2019/09/25eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. APARTAMENTUAK 2019KO ABUZTUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko apartamentu turistikoetako gaualdiak %1,6 gutxitu ziren 2019ko abuztuan

Uztaileko eta abuztuko turista-balantzea: Sarrerak gehitu dira %1,1 eta gaualdiak %2,3

Euskal AEko apartamentu turistikoetako bidaiari-gaualdiak 44.323 izan dira 2019ko abuztuan, zeina den %1,6ko jaitsiera, Eustatek landutako datuen arabera. Gaualdiek behera egin dute hiru lurraldeetan: %3,8 Araban, %1,1 Gipuzkoan eta %0,8 Bizkaian.

Bestalde, Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrerak 2019ko abuztuan 17.748 izan ziren, 2018koaren aldean %5,4ko igoera. Hiru lurraldeetan gehitu dira sarrerak: %23,7 Araban, %4,0 Gipuzkoan eta %2,6 Bizkaian.

graf0016764_01_e.png

Batez besteko egonaldia, abuztuan, 3,77 egunekoa izan da; 2018koan, 4,04koa. Araban lehengo urteko 8,21 egunekotik aurtengo 6,39kora laburtu da; Bizkaian 3,07kotik 2,97kora laburtu da; Gipuzkoan 4,19kotik 3,98kora laburtu da.

2019ko abuztuko turista-balantzea: turista-sarrerak %0,9 hazi dira, Bizkaia nabarmenduta %2,9ko hazkundearekin

Hotelak, landa-ostatuak eta apartamentu turistikoak batera, 392.319 sarrera erregistratu dira 2019ko abuztuan, %0,9ko gehikuntza dena aurreko urteko hil beraren aldean. Bizkaian Euskal AEko sarrera guztien %47,4 kontzentratzen dira, eta sarreren batura %2,9 gehitu da. Gipuzkoan, non sarrera guztien %38,5 baitira, ez da aldakuntzarik gertatu (%0) 2018ko abuztuaren aldean. Halaz ere, Araban, non Euskal AEko sarrera guztien %14,1 dauden, %3,3ko jaitsiera gertatu da.

Gaualdiek, establezimendu turistiko hartzaileen orotarakoan, %1,1 egin dute gora. Gipuzkoan zein Bizkaian eboluzioa positiboa izan da: %2,4 gaualdi gehiago lehenean eta %0,9 gehiago bigarrenean. Aldiz, Araban zeinu negatibokoa da, %1,9 jaitsita.

graf0016764_02_e.png

Uztaileko eta abuztuko turista-balantzea: Sarrerak gehitu dira %1,1 eta gaualdiak %2,3

Euskal AEko hotelak, landa-ostatuak eta apartamentu turistikoak batera, 2019ko udako bi hiletako, uztaileko eta abuztuko, balantzea itxi da 752.816 bidaiariren etorrerarekin, %1,1 gehiago, 7.998 bidaiari gehiago, iaz baino. Lurraldeka, hazkunderik handiena izan da Bizkaian, 7.036 sarrera gehiagorekin, %2,0ko igoera. Gipuzkoan ere positiboa izan da balantzea, 6.815 sarrera gehiagorekin bi hiletan, %2,3 gehiago. Araban, aldiz, murriztu dira bidaiarien sarrerak 5.854tan, zeinek ekarri duen %5,4 gutxiago 2018ko uztailean eta abuztuan baino.

Gaualdiak, bestalde, 1.711.590 izan dira, %2,3 gehiago 2018ko uztailean eta abuztuan baino, 38.174 gaualdi gehiagorekin orotara. Gipuzkoan gora egin du, 28.030 gaualdi gehiagorekin, %4,0ko hazkundea. Ondoren, Bizkaian %1,4ko igoera izan da, 10.689 gaualdi gehiago. Azkenik, Araban jaitsi egin dira 545etan, %0,2ko murrizketa.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko apartamentu turistikoetako gaualdiak %1,6 gutxitu ziren 2019ko abuztuan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
APARTAMENTOS AGOSTO 2019
Eguneratze data : 
2019/09/25
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016764_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali