HomeGaiakBizi-baldintzakPrentsa Oharrak Ekonomi-krisiak erasan...

2015/06/01eko prentsa-oharra

BIZI-BALDINTZEN INKESTA. 2014

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Ekonomi-krisiak erasan die euskal biztanleen bizi-baldintzei

Familien %41ek izan du murrizketa ekonomikoren bat azken hiru urteetan

Familien %40,9k izan du murrizketa ekonomikoren bat azken hiru urteetan, 2009an baino ehuneko 16 puntu gehiago, baina seriearen gorenekoaren (%47) azpitik, Eustaten datuen arabera. Murrizketak batez ere aisian, jantzietan eta oinetakoetan, baina ia %14rentzat baita elikaduran ere

Euskal AEko familiak, azken hiru urteetan (1989-2014) izandako murrizketa ekonomikoen arabera
Iturria. Eustat. Bizi-baldintzen inkesta

Egoera, neurri handi batean familiaren erreferentziako pertsonaren araberakoa da, langabezian egonda, murrizketak izan zituzten %69k, 2009an baino 12 puntu gehiago.

Hamar familiatik lau larri iristen da hil bukaerara eta erdia pasak (%56k) dio okerrago daudela orain 3 urte baino.

Familia eta laguntasun erlazioak indartuz

Familia-harremanak oso sendoak dira Euskal AEn; familien %96k badu harremanen bat etxean dagoeneko bizi ez diren gertuko senideekin – guraso, seme-alabekin-. Beste senideekiko harremanak ere indartuz doaz, maiztasun txikiagoaz; %5ean ez dago harremanik.

Lagunekikoek hortxe diraute; familien %6k bakarrik dio lagunik edo haiekiko harremanik ez duela. Auzokoekikoak behera, azken honetan bezala; %16k ez du bat ere.

Euskal familien inguru fisikoa ona da oraindik ere, baina ingurumen sozialak okerrera egin du 2009.aren aldean

Familia gehienek (%65ek) diote inguru fisiko egoki batean bizi direla, 2009an bezalaxe, baina ingurumen sozialak okerrera egin du: 2014an %59ren ustez oso egokia da, 2009an baino ehuneko 5 puntuz azpitik.

Familien %19k hiri-segurantzan arazoak ikusten ditu (lapurreta eta erasoak), 2009an bezalaxe; eskale gehiago (6 puntu gehiagok), alkoholismo gehiago (4 puntu gehiagok) eta delinkuentzian (3 puntu gehiagok); autoetan lapurreta gutxiago (2 gutxiagok) eta autoaren lapurreta gutxiago (puntu erdia gutxiagok).

Familia-etxeen %16,6k etxe-ekipamendu gutxi ditu

Euskal AEko familia-etxe gehien-gehienean badira ekipamenduak (batez ere etxetresna elektrikoak), baina gutxi %16,6ren ustez, 2009an baino ehuneko sei puntu gehiago. Familien ia %100ek baditu ikus-entzunezko ekipamenduak; %41ek asko.

Gas-kalefakzio banakakoa hedatuz doa, etxeen %65ean da, 2009an baino 1,5 puntu gehiago. 22.000 familiak (%2,5ek ) ez du inongo kalefakziorik, 2009an baino ehuneko puntu bat gehiago.

Familien %90 pasak zerbitzu asko ditu 10 minuturen bueltan, oinez: supermerkatua, harategia, arrandegia, haurtzaindegia, farmazia. Beste 10 minutu eginez, jatetxea, anbulatorioa, liburutegia, taxia, zinea, antzokia…

Ikastetxeetan, lanaldi zatitu gutxiago

Goiz eta arratsaldeko ordutegia gutxituz ikasle artean Ikasleen %64k ordutegi zatitua du; 2009an %69k. Etxera bazkaltzera joaten diren ikasleak (%59) lehengoan.

Ikastetxera, oinez batez ere (%47,3); autoz (%16,2, ehuneko +3,3 puntu 2009ren aldean eta +11 1989ren aldean).

Mendeko pertsonen proportzioa lehengoan

1989an, osasun eskasagatik eguneroko gauzak nekez egin zitzaketen pertsonen portzentajea %9,2 zen; 25 urte pasata, 2014an, %8, 2009an bezalatsu. Arabak du ehuneko txikiena (%6,8); Bizkaiak %8,1 eta Gipuzkoak %8,3.

Medikuarengana zertxobait gehiago joaten gara (pertsonen %78; 2009an %76). Espezialistengana biztanleen %51ek jo zuen (2009an baino 3 puntu gehiagok), eta familia-medikuarengana %87, lehengoan.

Biztanleen laurden batetik gora elkarte batekoa da

Kirol elkarteetan 225.000 bazkide, 2009an baino 35.000 gutxiago. Horietan, 150.000 gizon eta 73.000 emakume.

Ondokoetan, gizon-tasa handiagoa da: erakunde politiko, sindikal, profesional, ingurumenekoetan eta auzo-elkarteetan.

Eta hauetan, emakume-tasa handiagoa: gizarte-laguntzan (39.000 emakume; ia 30.000 gizon), erlijio-fedeetan; garapen, hezkuntza eta gizabideetan.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko bizi-baldintzen inkesta prentsa-ohar gehiago Euskal AEko bizi-baldintzen inkesta datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ekonomi-krisiak erasan die euskal biztanleen bizi-baldintzei

Eragiketa : 
Bizi-baldintzen inkesta
Eragiketa kodea : 
010901
Periodikotasuna : 
Bost urtekoa
Denbora arloa : 
2014
Eguneratze data : 
2015/06/01
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012568_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali