2019/09/23ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (ECOMEX). 2019ko uztaila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskadiko ondasunen esportazioek, 2019ko uztailean, % 9,4 egin zuten behera eta inportazioek, % 8,8

Motordun ibilgailuen esportazioek % 19,3 egin dute gora, 11 hilabetez etengabe behera egiten egon ondoren

Euskadiko ondasunen esportazioek % 9,4ko beherakada izan zuten 2019ko uztailean urte arteko tasan, EUSTATek emandako datuen arabera. 2.143 milioi euro izan ziren eta, aurreko urteko hil berean, 2.367 milioi. Produktu energetikoen esportazioek % 34,3 egin zuten behera eta produktu ez-energetikoenek, % 6,6.

Bizkaiko lurraldeak izan du beherakada handiena, % 26,9koa, produktu energetikoen eta ez-energetikoen esportazioetan izan den beharakadaren ondorioz (-% 34,4koa eta -% 24,8koa, hurrenez hurren). Araban, esportazioek % 9,2 egin dute gora eta, Gipuzkoan, % 1,0.

graf0016729_01_e.png

Euskadiko ondasunen inportazioek % 8,8ko beherakada izan zuten, eta 1.607 milioi euroko zenbatekoa lortu zuten. Inportazio energetikoek % 31,5 egin zuten behera eta ez-energetikoek % 3,2 egin zuten gora.

Lurralde historikoen arabera, inportazioek, Bizkaian, behera egin dute (-% 14,4), bai eta Araban ere (-% 0,5), eta, Gipuzkoan, gora egin dute (% 2,7).

Jarduera-adar garrantzitsuenak aztertuta eta esportazioak direla eta, hil honetan Motordun ibilgailuen fabrikazioarekin zerikusia duten produktuen igoera nabarmentzen da, izan ere, horiek % 19,3 egin dute gora, eta hori da, nabarmen, bolumen esportatzaile handieneko adarra (guztizkoaren % 29,4). Garrantziari dagokionez, seigarrena (guztizkoaren % 5,2) Beste garraio-material bat da, eta horrek ere beherakada esanguratsua izan du (% 35,5); bigarrena, Erabilera orokorreko makinak, eta % 9,2 egin du behera, hirugarrena Siderurgia, eta % 17,1 egin du behera. Kokeriek eta petrolio fintzeak % 22,9 egin dute behera eta Artikulu metalikoek % 13,1.

Xehetasunak direla eta, ikusten da muga-zergen partida esportatzaile nagusien artean honako hauek daudela: 10 pertsonatik beherako turismoak (% 19,5 egin du gora), Automobilentzako zati eta osagarriak (% 28,2 gora), Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak (% 9,6 gora), eta nabarmen egin dute gora, halaber, Automotorrek, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako (% 71,5). Petrolioaren olio finduek % 13,5 egin dute behera eta Kautxuzko pneumatiko berriek, % 56,3: sei partida horiek, uztailean, guztizkoaren % 40,6 izan dira, eta, guztira, 870,4 milioi euro.

Hil honetan, bost herrialde hauek xurgatu dute Euskadiko esportazio guztien % 50,9: Alemania, Frantzia, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Italia. Horietako lau EB-28koak dira; hain zuzen, entitate horretan biltzen dira 1.394,2 milioi euro eta esportazioaren % 65,0.

Inportazioak jarduera-adarren arabera aztertuta ikusten da garrantzitsuenak, Erauzketa- eta petrolio-industriak (guztizkoaren % 21,6), % 39,7ko beherakada izan duela; hala ere, gorakadak ikusi dira lehentasun-hurrenkeraren arabera honen ondoren doazenetan: Siderurgia (% 15,3), Motordun ibilgailuak (% 0,8) eta Erabilera orokorreko makinak (% 21,2).

Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen kanpo-merkataritzak 3.164,4 milioi euroko saldo positiboa izan du, 2019ko lehen zazpi hilabeteetako metatuan

2019ko lehen zazpi hilabeteetan, Euskadiko esportazioek (15.198,4 milioi) % 0,8ko beherakada izan dute, aurreko urteko aldi beraren aldean, alegia, 117,7 milioi gutxiago. Esportazio energetikoak dira beherakada horren arduradunak; izan ere, % 19,9 egin dute atzera, eta, ez-energetikoek % 1,2 egin dute gora.

Euskadirako inportazioen metatua, aintzat hartutako aldian, 12.034 milioi eurokoa da. Zifra hori urte artean erkatuta ikusten dugu 2018. urteko aldi berean erregistratutakoa baino 332,4 milioi gehiago dela, alegia, % 2,8ko igoera. “Produktu energetikoen” inportazioak % 4,3 egin du behera, eta “Produktu ez-energetikoenak”, berriz, % 5,6 egin du gora.

2019ko urtarriletik uztailera bitarteko Euskadiko ondasunen kanpo-merkataritzak 3.164,4 milioi euroko saldo positiboa izan du, alegia, estaldura-tasa % 126,3koa izan da, eta 2018koa % 130,9koa izan da.

ITALIAREKIKO MERKATARITZA-FLUXUAREN ANALISIA

Esportazioak:

1990etik, Italia gailendu egin da euskal esportazioen helmuga gisa, eta beti egon da Euskadiko ranking esportatzailean hirugarren eta bosgarren postuen artean. Pasa den 2018an, bosgarren postuan izan zen (esportatutako guztizkoaren % 4,9; 1.252 milioi), eta postu berdinean jarraitzen du, 2019an, gaur arte (guztizkoaren % 4,7 eta ia 721 milioi euro). Hala ere, 2006. urtera arte, haren pisu erlatiboa egungoa baino handiagoa zen, eta esportatutako guztizkoaren gaineko ehunekoak 1990ean % 6,5en eta 2006an % 8,4ren bitartekoak izan ziren; urte hartatik, haren pisuak nabarmen egin du behera, Estatu Batuek gainditu baitute, zeinak Italiaren aurretik eta Frantzia eta Alemaniaren atzetik kokatu baitira, eta, 2011tik, Ameriketako herrialdea eta Erresuma Batua hirugarren postuan daude, lehian. Pasa den urtean, ranking esportatzailearen buru Frantzia (% 15,3 eta 3.887 milioi), Alemania (% 15,0 eta 3.835 milioi) eta Ameriketako Estatu Batuak (% 8,3 eta 2.118 milioi) izan ziren.

Italiara esportatzen ditugun produktuen analisia egiten badugu, esan behar da 2018. urterako 123 produkturen esportazio-balioa milioi bat eurotik gorakoa dela, eta guztien artean esportatutako produktu nagusi gisa (muga-zergen partida 4 digitutan): Kautxuzko pneumatiko berriak (103,6 milioi; guztizkoaren % 8,3), eta, ondoren, hurrenkerari jarraikiz, 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak (98,4 milioi eta % 7,9), Automobilentzako zati eta osagarriak (67,0 milioi eta % 5,4), Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak (64,4 milioi eta % 5,1) eta Hodi eta profil hutsak, soldadurarik gabeak, burdina edo altzairuzkoak (45,8 milioi eta % 3,7). Bost produktu horiek Italiako errepublikari 2018. urtean esportatutako guztizkoaren % 30,3 da; horietatik, lau oro har “automobilarena” izenda dezakegun sektoreari dagozkio. 2019ko urtarriletik uztailera, produktu horiek daude lehen bost postu esportatzaileetan, eta hurrenkera berean. Halaber, esan behar dugu Altzairuzko aleazioa herdoilgaitzezko barra, profil eta alanbre-burdinak taldeko beste hiru produktu 2018an eta 2019an, gaur arte, partiden rankingeko lehen 10 postuetan daudela. Azken aldi honetan, produktu kimiko organiko berria iritsi da hamargarren postura, Nitrogeno heteroatomokoak baino ez diren konposatu heteroziklikoak, 16,3 milioi euroko metatuarekin.

graf0016729_02_e.png

Inportazioak:

2018an, Italiako inportazioak (994,9 milioi) guztizkoaren % 4,9 izan dira; ehuneko hori serie historikoaren batez bestekotik behera dago. Hura 1990an hasi zen eta % 7,0koa da; aldi batzuetan (1996tik 2004ra), % 7,8 eta % 9,2 bitartean egon da. Gaur egun, Italiako inportazioei dagokienez, herrialde hori laugarren postuan dago ranking inportatzailean, aldi horretan, Alemaniaren, Frantziaren eta Txinaren ondoren (% 14,4, % 9,4 eta % 5,7, hurrenez hurren), eta serie historikoan beti egon izan da laugarren, bosgarren edo seigarren postuan.

2018an milioi bat euroko zenbatekoa gainditu duten Italiatik inportatutako 180 produktuen artean, buru diren lehen bostak aipa daitezke, garrantzia-hurrenkeraren arabera: Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne (33,3 milioi), Barra eta profilak, altzairuzkoak (31,9 milioi), Altzairu aleatuak, ez herdoilgaitzak, lingote edo forma primarioetan (26,9 milioi), Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak, forjatuak, tortsionatuak edo sekzio zirkularrekoak edo laukizuzenekoak (25,5 milioi) eta Automobilentzako zati eta osagarriak (24,3 milioi). Produktu horiek jarraitzen dute 2019ko lehen zazpi hilabeteetako metatuan garrantzitsuenak izaten, baina posizioak aldatzen doaz. Bost produktu horietan 2018an Italiako inportazioen % 14,3 kontzentratu zen (142 milioi euro).

Fluxu esportatzaile/inportatzaile bikoitz horren ondorioz, eskuratutako merkataritza-saldoak, oro har, positiboak izan dira 1993tik, 2001ean, 2004an eta 2009an izan ezik; joera horri jarraitu zaio, gaur egun arte. 2018an, saldo positibo hori 257,3 milioi eurora iritsi zen, eta estaldura-tasa % 125,9koa izan zen. 2019rako, orain arteko datuen arabera (urtarrila-uztaila), merkataritzako superabita dagoeneko 147,3 milioikoa da. Italiarekiko aldeko balantze horren motiboa da 1990-2018 aldian inportazioak hirukoiztu egin direla eta, esportazioak, boskoiztu.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskadiko ondasunen esportazioek, 2019ko uztailean, % 9,4 egin zuten behera eta inportazioek, % 8,8

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Julio 2019
Eguneratze data : 
2019/09/23
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/22
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016729_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali