2018/07/24ko prentsa-oharra

ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN KONTUAK. 2016

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko Administrazio Publikoen defizita % 34,8 gutxitu zen 2016an

Defizita 1.150 milioi eurokoa izan zen, eta BPGd-aren % 1,6koa; ehuneko puntu bat murriztu zen aurreko urtearen aldean

2016an, administrazio publikoek (Euskal Administrazioak, Estatuaren Administrazio Lurralderatua eta Gizarte Segurantza Lurralderatua) 1.150 milioi euroko defizita erregistratu zuten, aurreko urtean baino % 34,8 gutxiago, Eustaten datuen arabera, Europar Batasuneko Nazio eta Eskualdeetako Kontuen Europako Sistemak ezarritako irizpideei jarraikiz (SEC-2010). Zenbateko hori, 2016an, BPGd-aren % 1,6 izan zen, aurreko urtekoaren (% 2,6) aldean ehuneko puntu bat murriztu delako.

Bilakaera positibo hori inguruneko herrialdeetan izan da eta Euskal Autonomia Erkidegoa Europar Batasuna-28ren mailan kokatu da; 2016an BPGd-aren % 1,6ko defizita izan zuen, aurreko urteko % 2,3ren aldean. Estatuan, oro har, defizitak ere behera egin zuen, 2015ean BPGd-aren % 5,3 izatetik 2016an % 4,5 izatera igaro baitzen.

graf0015404_01_e.png

Zehazki, administrazio publikoek, 2016an, 25.834 milioi euroko finantzazkoak ez diren baliabideak kudeatu zituzten, eta Finantzazkoak ez diren enpleguak 26.985 milioi eurokoak izan ziren.

Euskal AEko administrazio publikoen finantzaketa-beharra gutxitu egin zen, finantzazkoak ez diren baliabideak finantzazkoak ez diren enpleguen gainetik hazi zirelako; horrela, bada, baliabideek % 4,5eko hazkuntza izan zuten, 2015aren aldean, eta finantzazkoak ez diren enpleguek, % 1,9koa.

graf0015404_02_e.png

Finantzazkoak ez diren baliabideen barruan, pisurik gehien duten partidak Gizarte-kotizazioak (baliabideen % 32,03) dira eta, ondoren, Ekoizpen eta inportazio zergak (baliabideen % 31,0) eta Errenta, ondare… zergak (% 25,7). Aurreko urtearen aldean, guztiek izan zituzten aldakuntza positiboak. Gehien hazi zirenak Ekoizpen eta inportazio zergak izan ziren (% 7,2, alegia, 539 milioi euro); tasa positiboa izan zuten, halaber, Errenta, ondare… zergak (% 4,5, alegia, 288 milioi euro); azkenik, Gizarte-kotizazioek gora egin zuten, 2015aren aldean (% 1,7). Oro har, Finantzazkoak ez diren baliabideak 1.114 milioi hazi ziren.

Finantzazkoak ez diren enpleguak 26.985 milioi eurokoak izan ziren, alegia, 2015ean baino 501 milioi gehiago. Gastu gehieneko partidak Gizarte-prestazioak eta Espezieko gizarte-transferentziak: merkatuaren erositako ekoizpena izan ziren (hezkuntza-itunak, osasunekoak eta gastu farmazeutikoa barne); guztira, gastuaren % 48,1 da, eta horrek 249 milioi egin zuen gora, aurreko urtearen aldean, alegia, % 2,0. Soldatakoen ordainketa, gastuaren % 25,4, % 2,1 hazi zen; garrantziaren arabera, hurrengo partida, Tarteko kontsumoa (gastuaren %13,9) gutxiago hazi zen, % 1,7, 2015aren aldean. Bestalde, Kapital eraketa gordinak, gastuaren % 4,9k, 49 milioi egin zuen gora. Gehien murriztu zen partida Jabetzaren errenten gastua izan zen, 40 milioi gutxiago izan baitziren, % 12,2 gutxiago.

Erakundearen ikuspegitik, EAEn, Estatuaren Administrazio Lurralderatuak ia 628 milioi euroko finantzaketa-gaitasuna izan zuen 2016an, 2015ean baino % 2,5 txikiago, eta Gizarte Segurantza Lurralderatuak 2.062 milioiko finantzaketa-beharra, % 1,5 handiagoa.

graf0015404_03_e.png

Euskal administrazioak direla eta, saldoa nabarmen hobetu zen, eta 2015ean 375 milioiko finantzaketa-beharra izatetik 2016an 284 milioiko finantzaketa-gaitasuna izatera igaro zen, administrazio guztien saldoan izan zen hobekuntzagatik.

Eusko Jaurlaritzaren erakundeek finantzaketa-beharra 29 milioi euroan gutxitu zuten, eta 2016an 410 milioi eurokoa izan zen.

Tokiko administrazio guztiek saldo positiboa izan zuten. Arabako foru- eta udal-administrazioak saldo positiboa 107 milioi euroan areagotu zuen (2015ean 1 milioikoa izan zen eta, 2016an, 108 milioikoa). Gipuzkoako administrazioetan, saldo positiboa 85 milioikoa izan zen, eta 2016an finantzaketa-gaitasuna 169 milioi eurokoa izan zen. Bizkaia izan zen saldoa gehien hobetu zuen lurraldea; 2015ean 22 milioi euroko saldo negatiboa izatetik, 2016an 416 milioiko saldo positiboa izatera igaro zen.

graf0015404_04_e.png

Administrazio publikoen amaierako gastuaren egituran, Amaierako Kontsumoaren Gastua, alegia, administrazioek beraiek ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko duten gastuagatiko eta etxeei hornitzen zaizkien merkatuko ekoizleek sortutako ondasun eta zerbitzuak eskuratzeagatiko (espezieko gizarte-transferentziak) baturak nabarmen egin zuen behera parte-hartzea Barneko Eskari Publikoan, eta, 2015ean % 90,1ekoa izatetik 2016an % 89,9koa izatera igaro zen. Ordea, Kapital Eraketa Gordinaren parte-hartzeak gora egin du, 2015eko %9,9tik 2016ko %10,1era. Erakunde aldetik, inbertsioen % 86,2 euskal administrazioarenak izan ziren eta, gainerako % 13,8, Administrazio Zentral Lurralderatuarenak.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko Administrazio Publikoen defizita % 34,8 gutxitu zen 2016an

Eragiketa : 
Administrazio Publikoen Kontuak
Eragiketa kodea : 
173001
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2016
Eguneratze data : 
2018/07/24
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015404_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali