HomeGaiakEtxebizitza-parkeaPrentsa Oharrak Euskal AEko etxebizitza-kopurua...

2019/07/24ko prentsa-oharra

ETXEBIZITZEN UDAL ESTATISTIKA. 2018

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko etxebizitza-kopurua handitu egin da 2016aren eta 2018aren artean, eta 9.549 unitate gehiago dira

10 etxebizitzatik 8k tutu bidezko gasa dute eraikinean

2018ko urtarrilaren 1ean, Euskal AEko etxebizitza-parkean 1.054.610 etxebizitza daude, alegia, 2016an baino 9.549 gehiago, Eustaten datuen arabera. Bizkaian 546.333 etxebizitza daude, % 51,8; Gipuzkoan, 343.487, % 32,6, eta, gainerakoak, Araban daude, % 15,6a.

graf0016653_01_e.png

2016aren eta 2018aren artean izan den 9.549 etxebizitzaren gorakada horrek % 0,9ko igoera erlatiboa dakar etxebizitza-parkean, familia-etxebizitzek eta establezimendu kolektiboek eraginda. Lurraldeen arabera, zenbait desberdintasun egiaztatzen dira. Horrela, Gipuzkoak izan du gorakadarik handiena, % 1,1ekoa, gero Arabak, % 0,9koa, eta, ondoren, Bizkaiak, % 0,8koa.

Eskualde-mailan, eskualde guztiek izan dute etxebizitza-parkearen hazkuntza, eta nabarmentzekoak dira, Euskal AEko batez bestekotik gorako aurrerapenengatik, Arabako Errioxa (% 2,4), Plentzia-Mungia % 1,7), Gorbeiako inguruak (% 1,6), Arabako Haranak (% 1,5) eta Debagoiena (% 1,4). Ordea, batez bestekoaren aldean gorakada txikienak honako hauek izan dituzte: Goierri (% 0,4), Debabarrena eta Arabako Mendialdea (% 0,5 bakoitzak) eta Bilbo Handia (% 0,7).

Zifra horiek aintzat hartuta, urteko batez besteko gorakada, Euskal AEn, 2016aren eta 2018aren artean 4.775 unitatekoa izan da; horrela, azken bosturtekoan erregistratutako mailei eutsi zaie, 5.000 etxebizitza ingurukoari, baina 2006aren eta 2011ren bitarteko bosturtekoan erregistratu ziren ia 8.000 unitateetatik urrun eta 2001aren eta 2006aren arteko bosturtekoan erregistratu ziren 20.000 unitateetatik are urrunago.

% 1,3 egin du gora ohiko bizitegirako etxebizitza-kopuruak

Erabileraren ikuspuntutik, familia-etxebizitzen parkearen % 85,3 ohiko bizitegirako erabiltzen da –familia baten etxebizitza nagusia–, 2016an baino ehuneko 0,4 puntu gehiago, eta bigarren etxebizitzak edo desokupatuak % 14,7 dira 2018an (% 15,1 2016an; behera egin dute, beraz).

Etxebizitza nagusien zifrak 2016koekin erkatzen badira, 11.832 unitate gehiago dira, eta horiek lurralde historikoetan ez dira berdin banatzen: gorakada handiena Bizkaiak izan du (7.417 etxebizitza okupatu gehiago), gero Gipuzkoak (2.616 gehiago) eta, ondoren, Arabak (1.799).

Udalerriaren tamainaren araberako etxebizitza-motaren analisiak agerian uzten du 10.000 biztanletik beherako udalerrietan baino ez dela egiaztatzen etxebizitza nagusien kopururaren eta bigarren etxebizitzen edo etxebizitza hutsen igoera (1.985 unitate gehiago, alegia, % 1,2ko igoera lehen motarako eta 819 unitate gehiago, alegia, % 1,5eko igoera bigarren motarako). Ordea, biztanlearen tamainaren gainerako estratuetan etxebizitza nagusien kopuruak baino ez du gora egin (9.847 etxebizitza gehiago), eta etxebizitza ez-nagusien kopuruak behera egin du (2.702 unitate gutxiago). Nabarmendu egiten da 40.000 eta 100.000 biztanleren artean dituzten udalerrietan bigarren etxebizitzen edo etxebizitza hutsen beherakada (-% 5,3), alegia, 2016an baino 1.003 etxebizitza gutxiago, eta ohiko bizitegirako etxebizitzen kopuruak gora egin du (2.287 unitate gehiago).

graf0016653_02_e.png

Lurralde-xehetasunak aintzat hartuta, etxebizitza nagusien parkea gehien handitu duten udalerriak honako hauek izan dira: Bilbo (2.446 unitate), Vitoria-Gasteiz (1.519), Barakaldo (602) eta Donostia (576); datu horiek biztanleria-balio handienei dagozkie.

Batez besteko familia-etxebizitzak 44,5 urteko antzinatasuna du

Euskal AEko familia-etxebizitzen parkearen batez besteko antzinatasuna 44,5 urtekoa da. Lurralde-mailan, parke modernoena Arabari dagokio (37,8 urte), gero Gipuzkoari (batez beste 45,1 urteko antzinatasuna) eta, azkenik, Bizkaiari (% 46,1, parke zaharrena duen lurraldea).

Azalera erabilgarria dela eta, Arabak familia-etxebizitza handienak ditu (92,1 m2 batez beste), gero, Gipuzkoak (86,9m2) eta, azkenik, Bizkaiak (85,7 m2). Ondorioz, Euskal AE osorako batez besteko azalera 87,1 m2-koa da.

Gela-kopurua dela eta, euskal familia-etxebizitzen hiru laurdenek 4 edo 5 gela dituzte (logelak, egongela eta sukaldea barne) eta, batez beste, 1,4 komun. Azkenik, ehun etxebizitzatik batek baino gutxiagok (% 0,7) ez du komunik.

Euskal AEko etxebizitzen % 81,5ek tutu bidezko gasa du eraikinean eta ia % 70ek igogailua du

Ekipamenduak direla eta, 2018an, hamar etxebizitzatik zortzi tutu bidezko gasa duten eraikinetan daude (2016an baino ehuneko 1,1 puntu gehiago); proportzio hori aldatu egiten da lurralde-mailan (Gipuzkoan % 85,4, Araban % 83,1 eta Bizkaian % 78,5).

Aldi berean, hiru familia-etxebizitzatik bi igogailua duten eraikinetan daude (% 69,6), alegia, 2016an baino ehuneko 0,8 puntu gehiago.

Bestalde, etxebizitzen % 54,9 hamar etxebizitza baino gehiagoko eraikinetan dago, berrogei baino gehiagoko eraikinetan dagoen % 7,2 barne. Gainera, hamar etxebizitzatik bat, % 10,6, familia bakarrekoa edo bi familiakoa da; Araban azken ehuneko hori % 17koa da, eta Gipuzkoan % 9,5ekoa eta Bizkaian % 9,3koa.

Euskal AEko familia-etxebizitzen % 58,2an pertsona bat edo bi bizi dira

Familia-etxebizitzen % 28,4 pertsona batek okupatzen du eta, % 29,8, bik; alegia, horien erdiak baino gehiagok (% 58,2) pertsona bakarra edo bi baino ez ditu. Etxebizitzen % 1,8 baino ez dute sei pertsonak edo gehiagok okupatzen, eta, gainerako etxebizitzetan, 3 eta 5 pertsona bitartean bizi dira.

Informazio gehiago.

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko etxebizitza-kopurua handitu egin da 2016aren eta 2018aren artean, eta 9.549 unitate gehiago dira

Eragiketa : 
Etxebizitzen udal estatistika
Eragiketa kodea : 
122404
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2018
Eguneratze data : 
2019/07/24
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016653_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali