2019/09/20ko prentsa-oharra

HIRUHILEKO KONTUAK. II/2019

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPGd-ak % 2,2ko urte arteko hazkundea izan du 2019ko bigarren hiruhilekoan

Urte arteko datuei dagokienez, enplegua % 1,7 hazi da, eta jarduerako arlo guztietan

Euskal AEko BPGd-ak, 2019ko bigarren hiruhilekoan, % 2,2ko hazkundea izan du, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, Eustatek emandako datuen arabera. 2019ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, aldakuntza % 0,6koa izan dela kalkulatu da. Bi hazkunde-tasa horiek aurreko hiruhilekorako kalkulatutakoen berdinak dira.

2019ko bigarren hiruhileko hazkunde-tasek aurreko uztailaren 30eko Kontuen Aurrerapenean kalkulatutako bilakaera berresten badute ere, BPGd-aren urte arteko tasa hamarreko bat murrizten da.

Eskaintzaren ikuspegitik, 2019ko bigarren hiruhilekoko BPGd-aren urte arteko hazkundea jarduera-sektore guztietan —lehen sektorean izan ezik— izandako bilakaera positiboaren ondorio da. Bertan, Zerbitzuen sektorea eta Eraikuntzaren sektorea nabarmendu behar dira. Industriak, hirugarren hiruhilekoz jarraian, hazkunde txikiagoak erregistratu ditu.

Lehen sektoreak bilakaera negatiboa erregistratu du. Aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, % 0,1 murriztu da balio erantsia. Hala ere, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, bilakaera positiboa da, hiruhileko arteko % 2,5eko hazkundea eman baita.

Bigarren hiruhileko honetan, Industriaren sektoreak % 0,8ko urte arteko hazkunde-tasa izan du; aurreko bi hiruhilekoetan hautemandako tasak baino pixka bat handiagoa, baina azken bost urteetan kalkulatutako bilakaeraren azpitik. Hiruhilekoen datuak kontuan hartuz, hazkunde horrek % 0,6ko tasa suposatzen du. Manufaktura-industriaren bilakaera industria osoa baino hamarren bat azpitik kokatzen da, bai urte arteko datuei zein hiruhileko arteko datuei dagokienez.

graf0016725_01_e.png

Eraikuntzaren sektoreak aurreko hiruhilekoetan baino dinamismo txikiagoa erakusten badu ere, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, % 2,9 hazi da. Hiruhileko arteko hazkundea % 0,2koa dela kalkulatu da.

Zerbitzuen sektorea etengabe hazi da jarduerako hiru azpisektoreetan. Oro har, 2018ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, % 2,6 hazi da eta, 2019ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, % 0,5. Merkataritza, ostalaritza eta garraio adarrak erakutsi du dinamismo txikiena, hiruhileko honetan izan duen hazkundea aurreko hiruhilekotan izandakoa baino pixka bat txikiagoa delako. Urte arteko datuak hartuz, adar hau % 2,5 hazi da eta, hiruhileko arteko datuak hartuz, % 0,5. Aitzitik, Gainerako zerbitzuak deituriko adarrak —besteak beste, jarduera profesionalak, finantza-jarduerak eta aseguruak hartzen ditu bere baitan— azken aldietan ikusitako bilakaera hobetu du, gero eta urte arteko tasa handiagoekin. Urte arteko hazkundea % 2,9an kalkulatu da. Horrek, 2019ko lehen hiruhilekoarekin alderatuz, % 0,6ko aldaketa dakar. Azkenik, Administrazio publikoa, hezkuntza, osasuna eta gizarte-zerbitzuak adarrak, aurreko aldietan erregistratutako hazkunde-profil bera mantentzen du, urte arteko % 2,3ko hazkundearekin eta hiruhileko arteko % 0,6ko hazkundearekin.

graf0016725_02_e.png

Sektoreko agregatuen jokabideak Balio Erantsiaren bilakaera positiboa ekarri du; aurreko urteko hiruhileko berean baino % 2,2 altuagoa eta urteko lehen hiruhilekorako kalkulatutakoa baino % 0,6 handiagoa.

Eskaeraren ikuspegitik, hiruhileko honetan azpimarratu behar da, urte arteko datuei dagokienez, kanpo-sektoreak BPGd-aren hazkundean izandako ekarpen positiboa. Hori gertatzen da, Barne Eskaeraren urte arteko hazkundea (% 2,0) BPGd-aren urte arteko hazkundea (% 2,2) baino txikiagoa delako, neurri handi batean Kapital Eraketa Gordinak indarra galdu duelako. Esportazioek eta inportazioek jokabide positiboa izan duten arren, esportazioak inportazioak baino gehiago hazi dira (% 2,8 eta % 2,6, hurrenez hurren).

Familia-etxeen azken kontsumoko gastuak (kontsumo pribatuak) bere urte arteko hazkundeko profila pixka bat moteldu du, % 1,9ko aldakuntza-tasa emanez (2019ko lehen hiruhilekoan ikusitako % 2,2rekin alderatuta). Hiruhileko arteko datuak % 0,3 hazi dira, aurreko hiruhilekoan hazi zena baino hamarren bat azpitik.

Kontsumo publikoak (administrazio publikoen azken kontsumoko gastua) profil dinamikoagoa jarraitzen du, bigarren urtez jarraian % 2,0ko hazkunde-tasa erakutsiz, 2018an zehar hautemandako balioen gainetik. Hiruhileko arteko datuei dagokienez, aldakuntza-tasa % 0,3koa dela kalkulatu da.

Administrazio publikoen azken kontsumoko gastuaren eta familia-etxeen azken kontsumoko gastuaren bilakaera bateratuaren emaitzak azken kontsumoko gastuaren % 1,9ko hazkundea ekarri du.  Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, hazkundea % 0,3koa izan da.

graf0016725_03_e.png

2019ko bigarren hiruhilekoan, Kapital-eraketa gordinak (inbertsioak) dezelerazio bat izan du, % 2,5eko urte arteko hazkunde-tasa erakutsiz, aurreko hiruhilekotan hautemandakoak baino txikiagoa. Urteko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, % 0,3 egin du atzera. Jokabide hori Ekipo Ondasunetan eta gainerako Kapital-eraketa gordinetan (eraikuntzaren sektorearen bilakaerarekin lotuagoa) gertatu da. Ekipo Ondasunen inbertsioa, urte artean, % 2,2 hazi da (aurreko hiruhilekoan % 3,3 hazi zen) eta beste inbertsioak % 2,6 (2019ko lehen hiruhilekoan kalkulatutako % 4,4rekin alderatuta). Urte arteko hazkunde txikiago horiek hiruhileko arteko % 0,4ko eta % 0,2ko atzerapenak, hurrenez hurren, eragin dituzte.

graf0016725_04_e.png

Enplegu-mailei dagokionez (lanaldi osoaren baliokide diren lanpostutan neurtuta), enpleguak, oro har, % 1,7 egin du gora urte arteko tasan (lehen hiruhilekoan baino hamarren bat gutxiago) eta % 0,5 hiruhileko artekoetan (lehen hiruhilekoan hazi zena baino bi hamarren gehiago).

Enplegu-mailak bilakaera positiboa izan du, bai urte artekoetan bai hiruhileko artekoetan, jarduera-adar guztietan. Urte arteko datuei dagokienez, Lehen sektorean % 1,1eko hazkundea gertatu da (aurreko hiruhilekoan emandako % 1,5 baino pixka bat gutxiago), Industrian % 0,9 (aurreko hiruhilekoaren berdina), Eraikuntzaren sektorean % 3,3 (urteko lehen hiruhilekoan baino 6 hamarren gutxiago), eta Zerbitzuen sektorean, oro har, % 1,8 (aurreko hiruhilekoan % 2,0 izan zen). Urteko lehen hiruhileko datuekin alderatuta, sektore guztietan lanpostuak sortu dira; Lehen sektorean % 0,5eko hiruhileko arteko tasa positiboak eman dira, Industrian % 0,4koak, Eraikuntzan % 1,1ekoak eta Zerbitzuen sektorean % 0,5ekoak.

Lurralde Historikoetako BPGd-aren bilakaerari dagokionez, urte arteko hazkunderik handiena Gipuzkoan izan da (% 2,5eko tasa); ondoren, Bizkaian (% 2,1). Araban izan da hazkunde txikiena. 2019ko bigarren hiruhilekoan BPGd 2018ko bigarren hiruhilekoan baino % 1,8 handiagoa izan da. 2019ko lehen hiruhilekoari dagokionez, Gipuzkoa % 0,7 hazi da, Bizkaia % 0,6 eta Araba % 0,5.

Metodologiari buruzko oharra: Eustatek Hiruhileko Kontuetara ekarri ditu Euskal AEko Kontu Ekonomikoetako 2017ko behin betiko datuak eta 2018ko aurrerapen-datuak. Hortaz, hiruhilekoetako serieak berriz zenbatetsi behar izan dira.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPGd-ak % 2,2ko urte arteko hazkundea izan du 2019ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontuak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2019/09/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/30
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016725_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali