2019/08/08ko prentsa-oharra

ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN KONTUAK. 2017

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko Administrazio Publikoen defizita BPGd-aren % 1,5en kokatu zen 2017an

Baliabide ez-finantzarioak % 3,8 hazi ziren, gastu ez-finantzarioak baino 2 ehuneko gainetik (% 3,6)

2017an, administrazio publikoek (Euskal Administrazioak, Estatuaren Administrazio Lurralderatua eta Gizarte Segurantza Lurralderatua) 1.140 milioi euroko defizita erregistratu zuten, aurreko urtean baino % 0,9 gutxiago, Eustaten datuen arabera, Europar Batasuneko Nazio eta Eskualdeetako Kontuen Europako Sistemak ezarritako irizpideei jarraikiz (SEC-2010).  Zenbateko hori BPGd-aren % 1,5 izan zen, aurreko urtekoaren aldean hamarreko bat azpitik.

Administrazio Publikoen artean Euskal Administrazioek (barne hartzen dira Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak, Udal-erakundeak eta horien guztien mendeko entitateak, administrazio publiko gisa sektoretuak) erregistratu dute bilakaera positiboena, 2016an zuten BPGd-aren % 0,4ko finantzaketa-ahalmena izatetik 2017an zuten % 2,1era pasatuz, ehuneko 1,7 puntu hobetuz.

Beste ingurune batzuetan ere erregistratu dira hobekuntzak. Hala, Europar Batasunean 2016an zegoen % 1,7ko defizitatik 2017ko % 1,0era pasa dira, 0,7 puntu hobetuz. Espainian defizita ehuneko 1,4 puntutan murriztu zen, 2016an zegoen % 4,5eko BPGd-atik 2017ko % 3,1era pasatuz.

Euskadiko AEko administrazio publikoek, 2017an, 26.824 milioi euroko finantzazkoak ez diren baliabideak kudeatu zituzten, eta Finantzazkoak ez diren enpleguak 27.964 milioi eurotara iritsi ziren bitartean. Baliabideek % 3,8ko hazkuntza izan zuten, 2016aren aldean; finantzazkoak ez diren enpleguek, berriz, pixka bat txikiagoa, % 3,6koa.

graf0016668_01_e.png

Finantzazkoak ez diren baliabideen barruan, pisurik gehien duten partidak Gizarte-kotizazioak (baliabideen % 32,0) dira eta, ondoren, Ekoizpen eta inportazio zergak (baliabideen % 30,6) eta Errenta, ondare eta abarri buruzko zergak (% 26,0) aurkitzen ditugu. Aurreko urtearekin alderatuta, azken horiek hazi ziren gehien, % 5,1, hau da, 2016an baino 338 milioi euro gehiago. Gizarte-kotizazioak ere asko hazi ziren, % 3,7, hau da, 302 milioi euro gehiago. Ekoizpen- eta inportazio-zergak 203 milioi euro handitu ziren. Oro har, Finantzazkoak ez diren baliabideak 990 milioi euro hazi ziren 2016arekiko.

Finantzazkoak ez diren enpleguak 27.964 milioi eurokoak izan ziren, hau da, 2016an baino 979 milioi gehiago. Gastu handieneko partidak Gizarte-prestazioak eta Espezieko gizarte-transferentziak: merkatuan erositako ekoizpena izan ziren (hezkuntza-itunak, osasunekoak eta gastu farmazeutikoa barne); guztira, gastuaren % 47,7 da, eta horrek 353 milioi egin zuen gora aurreko urtearen aldean, hau da, % 2,7.  Soldatakoen ordainketa —gastuaren % 25,0— % 2,4 hazi zen; garrantziaren arabera, hurrengo partida, Tarteko kontsumoa (gastuaren % 14,0) gehiago hazi zen, % 4,6, 2016aren aldean. Bestalde, Kapital-eraketa gordinak, gastuaren % 4,9k, 43 milioi eurotan egin zuen gora. 

Erakundeen ikuspegitik, Euskal AEn, Estatuaren Administrazio Lurralderatuak ia 635 milioi euroko finantzaketa-premia izan zuen —Foru Aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren alde 2017an adostu zen aurreko ekitalditako kupo-likidazioaren zenbateko osoaren kontabilitate nazionalean egoztearen ondorioz—, eta Gizarte Segurantza Lurralderatuak 2.035 milioi euroko finantzaketa-beharra erregistratu zuen 2017an.

graf0016668_02_e.png

Euskal Administrazioei dagokienez, 2016an 284 milioiko finantzaketa-gaitasuna izatetik 2017an 1.530 milioi eurokoa izatera igaro ziren, neurri batean, Euskal Administrazioen alde aurreko ekitalditako kupoaren likidazioaren zenbateko osoa aurretik aipatutako kontabilitate nazionalari egotzi izanagatik.

Eusko Jaurlaritzaren mendeko erakundeek, oro har, finantziazio-gaitasuna 1.505 milioi eurotan handitu zuten, 2016an zuten 410 milioi euroko finantziazio-premia izatetik, 2017an 1.095 milioi euroko saldo positiboa izatera pasatuz.

Oro har, hiru Lurraldeetako foru- eta udal-administrazioek ere saldo positiboa lortu zuten, aurreko urtean baino txikiagoa izan arren.

Arabako foru- eta udal-administrazioak, oro har, saldo positiboa 9 milioi eurotan murriztu zuen (2016an 108 milioikoa izan zen eta, 2017an 99 milioikoa). Bizkaia, 2016an 416 milioi euroko saldo positiboa izatetik, 2017an 189 milioi euroko saldo positiboa izatera igaro zen. Gipuzkoako administrazioetan, oro har, finantziazio-gaitasuna 23 milioi eurotan murriztu zen; 2016an 169 milioi euro izatetik, 2017an 146 milioi euro izatera igaro zen.

graf0016668_03_e.png

Administrazio publikoen amaierako gastuaren egituran, Amaierako Kontsumoaren Gastua, hau da, administrazioek beraiek ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko duten gastuagatiko eta etxeei hornitzen zaizkien merkatuko ekoizleek sortutako ondasun eta zerbitzuak eskuratzeagatiko (espezieko gizarte-transferentziak) batura, 2017an Barneko Eskari Publikoaren % 89,8 eta Kapital Eraketa Gordinaren % 10,2 izan da.  Erakundeen aldetik, inbertsioen % 88,5 euskal administrazioarenak izan ziren —2016arekiko % 6,0 handituz, eta 2016ko 1.139 milioi eurotatik 2017ko 1.207 milioi eurotara pasatuz—; gainerako % 13,9, Administrazio Zentral Lurralderatuarenak izan ziren —% 13,9 murriztu zen, 2016an 183 milioi euro izatetik 2017an 157 milioi euro izatera pasatuz.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Telf.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko Administrazio Publikoen defizita BPGd-aren % 1,5en kokatu zen 2017an

Eragiketa : 
Administrazio Publikoen Kontuak
Eragiketa kodea : 
173001
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2017
Eguneratze data : 
2019/08/08
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016668_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali