2017/09/26ko prentsa-oharra

ETXERIK GABEKO PERTSONENTZAKO BALIABIDEAK. 2016

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko etxerik gabeko pertsonentzako zentroetan, 2016an 2.372 pertsonak hartu zuten ostatu egunero batez beste, estatuko guztien %14,4

47 milioi gastatu ziren etxerik gabekoekikoetan, 2014an baino %5,6 gehiago

Euskal AEko etxerik gabeko pertsonentzako ostatudun zentroetan 2.372 pertsonak hartu zuten ostatu egunero batez beste, 2016an; 2014an baino %17 gehiago, Eustaten arabera.

Sarea 244 zentro dira, 2014an baino 10 gehiago; zerbitzuak dira ostatua, errestaurazioa, eguneko arreta eta kaleko arreta. Hona hemen eskaintza: 2.933 ostatu plaza (okupazioa, %80,9); eguneko 2.200 plaza (%85,6); errestaurazio zerbitzuak, 3.205 batez beste. Kalean 17 ekipo; artatutako pertsonak 271 batez beste.

graf0014356_01_e.png

Euskal AEn estatu guztiko ostatu plazen %15 eskaini zen

Euskal AEn estatu guztiko ostatu plazen %15,3 eskaini zen. Gure sarean, bi ezaugarri nagusi: gure zentroak txikiagoak izaten dira, eta titulartasun publikoa (%38) handiagoa da estatuan (%27) baino.

Euskal zentroetan soldatakoak %53 dira eta boluntarioak %40; estatukoetan %34 eta %59,7.

2016ko abenduaren 15ean, gure zentroetan 2.401 pertsona zeuden lotan; estatuko guztien (17.483) %13,7.

Gipuzkoa eta Araba aipatu behar, biztanle proportzioaz ostatu-plazetan; Bizkaia errestaurazio-plazetan eta eguneko zentroetan

Ostatu plazak, erlatiboki, biztanle kopuruarekiko, gehiago dira Gipuzkoan (%37,1) eta Araban (%16), Bizkaian (%47) baino. Ostatatutakoen kopuruan, handiagoa proportzioan Araban (%16,9) eta Gipuzkoan (%36,2) Bizkaian (%46,9) baino. Errestaurazio plazetan Bizkaian eskaintzaren %60 eta eguneko zentroetakoen %61. Arabak errestaurazio plazen %14,2 eta eguneko zentroetakoen %9,7. Gipuzkoak errestaurazio plazen %25,9 eta eguneko zentroetakoen %28,5.

Etxerik gabekoak hiriburuetan egoten dira nagusiki, baita baliabideak ere; Gipuzkoa da dezentralizatuena. Gasteizen daude Arabako 28 zentroetatik 25; ostatuko plazen %96,1 eta errestaurazio eta eguneko zentroen %100. Bilbon Bizkaiko zentroen %69,5; ostatuko plazen %76; errestaurazioaren %79,9 eta eguneko zentroetako plazen %88. Donostian Gipuzkoako zentroen %37,6 (32 zentro); ostatuko plazen %49,7; errestaurazioaren %45,5 eta eguneko zentroetakoen %62,7.

Prestazio ugarienak: informazioa eta harrera (zentroen %72); lagun egitea (%64); lan orientazioa (%40); norbere garbitasuna (%47); ikuztegia (%45); jantzitegia (%21). Osasun arreta zentroen %17tan; psikologikoa %30etan; juridikoa %20tan. Zentroen %22tan Interneterako sarrera.

Gipuzkoa da gizon-emakumeentzako zentrorik gehien dituena (%87); Bizkaian eta Araban %60 inguru. Bizkaian zentroen %22 emakumeentzako dira.

Euskal AEn artatutakoen erdiak atzerritarrak ziren; proportzioak antzekoak lurraldeetan.

2016ko abenduaren 15ean etxerik gabekoentzako plazen %91,2 okupatutako zeuden

Etxerik gabekotasun larrian edo sabairik gabe bizi direnak kalean bizi eta bertan edo exijentzi baxuko zentroren batean edo aterpetxean pasatzen dute gaua. 2016ko abenduaren 15 erreferentzi (hotzaren kontrako neguko errefortzu-zentroak aktibo), sabairik gabekoentzako 467 ostatu-plaza genituen, 428 pertsona haietan; %91,2ko okupazioa. Jantokiko 291 plazetan 492 errestaurazio-zerbitzu eman ziren; lo egin zutenen erdiari afaria eman zitzaion. Aterpetxean ostatutako pertsonako urteko batez besteko gastua, 12.600 euro.

Data horretan, etxerik gabeko 1.949 pertsona bizi ziren 31 egoitza eta harrera zentrotan, eta 352 etxebizitzatan; ostatu plazak guztira, 2.478.

Zentroen %60, arazo espezifikoak dituztenentzako dira. Alkohol edo droga menpekotasunak dituztenentzako zentroak (%23,89); etorkinentzakoak (%18); genero biolentziaren edo prostituzioaren biktimentzakoak (%15,2).

Emakume genero-indarkeriaren biktimentzako baliabideak, publikoak gehienak: 80 etxebizitza, 464 plaza. Okupazioa, %60.

Adinez nagusi izan arteko gazteentzako baliabideak 22 zentrotan, nondik eskaini baitziren 51 pisu, 306 plaza, non bizi ziren aldi baterako 290 gazte. Talde honen barruan Euskal AEra iritsi zirenean “adin txikiko atzerritar bakarkakoa” izandakoak daude; horregatik hainbat zentrotan pertsonen %100 atzerritarrak ziren.

Zentro hauetan -gehienetan finantzazio publikoa eta titulartasun pribatua- 106 langile, gehienak (%72,6) soldatakoak, aritu ziren.

47,5 milioi gastatu ziren etxerik gabekoekikoetan 2016an; finantzazioaren %85, publikoa

Euskal AEk, gizarte-zerbitzuen sarean, 47,5 milioi gastatu zituen etxerik gabekoekikoak egiteko 2016an, 2014an baino %5,6 gehiago. Gastu horien %81 ostatudun zentroetan (38,5 milioi).

Administrazio Publikoek –batez ere aldundiek eta udalek- jardueraren %85 finantzatu zuten; gainerakoa (%15) baliabide propioekin (%9,9), erakunde pribatuek (%3,2), partikularren dohaintzek (%1,4).

Finantzazio publikoa: Bizkaian %81,4; Gipuzkoan %84,3; Araban %98.

Langileen %40 boluntarioak dira; emakumeak, %59

2016an 2.112 langile aritu ziren baliabide hauetan; %53 soldatakoak, eta hauen %55,5 lanaldi osoan. Boluntarioak langileen %40 dira, gehienak (%78) denbora partzialean.

Soldatakoen artean emakumeak %69 dira; boluntarioen artean %59. Hau gizarte zerbitzuetan oso ohikoa da, emakume gehiago.

Boluntarioak %8 gehitu ziren 2016an 2014aren aldean; soldatakoak berdintsu.

graf0014356_02_e.png

Ohar metodologikoa: Etxerik gabekoa: 18 urte eduki eta erreferentzi aldian giza bizigarritasun irizpidean normalean onartuak dituen ostaturik ez duena. Inkesta honetan agertzen dira genero indarkeriaren biktimak, ohiko bizilekutik irten behar dutenak segurtasunagatik.

Estatistika-eragiketa hau Eustatek INErekin batera egin du Euskal AEn.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko etxerik gabeko pertsonentzako zentroetan, 2016an 2.372 pertsonak hartu zuten ostatu egunero batez beste, estatuko guztien %14,4

Eragiketa : 
Etxerik gabeko pertsonentzako baliabideen estatistika
Eragiketa kodea : 
061006
Periodikotasuna : 
Bi urtekoa
Denbora arloa : 
2016
Eguneratze data : 
2017/09/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014356_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali