2018/04/30eko prentsa-oharra

IRAKASKUNTZA PUBLIKOAREN GASTUAREN ETA FINANTZAKETAREN ESTATISTIKA. 2015

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko ikastetxe publikoen irakaskuntza-gastua % 9,6 gehitu zen 2012 eta 2015 urteen artean

Ikasle bakoitzeko gastua 5.400 eurokoa izan zen 2015ean, eta 107.000 eurokoa unitateko

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko ikastetxe publikoen irakaskuntza-gastua 1.707 milioi eurokoa izan zen 2015ean, hau da, 2012. urtearen aldean % 9,6 gehitu zen gastu hori. Gastu osoa, jarduera eta zerbitzu osagarriengatiko gastuak eta kapital-gastuak ere biltzen dituena, 1.946 milioi eurokoa izan zen.

Ikastetxe publikoen gastu gehiena (% 95) jarduera arruntetara bideratu zen eta gainerakoa (% 5) inbertsioetara. Bestalde, gastu arrunteko 1.847 milioi euroen % 92,4 zuzenean irakaskuntzarako izan zen, % 0,3 jarduera osagarrietarako eta % 7,9 zerbitzu osagarrietarako (jantokia eta eskola-garraioa batez ere). Irakaskuntzaren barruan, kapitulu garrantzitsuena langileen gastuena izan zen, kontzeptuaren % 89.

graf0014968_01_e.png

Irakaskuntza mota kontuan hartuta, unibertsitate aurreko mailetako zentroek gastu osoaren % 74 izan zuten, unibertsitateak % 22 izan zuen eta irakaskuntza artistikoko zentroek gainerako % 4a.

Ikastetxe publikoetako eskola-unitate bakoitzeko irakaskuntza gastuak 87.310 eurokoak izan ziren Haur Hezkuntzan, eta Lehen Hezkuntzan 90.293 eurokoak. Bigarren mailako irakaskuntzan DBHk 124.144 euroko gastua izan zuen, Batxilergoko lerroek 211.394 eurokoa eta erdi mailako eta goi mailako Lanbide Heziketak 188.393 eta 147.071 eurokoa, hurrenez hurren.

Ikasle bakoitzeko irakaskuntza-gastua 5.400 eurokoa izan zen Haur Hezkuntzan, eta Lehen Hezkuntzan 5.473 eurokoa. Erdi mailako irakaskuntzetan, DBHn 7.245 euro, Batxilergoan 8.039 euro eta erdi mailako eta goi mailako Lanbide Heziketan 10.318 eta 7.285 eurokoa izan zen, hurrenez hurren. Irakaskuntza artistikoetan, Hizkuntzak, Musika, Dantza eta Arte eta Lanbideak barne hartuta, gastu horiek 1.321 eurokoak izan ziren ikasle bakoitzeko. Azkenik, Unibertsitatean ikasle bakoitzeko gastua 7.591 eurokoa izan zen.

2015eko Irakaskuntza-gastuak, 2012 urtearekin alderatuta, % 11,1 hazi ziren unitateko, eta % 6,5 ikasleko.

Ikastetxe publikoen sarrerak 2015ean, guztira, 1.948 milioi eurokoak izan ziren: sarrera arrunta % 96 eta kapitalaren sarrera %4. Sarrera arruntaren osagai nagusiak diru-laguntza publikoak izan ziren, guztizkoaren % 91,8. Iturri pribatuek sarrera arruntaren % 7,4 ekarri zuten, batez ere irakaskuntzako kuoten bidez (% 3) eta jarduera eta zerbitzu osagarrien bidez (% 4,1).

graf0014968_02_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko ikastetxe publikoen irakaskuntza-gastua % 9,6 gehitu zen 2012 eta 2015 urteen artean

Eragiketa : 
Irakaskuntza publikoaren gastuaren eta finantzaketaren estatistika
Eragiketa kodea : 
042911
Periodikotasuna : 
Hiru urtekoa
Denbora arloa : 
2015
Eguneratze data : 
2018/04/30
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014968_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali