HomeGaiake-AdministrazioaPrentsa Oharrak Euskal AEko ia administrazio...

2018/11/23ko prentsa-oharra

Informazioaren gizartearen inkesta. IGI-Administrazioa. 2018

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko ia administrazio publiko guztiek dute web-orririk eta %63,6k dute software librerik 2018an

e-Administrazioaren zerbitzuak darabiltzate Euskal AEko enpresen %91,0k

Euskal AEko ia administrazio publiko guztiek, %98,6k, dute web-orririk 2018an, Eustaten datuen arabera. Halaber, %63,6k dute software librerik erabiltzen beren jardueretan. Enpresen sektoreari doakionez, administrazio publikoetan sartuagoak daude Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT).

Oinarrizko IKT ekipamenduez bezainbatean, Euskal AEko Administrazio Publikoaren ia establezimendu guztiek dute horrelakorik 2018an. Halatan, establezimendu publikoen %99,7k dute hala ordenagailurik nola posta elektronikorik eta Interneterako konexiorik. Nahiz eta den ezarpen txikieneko IKT ekipamendua, establezimendu publikoen %86,5ek du telefono mugikorrik.

2018an IKT ekipamenduak darabiltzaten enplegatu publikoen portzentajeak ere oso handiak dira. Ordenagailua langile publikoen %90,5ek darabil; posta elektronikoa, %92,3k; eta %87,7k Internet. Enpresaren sektorean, pertsonalaren erabileraren portzentaje horiek dira, hurrenez hurren, %72,4, %67,6 eta %66,4.

graf0015837_01_e.png

Portzentaje altu horiek, hala ekipamenduetan nola pertsonalaren erabileran, establezimendu publikoetan ageri dira enplegu-geruza zein-nahi delarik ere. Hortaz, Administrazio Publikoan ez du kasik eraginik establezimenduen tamainak.

Gainera, establezimenduen %99,7k darabil informatika-segurtasunerako neurriren bat: antibirusak (%99,1ek), zerbitzari seguruak (%96,8k), suebakiak (%95,4k), segurtasun zerbitzuak (%86,3k) eta autentifikatzeko mekanismoak (%85,5ek), nagusiki.

Interneten sartzeko erari dagokionez konexioa duten establezimenduetan, denek, %100ek, dute sarbidea konexio finkoen bitartez eta, gainera, %76,2k dute sarbidea konexio mugikorren bidez. Lehenen artean zuntz optikoa da nabarmentzen (kablea, FTTH…), %84,8k; ADSL, %65,7k.

Askoz web-orri gehiago (%98,6) enpresetan (%53,1) baino

Euskal AEko Administrazio Publikoak garrantzi handia dio ematen Interneten egoteari web-orri bidez. Horren erakuskari da establezimendu-portzentaje altuak, %98,6k, edukitzea web-orririk. Areago, %99,2koa da ehuneko hori 10 enplegatu eta gehiagoko establezimenduetan; tamaina bereko enpresen kasuan, %92,0.

Web-orrietan, nagusiki, erakundearen gaineko informazio orokorra izan ohi da, kasuen %99,6, informazio-pribatutasunaren adierazpena, %73,9, ematen dituzten zerbitzuen zerrenda, %59,1, eta enplegu-eskaintzak, %56,1, besteak beste.

Hizkuntzak zeinen bidez sar daitekeen: euskaraz web-orrien %99,2tan, gaztelaniaz %98,8tan, ingelesez %33,6tan eta beste hizkuntza batzuen bitartez %16,4tan.

graf0015837_02_e.png

Euskal AEko establezimendu publikoen %63,6k software librea dute

Establezimendu publikoen %63,6k software librea dute 2018an; esaterako, Internet nabigatzaileak, ofimatika-programak, sistema eragile doako edo irekiak (Linux…), etab.  10 langile eta gehiagokoetan, %70,3k.

Bestalde, merkataritza elektronikoan establezimendu publikoen %20,3k hartzen du parte 2017ko abenduko datarekin.

Euskal AEko enpresek Internet erabiltzen dute, nagusiki, Foru Aldundiekin; ondoren, Administrazio Zentralarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin

Euskal AEko enpresen %91,0k burutzen du izapide elektronikorik Administrazio Publikoarekin 2018an. Izapidetzea izan liteke zuzena, hirugarrenen bidez (aholkularitzak…) edo bion bidez. Hala, enpresen %46,0k egin du izapide zuzenen bat; %71,5ek hirugarrenen bidez.

10 langile edo gehiagokoetan, izapidetze elektronikoa %96,0 da. Enpresa horiek, duten tamaina handiagoagatik dituzten baliabideengatik, zuzenekora jotzen dute gehiago, %84,2, ezen ez hirugarrenen bidez, %52,9.

Izapideok egiten dituzte enpresek era elektronikoz gehien bat Foru Aldundiekin (%83,5) eta Administrazio Zentralarekin (%67,6). Ehuneko horietan eragina dute zerga nagusiekiko eskumenek. Ondoren, Eusko Jaurlaritzarekin (%48,7), tokiko entitateekin (%26,5) eta Europar Batasunarekin eta besterekin (%8,8).

graf0015837_03_e.png

10 langile edo gehiagoko enpresetan ehunekoak altuagoak dira, berriz ere.  Foru Aldundiekin, tamaina horretako enpresen %86,1ek. Ondoren, Administrazio Zentralarekin %85,3k, Eusko Jaurlaritzarekin %75,4k, tokiko entitateekin %45,8k eta, azkenik, Europar Batasunarekin eta besterekin %22,9k.

Oharra: Informazioaren gizartearen inkesta-IGI-Administrazioa delakoaren laginaren diseinua berrikusi da; horrela, Administrazio Publikoaren lagina handiagoa eta adierazgarriagoa da orain. Horrek guztiak zabalkundea hobetu du, ekipamenduei buruzko informazioa eskaintzen delarik, orain arteko enpresen Administrazio Publikoarekiko interakzioez gain.

Informazio gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es  Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko ia administrazio publiko guztiek dute web-orririk eta %63,6k dute software librerik 2018an

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta administrazioan
Eragiketa kodea : 
222141
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2018
Eguneratze data : 
2018/11/23
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015837_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali