HomeGaiakNorberaren ongizatea Prentsa Oharrak Euskal biztanleek bizitzarekin...

2019/06/06ko prentsa-oharra

NORBERAREN ONGIZATE-INKESTA NOI 2018

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal biztanleek bizitzarekin duten gogobetetasun globala 7,5ekoa da, 2018an, eta ez dago alde nabarmenik gizon eta emakumeen artean

Osasun-egoera faktore erabakigarria da biztanleek ongizatearen inguruan duten pertzepzioan

Zerotik hamarrerako eskalan, bizitzarekiko gogobetetasunari 7,5eko nota jartzen diote euskal biztanleek, Eustaten datuen arabera, 2018an. 2014an 7,1 zen; beraz, puntuazioa lau hamarren hobetu da.

Norberaren ongizate-inkestan informazio zehatza ematen da Euskal AEko biztanleen ongizate-pertzepzioaz, eta eginiko galderek bizi-kalitateari buruzko alderdiak neurtzen dituzte, batez ere dimentsio materialaz bestelako alderdiak.

graf0016501_01_e.png

Puntuaziorik onena (8,1) osasun oso ona dutela diotenen artean eman da eta, txarrena (5,4), osasun eskasekoen artean; azken horien artean, txarra edo oso txarra dutela uste dute.

Adierazleak okerrera egiten du bai osasuna eskastu ahala, bai adinak aurrera egin ahala: 16-24 urte bitartekoek 8,0; 65 urtekoek edo gehiagokoek, 7,3.

Familia-motak direla eta, puntuaziorik onenak honako hauek eman dituzte: bikoteek, bai guraso direnek (7,6), bai ez direnek (7,5), pertsona bakarreko familiek (7,3) eta berdin haurren batekin bizi diren aita edo ama bakarrek.

Ez da alde handirik ikusten gizon eta emakumeen artean. Heziketa-mailari dagokionez, emaitzarik onenak goi-mailako ikasketak dituztenek (7,8) izan dituzte, ikasketarik ez dutenen aldean (6,9).

Jarduerarekiko harremana dela eta, langabeen kolektiboak du puntuazio baxuenetakoa (7,0).

Adierazle horretan eragina du, halaber, desgaitasun-motaren bat egoteak ala ez egoteak; desgaitasunik ez duten pertsonak dira beren bizitzekin pozen daudenak (7,6), desgaitasun-motaren bat dutenen aldean (6,8).

graf0016501_02_e.png

Bizitzaren Balioak notarik onena, 8

Norberaren bizitzaren balioaren nota, alegia, gure bizitzak zenbateraino merezi duen neurtzekoa, 8 punturekin balioetsi da, batez beste, 2014an baino bost hamarren gehiago. Biztanleen % 69,9rentzat “handia”, % 2,5entzat "txikia”.

Emakumeen artean (8,1) nota zertxobait hobea izan da, gizonen artean (7,9) baino. Lurralde-mailaren arabera, Araban bizi direnek baloratzen dute gutxien (7,9) beraien bizitza, baina apenas dago alderik. Bizkaitarrek eta gipuzkoarrek beren bizitza 8,0 eta 8,1 punturekin balioesten dute, hurrenez hurren.

Jarduerarekiko harremana dela eta, okupatuek balioesten dute gehien (8,1), langabeen (7,8) eta ez-aktiboen (7,9) aldean.

Adierazle horrek balorazio onena (8,4) oso osasun ona duela adierazi duen pertsona-taldean izan du, eta, txarrena (6,5), osasun txarra edo oso txarra dutenetan.

Harreman pertsonalak ondoen baloratutako bigarren alderdia (7,6)

Harreman pertsonalen balorazioak behera egiten du, adinak gora egin ahala. Aurreko adierazleak bezala, balio gorena (7,7) osasun oso onekoen artean lortzen du, eta minimoa (6,9), eskasekoen edo oso eskasekoen artean.

Langabeek (7,4) harreman pertsonal okerragoak dituzte okupatuek (7,6) edo ez-aktiboek (7,5) baino. Ez da alde handirik ikusten gizon eta emakumeen artean edo bizileku-lurraldeen artean.

Jaiotza-lekua dela eta, atzerrian jaiotako pertsonen kolektiboan egon da baloraziorik txarrena (7,4).

Etxebizitzarekiko eta ingurunearekiko gogobetetasuna altua da ia kolektibo guztietan

Etxebizitzarekiko eta ingurunearekiko gogobetetasuna neurtzen duen adierazlean (7,2), gazteenen artean –16 eta 24 urte bitartekoetan– izan dira notarik onenak (7,4), eta Araban edo atzerrian jaiotakoetan. Gizonak (7,3) pozago daude emakumeak (7,1) baino.

Familia-mota dela eta, seme edo alabaren bat duten bikoteen taldeak baino ez du gainditzen batez bestekoa.

Azkenik, adierazlearen balioak behera egiten du, hautemandako osasunak ere behera egin ahala; baliorik baxuena (6,7) osasun txarra edo oso txarra dutela diotenen pertsonen kolektiboan izan da.

Gogo-aldartean zuzenean du eragina hautemandako osasunak

Gogo-aldarte adierazlearen batez bestekoa 6,5 da, 2014an bezala; baliorik baxuena osasun txarra edo oso txarra dutenen artean izan da (4,9), eta, altuena (7,0), oso ona dutela diotenen artean.

Adierazle horrek hobera egiten du, zenbat eta altuagoa izan ikasketa-maila, eta goi-mailako ikasketak dituzten pertsonek batez bestekoa gainditzen dute (6,6).

Lurralde-mailan, Araban bizi direnek (6,4) dute gogo-aldarte baxuena, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi direnen aldean (bi kasuetan 6,5). Jaiolekua dela eta, atzerrian jaiotakoen artean da gogo-aldartea baxuena (6,4).

Adierazleak nota hobea du gizonen artean (6,7) emakumeen artean baino (6,3). Eta, adinaren arabera, 50 eta 64 urte bitartekoak sentitzen dira txarren (6,3).

Nagusiak daude pozen aisialdirekin

Aisialdiarekiko batez besteko gogobetetasuna, 6,6koa da, batez beste. 65 urtetik gorakoek dute altuena (7,6) eta 35 eta 49 urte bitartekoek baxuena (5,8). Ez-aktiboen kolektiboak ere nota ona ematen dio (7,4), okupatuek ez bezala (6,0).

Gizonak (6,7) emakumeak (6,5) baino pixka bat pozago daude, bai eta beste autonomia-erkidego batzuetan jaiotakoak ere (7,1), Euskal Autonomia Erkidegoan edo atzerrian jaiotakoen aldean (horien balorazioak batez bestekoaren azpitik daude).

Familia-mota dela eta, puntuaziotik txarrena (6,2) seme edo alabaren bat duten bikoteen artean izan da, seme-alabarik ez duten bikoteen aldean (7,2).

Etxeko ekonomiarekiko gogobetetasunak 0,5 puntu egin du hobera, 2014aren aldean

Etxeko ekonomiarekiko gogobetetasuna adierazleak (6,9) gora egiten du, hautemandako osasunak ere gora egin ahala; osasun txarra edo oso txarra dutenen artean 6koa da eta oso ona dutela diotenen artean, 7,4koa.

Araban eta Gipuzkoan bizi direnak aseago daude (7 bi kasuetan), Bizkaian (6,8) bizi direnak baino, eta, halaber, Araban eta Gipuzkoan jaiotakoak aseago daude (7,1 bi kasuetan), Bizkaian (6,9) eta, batez ere, atzerrian (6,6) jaiotakoak baino.

Adina dela-eta ikusi da, bitxia bada ere, 16 eta 24 urte bitarteko gazte-taldea dagoela pozen (7,4) eta, familia-motaren arabera, seme-alabak dituzten edo ez dituzten bikoteak (7,1 eta 7, hurrenez hurren).

Balio altuenetako bat (7,3) goi-mailako ikasketak dituzten pertsonen artean lortu da, eta, desgaitasun-motaren bat egon edo ez egon aintzat hartuta, desgaitasunik ez dutenak daude pozen (7), desgaitasun-motaren bat dutenen aldean (6,3).

Pertsonekiko konfiantzan (6,5) eragin handia gizarte klaseak eta osasunak

Pertsonekiko konfiantza adierazleak (6,5) puntuaziorik altuena (6,8) goi-mailako ikasketak dituztenen artean lortu du, eta baxuena (6), atzerrian jaio direnen artean.

Konfiantza “altua” da biztanleen % 29,9rentzat, eta "baxua” % 9,7rentzat.

Emakumeek (6,6) gizonek (6,4) baino konfiantza pixka bat gehiago dute, eta gipuzkoarrek (6,7) arabarrek eta bizkaitarrek (6,4) baino gehiago.

Botere publikoekiko konfiantzak izan du emaitzarik txarrena (4), baina 0,6 puntu egin du hobera, 2014aren aldean

Biztanleen % 3,4k baino ez du konfiantza “asko” botere publikoetan, eta % 57,6k konfiantza “gutxi” du; hori da gainditzeko notatik beherako batez bestekoa duen adierazle bakarra.

Botere publikoek ez dute biztanle-talde batean ere gainditzen, atzerrian jaiotakoen taldean baino ez, bertan lortu baitu puntuaziorik onena (5,1).

Emakumeen konfiantza (4) gizonena (3,9) baino pixka bat altuagoa da eta, adinari dagokionez, 16 eta 24 urte bitarteko pertsonen taldeak eta 65etik gorako taldeak (4,1 bi kasuetan) dute sistema politikoan, judizialean eta polizian konfiantzarik gehien.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal biztanleek bizitzarekin duten gogobetetasun globala 7,5ekoa da, 2018an, eta ez dago alde nabarmenik gizon eta emakumeen artean

Eragiketa : 
Norberaren ongizate-inkesta NOI
Eragiketa kodea : 
010904
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2019/06/06
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016501_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali