2019/04/26ko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTU EKONOMIKOAK. AURRERAPENA (KEA). 2019/I

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPGren urte arteko hazkundea %2,2koa izan da eta hiruhileko artean %0,6koa 2019ko lehen hiruhilekoan

Enpleguaren sortzea %1,8 aurreratu da

Euskal AEko Barne Produktu Gordina (BPG) 2019ko lehen hiruhilekoan %2,2 igo da 2018ko lehen hiruhilekoaren aldean, EUSTATek eginiko Hiruhileroko Kontuen Aurrerapenaren kalkuluen arabera. Hazkunde hori iragan hiruhilekoan zenbatetsiaren azpitik da bi hamarren.

Behin kendurik urtaroen eta egutegiko eraginak, hiruhileko artean kalkulaturiko BPGk %0,6 egin du gora, aurreko hiruhilekoan zenbatetsitakoaren gainetik hamarren bateko hazkundea hiruhileko artean.

Euskal AEko ekonomiak, beraz, lehenago ikusitako hazkundean segitzen du. Urte arteko hazkundearen moteltzearekin batera, 2019ko lehen hiruhilekoan, halako azkartze bat dago hihuhileko arteko hazkundean.

Eskaintzaren ikuspegitik, urte arteko eta hiruhileko arteko hazkundea 2018ko azken hiruhilekoarekiko zor zaio, bereziki, industriaren sektoreak izandako suspertzeari urteko lehen hiruhileko honetan. Lehen sektoreak, eraikuntzaren sektoreak eta, gutxiago, zerbitzuenak erakusten segitzen dute jokamolde dinamikoa, motelagoa hala ere aurreko hiruhilekoaren aldean.

Enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan, %1,8 gehitu da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, aurreko hiruhilekoko hazkunde zenbatetsiarekiko bi hamarren gutxiago. Hiruhileko arteko hazkundea, behin zuzenduta egutegiko eta urtaroen eragina, %0,3tan da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPGren urte arteko hazkundea %2,2koa izan da eta hiruhileko artean %0,6koa 2019ko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontuak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
I /2019
Eguneratze data : 
2019/04/26
Hurrengo eguneratzea : 
2019/07/30
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016439_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali