2019/07/26ko prentsa-oharra

MERKATARITZA INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA KATE HANDIETAN. 2019KO EKAINA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

EAEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 0,5 egin dute behera, 2019ko ekainean

Urteko lehen seihilekoaren metatua % 1,9ko hazkuntzarekin itxi da

EAEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, 2019ko ekainean, urte arteko jaitsiera erregistratu dute, % 0,5eko prezio finkoetan, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustatek emandako datuen arabera. Maiatzaren aldean, salmentek % 1,3 egin dute behera, urtaro-eraginik gabe.

Elikagaien salmentek % 0,5 egin dute gora, eta gainerako artikuluenek % 2,5 behera, aurreko urteko hil beraren aldean.

Aurreko hilabetearen aldean, 2019ko maiatzaren aldean, % 1,3 egin dute behera elikagaien salmentek eta gainerako produktuen salmentek; bi kasuetan prezio finkoetan eta urtaro-eraginik gabe.

Lurraldeen arabera, Gipuzkoan % 1,2ko beherakada egon da; Bizkaian, % 0,2koa eta Araban ez da aldaketarik egon (% 0,0), iazko hil beraren aldean; hori guztia, prezio finkoetan eta egutegi-eraginak zuzenduta.

EAEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile enplegatuek % 1,1 egin dute gora, aurreko urteko hil beraren aldean, eta % 0,2 egin dute gora, halaber, maiatzaren aldean, urtaro-eraginik gabe. Urtarriletik ekainera arteko metatuan, langile enplegatuen kopuruak % 2,5 egin du gora, 2018ko aldi beraren aldean.

graf0016654_01_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EAEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 0,5 egin dute behera, 2019ko ekainean

Eragiketa : 
Merkataritza Indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JUNIO 2019
Eguneratze data : 
2019/07/26
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/06
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016654_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali