2019/07/30eko prentsa-oharra

FAMILIEN GASTU-INKESTA. 2018

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Etxe bakoitzeko batez besteko gastua 34.000 eurotik gorakoa da Euskal Autonomia Erkidegoan

10.000 biztanletik beherako udalerrietan egiten da etxe bakoitzeko batez besteko gasturik handiena: Autonomia Erkidegoaren batez bestekoa baino % 5,8 handiagoa

Etxe bakoitzeko batez besteko gastua 34.212 eurokoa izan zen 2018an, hau da, aurreko urtean baino % 1,5 handiagoa. Oraindik ez da iritsi krisi ekonomikoaren aurreko urteetan zegoen batez besteko gastu-mailara (34.368 euro 2007an eta 34.672 euro 2008an, Eustatek landutako datuen arabera).

Gastu-taldeka, euskal etxeek, 2018an, Etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa eta bestelako erregaiak taldeko batez besteko gastuari pisu handieneko gastutzat eusten diote, eta % 2,9 igo da aurreko urtearekiko. Garrantzi handieneko bigarrena Elikagaiak eta edari ez-alkoholikoak taldea da. Maila berean mantentzen da, % 0,6ko gorakada txikiaz 2017arekiko. Altzariak, etxeko gaiak eta etxearen mantentze arrunterako gaiak taldean, gastuak igoera handia (% 10,0) izan du 2017arekiko. Aitzitik, etxe bakoitzeko batez besteko gastuak honako talde hauetan murriztu dira: Edari alkoholikoak eta tabakoa (-% 3,6), Jatetxeak eta hotelak (-% 6,0) eta Aisia eta kultura (-% 0,6).

graf0016659_01_e.png

Gastu-egiturari dagokionez, 2018an hiru gastu-talde nagusiak mantendu egiten dira euskal etxeen kontsumo-egituran aurreko urtearen aldean. Hiruren artean, gastu osoaren ia % 60 (% 57,8) hartzen dute. Etxeen aurrekontu osoaren % 33,5ekin, nabarmendu egiten da Etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa eta bestelako erregaiak taldea. Ondoren datoz Elikagaiak eta edari ez-alkoholikoak (% 13,7) eta Jatetxeak eta hotelak (% 10,6) taldeetako gastuak. Jarraian, honako hauek daude: Garraioa (% 10,4), Bestelako ondasunak eta zerbitzuak (% 7,6) eta Aisia eta kultura (% 5,2). 2017arekiko, garrantziari dagokionez, Jatetxeak eta hotelak taldeko gastuek izan dute aldaketa handiena euskal etxeen aurrekontuan: % 11,5etik % 10,6ra pasatu dira. Bestalde, Etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa eta bestelako erregaiak taldeko gastuek ia puntu portzentual erdi gora egin dute. Hala, 2018an etxeetako gastuaren % 33,1 izatetik 2017an % 33,5 izatera pasatu dira (betiere termino arruntetan).

Termino absolutuetan, kontsumoko gastu osoa 30.980 milioi eurokoa izan da 2018an, hau da, 2017an baino % 1,9 handiagoa, eta bilakaera desberdinak erregistratu dira gastu-taldeetan. Hala, gastu-bolumenean esanguratsuenak diren bi taldeetan, Etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa eta ura taldeari egoztekoa zaion guztizko gastuak % 3,2 gora egin du, eta Elikagaiak eta edari ez-alkoholikoak taldeak % 1,0ko hazkundea izan du. Garraioa taldea % 1,7 igo da eta Jatetxeak eta hotelak taldea % 5,6 jaitsi da. Igoera nabarmena izan du Osasuna taldeak (% 6,9 2017arekiko), baita Jantziak eta oinetakoak (% 5,4) eta Irakaskuntza (% 4,6) taldeek ere.

Etxearen hileko diru-sarrera garbien mailaren araberako batez besteko gastua analizatuz gero antzematen denez, batez besteko gastua igo egin da hileko 2.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten etxeetan. Muga horretatik gorako diru-sarrerak dituzten etxeek, ordea, gastu-maila jaitsi dute. Hala, 1.000 eurotik beherako hileko diru-sarrerak dituzten etxeetan, etxe bakoitzeko 17.320 euroko gastua egin da batez beste (aurreko urtean baino % 6,0 gehiago). 1.000 eta 1.999 euro arteko errentak dituzten etxeetan, halaber, batez besteko gastua igo da (% 2,4), 25.142 euroraino. Aldiz, hileko 3.000 euroko edo hortik gorako diru-sarrerak dituzten etxeek urteko 50.032 euroko gastua dute batez beste (2017an baino % 0,6 txikiagoa). Hileko 2.000 eta 2.999 euro arteko diru-sarrerak dituzten etxeek % 0,2 murriztu dute batez besteko gastua (35.091 euroko gastua egin dute).

Familiaren kokapen geografikoaren araberako gastuari dagokionez, etxeko batez besteko gasturik handiena 10.000 biztanletik beherako udalerrietan egin da, etxe bakoitzeko 36.180 euroko gastuaz (Autonomia Erkidegoko batez bestekoa baino % 5,8 handiagoa). Etxe bakoitzeko batez besteko gastu txikiena (33.181 €) 100.000 biztanle edo gehiago dituzten udalerrietako etxeetan egin da.

Lurralde historikoaren arabera, 2018an, Arabako familiek Euskal Autonomia Erkidegoko kontsumoko gastu osoaren % 13,8 egin dute, Bizkaiko familiek % 53,0, eta Gipuzkoakoek % 33,1.

Oharra: Familien gastuari buruzko inkesta Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikako Institutu Nazionalarekin (INE) lankidetzan egin da.

Informazio gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Etxe bakoitzeko batez besteko gastua 34.000 eurotik gorakoa da Euskal Autonomia Erkidegoan

Eragiketa : 
Familia-gastuaren inkesta
Eragiketa kodea : 
172503
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2018
Eguneratze data : 
2019/07/30
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016659_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali