2019/06/07ko prentsa-oharra

HIRUHILEKOKO KONTUAK. I/2019

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPGk % 2,3ko urte arteko hazkundea izan du 2019ko lehenengo hiruhilekoan

Barne-eskaria % 2,6ko tasan finkatu da, aurrera % 4,1 egin duen inbertsioak bultzatuta

Euskal AEko BPGk % 2,3ko hazkundea izan du 2019ko lehenengo hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, Eustaten datuen arabera. 2018ko laugarren hiruhilekoari dagokionez, aldakuntza % 0,7koa izan da, aurreko hiruhilekoan hautemandakoa baino bi hamarren handiagoa.

2019ko lehenengo hiruhilekoko hazkunde-estimazioak 2018ko apirilaren 26ko Kontuen Aurrerapenean hiruhileko bererako argitaratutakoen gainetik daude hamarren bat, adierazleen portaera egindako estimazioetakoa baino hobea izan baita.

Eskaintzaren ikuspegitik, 2019ko lehenengo hiruhilekoko BPGren urte arteko hazkundea jarduera-sektore guztietan izandako bilakaera positiboaren ondorio da, eta moderatuena industriaren sektorearena izan da. Eraikuntzaren sektorearen balio erantsiak nabarmen egin du gora berriz ere, eta zerbitzuen sektorearen urte arteko hazkundeak positiboa izaten jarraitzen du, nahiz eta aurreko hiruhilekoan baino moderatuagoa den aztertutako hiru azpisektoreetan.

Lehen sektorearen bilakaera oso positiboa izan da, % 8,4koa iazko hiruhileko berarekin alderatuta, aurreko hiruhilekoan bezala.

Industriaren sektoreak urte arteko % 0,4ko hazkunde-tasa izan du lehenengo hiruhileko honetan, eta berriz ere hazkundearen bidean sartu da laugarren hiruhilekoz jarraian zertxobait atzera egin ondoren. Manufaktura-industrian hauteman da hazkundea industria osoarenaren hamarren bat azpitik geratu dela. Hiruhileko arteko datuei dagokienez, industriaren sektoreak % 1,1 egin du gora, bereziki manufaktura-industria suspertu izanari esker, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta % 1,3ko hazkundea izan baitu.

graf0016502_01_e.png

Eraikuntzaren sektoreak azkenaldiko joera positiboari eutsi dio, eta urte arteko hazkunde-tasa % 5,1ekoa izan du. 2018ko laugarren hiruhilekoari dagokionez, hazkundea % 0,1ekoa baino ez da izan, aurreko urteko azken hiruhilekoa bereziki izan baitzen dinamikoa sektore honetan.

Zerbitzuen sektoreak ere ekonomia osoarena baino hazkunde handiagoa izan du, eta aldakuntza positiboak izan ditu bai urte arteko datuetan bai hiruhileko artekoetan, eta jardueraren hiru azpisektoreetan. Sektorean % 2,7koa izan da urte arteko hazkundea, eta % 0,8koa hiruhilekoko tasa. Administrazio publikoa, hezkuntza, osasuna eta gizarte-zerbitzuak adarra izan da bi kasuetan gutxien hazi dena.

Merkataritza, ostalaritza eta garraioa adarra izan da sektore honetako dinamikoena, eta % 2,9 hazi da 2018ko lehenengo hiruhilekoarekin alderatuta; horrek adierazten du % 0,9ko aldakuntza positiboa aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Hazkunde horiek aurreko hiruhilekokoak baino zertxobait txikiagoak dira (% 3 eta % 1,1, hurrenez hurren).

Gainerako zerbitzuak deituriko adarrak, besteak beste, jarduera profesionalak, finantza-jarduerak eta aseguruak hartzen ditu bere baitan, eta aurreko hiruhilekoan baino urte arteko hazkunde moderatuagoa izan duen arren, % 2,7koa izan da. Hala eta guztiz ere, urteko lehenengo hiruhilekoan tasa 2018ko azken hiruhilekokoa baino % 0,9 handiagoa izan da (hiruhileko arteko tasa aurreko hiruhilekoan hautemandakoa baino hiru hamarren handiagoa).

Azkenik, Administrazio publikoa, hezkuntza, osasuna eta gizarte-zerbitzuak adarra da portaera hedakor apalena izan duena zerbitzuen sektore osoa kontuan hartuta, eta urte arteko hazkundea % 2,1ekoa izan da eta hiruhileko artekoa % 0,6koa.

graf0016502_02_e.png

Ekoizpen-sektoreen portaera agregatuaren balio erantsia 2018ko lehenengo hiruhilekoan erregistratutakoa baino % 2,3 handiagoa eta 2018ko laugarren hiruhilekoan hautemandakoa baino % 0,8 handiagoa da. Hazkunde horiek 2018ko laugarren hiruhilekorako zenbatetsitakoen oso antzekoak dira, % 2,4koak eta % 0,6koak izan baitziren, hurrenez hurren.

Eskaeraren ikuspegitik, hiruhileko honetan kapital-eraketa gordinak berriz ere bultzada positiboa izan du, eta hazkunde-tasa % 4tik gorakoa izan da. Horri kontsumo solidoaren gastua batzen bazaio (% 2tik gora hazi da), ateratzen den barne eskari dinamikoak orekatu egiten du kanpoko merkataritza-saldoaren okerragotzea (esportazioen portaera inportazioena baino okerragoa izan da), eta hiruhileko honetan Euskal AEko BPGn hautemandako hedapenari eusten diona da.

Familia-etxeen azken kontsumoko gastuak (kontsumo pribatuak) hazten jarraitzen du, eta urte arteko hazkundea % 2,2koa izan da. Hiruhilekoko datutan adierazita, igoera hori % 0,4koa izan da. Aldakuntza horiek 2018ko azken hiruhilekokoak baino apalagoak dira (% 2,6 eta % 0,9, hurrenez hurren).

Kontsumo publikoaren (administrazio publikoen azken kontsumoko gastua) urte arteko hedapenaren portaerak onera egin du, eta urte arteko hazkundea % 2,0koa izan da (aurreko hiruhilekoan % 0,8koa), nahiz eta hiruhileko arteko hazkundea apur bat moderatu egin den, eta 2018ko laugarren hiruhilekoan % 1,4koa izan zen eta 2019ko lehenengo hiruhileko honetan % 1,3koa.

Administrazio publikoen azken kontsumoko gastuaren eta familia-etxeen azken kontsumoko gastuaren bilakaera bateratuaren emaitzak azken kontsumoko gastuaren % 2,1eko urte arteko hazkundea ematen du. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, hazkundea % 0,5ekoa izan da.

graf0016502_03_e.png

Kapital-eraketa gordinak (inbertsioak) ere urte arteko hazkunde esanguratsua izan du hiruhileko honetan ere, % 4,1ekoa, hain zuzen ere, aurreko hiruhilekoan zenbatetsitako hazkundearen berdin-berdina. Hiruhileko arteko hazkunde-tasa, aldiz, apur bat apalagoa da, eta hiruhileko honetan % 0,6koa izan da eta aurreko hiruhilekoan, aldiz, % 1,6koa izan zen.

Ekipo-ondasunetako inbertsioak % 3,3 egin du gora 2018ko lehenengo hiruhilekoarekin alderatuta, eta % 3,7 2018ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta. Biak ere 2018ko laugarren hiruhilekoko hazkundeen gainetik daude, % 2,1ekoak eta % 1,1ekoak izan baitziren hurrenez hurren. Gainerako kapital-eraketa gordinak (beste hainbat inbertsioren artean, eraikuntzako ondasunetan eta I+G-n egindako inbertsioa barne hartzen du) % 4,7ko urte arteko hazkundea izan du, baina hiruhileko arteko tasari dagokionez % 1,2 egin du behera.

Azken kontsumoko gastua eta kapital-eraketa gordina erantsita barne eskaria lortzen da, eta 2019ko lehenengo hiruhilekoan balioa 2018ko lehenengo hiruhilekoan hautemandakoa baino % 2,6 da handiagoa.

graf0016502_04_e.png

Enpleguari dagokionez (lanaldi osoaren baliokide diren lanpostutan neurtuta), orokorrean gora egin du, eta urte arteko hazkundea % 1,8koa izan da. Bilakaera horrek % 0,3ko hazkundea inplikatzen du 2018ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta.

Lanpostu-kopuruak jarduera-sektore guztietan egin du gora 2018ko lehenengo hiruhilekoarekin alderatuta. Lehen sektorean urte arteko hazkundea % 1,6koa izan da, nahiz eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta % 1,3 egin duen atzera. Antzeko zerbait gertatu da bai industrian bai eraikuntzan. Industriaren sektorean enpleguak aurreko urteko hiruhileko berean baino % 1,1 gehiago egin du gora, eta hiruhileko arteko atzeraldia, beraz, % 0,1ekoa izan da. Eraikuntzaren sektorean enpleguak gora egiten jarraitzen du, aurreko aldietan bezala, eta hiruhileko honetan hazkundea % 3,7koa izan da, nahiz eta hiruhileko arteko atzerapena % 0,9koa izan den. Zerbitzuen sektoreko enpleguak, berriz, gora egin du bai urte arteko terminoetan (% 1,8) bai hiruhileko artekoetan (% 0,6), azken urteotako joerari jarraituz.

Lurralde historikoetako BPGren bilakaerari dagokionez, urte arteko hazkunderik handiena Gipuzkoakoa izan da (% 2,4), ondoren Bizkaikoa (% 2,3) eta azkenik Arabakoa (% 2,1ekoa). Hiruhileko arteko datuei dagokienez, Bizkaian % 0,8 egin du gora, Araban % 0,7 eta Gipuzkoan % 0,6.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPGk % 2,3ko urte arteko hazkundea izan du 2019ko lehenengo hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontuak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
I/2019
Eguneratze data : 
2019/06/07
Hurrengo eguneratzea : 
2019/07/30
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016502_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali