2012). ($) EAP
Iturria: Eustat. Hezkuntzaren kontua eta ELGA. Education at a Glance. 2015 (Adierazlea B1.2)

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko hezkuntzaren kontuari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko hezkuntzaren kontua-datu bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Biztanleko hezkuntza-gastua 1.548 euro 2014an Euskal AEn

Eragiketa : 
Hezkuntzaren kontua
Eragiketa kodea : 
170117
Periodikotasuna : 
Bi urtekoa
Denbora arloa : 
2014
Eguneratze data : 
2016/03/17
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013321_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali