2019/01/23ko prentsa-oharra

TURISMOAREN KONTU SATELITEA. 2017(a)

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko gastu turistikoa BPGren %6,1 izan zen 2017an, %3,9 gehituz

Turismo hartzailearen gastua guztizkoaren %53 izan zen, 2016an baino puntu bat gehiago

Euskal AEn 2017an egindako turismo-gastua %3,9 gehitu zen 2016aren aldean, Eustaten datuen arabera. Termino absolutuetan, iragan zen 4.305 milioikoa izatetik 2016an 4.474 milioikoa izatera 2017an. BPGren %6,1 izan zen 2017an turismo-gastua, 2016an baino ehuneko hamarren bat gehiago eta zazpi gehiago 2010ean baino. Espainian turismoaren pisua BPGren gainean %11,7koa izan zen.

Turismo hartzaileagatik, batez ere, gertatu da gastuaren igoera hori (+%5,9); alegia, Euskal AEn atzerritarrek edo Estatuko gainerako pertsonek egindako gastuagatik. Halaber, neurri txikiagoan, Turismo-gastuaren bestelako osagaiengatik (+%1,8). 2017an turismo hartzailearen partaidetza gastuaren osotasunean %53ra iritsi da, 2016an baino ehuneko puntu bat gehiago.

graf0016147_01_e.png

Turismo-gastuaren bestelako osagaiak izeneko partidan jasotzen da Euskal AEko turista eta txangozaleek erkidegoan bertan egiten duten gastua, Euskal AEko administrazio publikoek turismoari loturiko programetan egindako gastua eta turismoaren adar berezietako enpresen kapital-eraketa gordina (inbertsioa).

Behin alderatuz turismo hartzailearen gastua (Euskal AEtik kanpokoen bidaiak eta txangoak erkidegoan) eta igorlearena (Euskal AEko biztanleen bidaiak eta txangoak kanpoan), ikusiko genuke ezen defizita izan zela 2.480 milioi eurokoa, BPGren %3,4 2017an, handituz hirugarren urtez jarraian turismo-saldoaren defizita.

Zehazkiago, 2017an azpimarragarria da turismo igorlearen gastuaren eboluzio dinamikoagoa (+%6,9) hartzailearen aurrean (+%5,9), zeinarengatik turismo-saldo negatiboa 179 milioi eurotan handiagotu baita.

graf0016147_02_e.png

Bizkaiak garrantzia hartzen du Euskal AEko turismo-gastuaren guztizkoaren gainean, nahiz eta Gipuzkoan duen eragin handiena

Bizkaian gastu osoaren %44,9 egin zen 2017an; Gipuzkoan, %41,3; Araban, %13,8. 2016aren aldean eboluzioa positiboa izan da hiru lurraldeetan, nahiz eta Bizkaian izan den hobea, zeinek irabazi baititu horrela pisuko 6 hamarren Euskal AEko turismo-gastuaren guztizkoaren gainean, Gipuzkoaren kalterako. Arabak 2016an zeukan partaidetza-kuota bera du mantendu. Zehazki, Bizkaiak %5,4ko igoera erregistratu zuen turismo-gastuan, 1,5 puntu batezbestekoaren gainetik; Araban hazkundea %3,1ekoa izan da eta Gipuzkoan %2,6koa.

graf0016147_03_e.png

Gipuzkoan du oraindik ere turismoak pisurik handiena ekonomian, beste bi lurraldeen protagonismoa goranzkoa izan arren. 2017an turismo-gastua Gipuzkoan haren BPGren %7,6 izan zen (aurreko urtean baino hamarren bat gutxiago); Bizkaian %5,4koa izan zen adierazle hori (historiako gorena); Araban, %5,1ekoa, hamarren bat ere gutxiago 2016an baino.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko gastu turistikoa BPGren %6,1 izan zen 2017an, %3,9 gehituz

Eragiketa : 
Turismoaren kontu satelitea
Eragiketa kodea : 
172615
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2017
Eguneratze data : 
2019/01/23
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016147_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali