HomeGaiakMugikortasunaPrentsa Oharrak Euskal AEko okupatuen...

2014/03/31ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA ETA ETXEBIZITZA ZENTSUA (CPV) - 2011

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko okupatuen %56 eta ikasleen %63 udalerritik kanpora joaten dira lanagatik edo ikasketengatik

Haien arteko 120.000 lagun probintziatik kanpo ari dira lanean edo ikasten; 3.600, atzerrian

Euskal AEn 16 urte edo gehiagoko 638.000 pertsona bizileku-udalerritik kanpora joaten ziren 2011n, lanagatik edo ikasketengatik, Eustaten datuen arabera.

16 urte eta gehiagoko 500.000 pertsona pasa joaten dira lanera beste udalerri batera (okupatuen %56,3), eta 1.600 (%0,2) atzerrira. Bizkaiko okupatuen %64,5 bizi-udalerritik kanpora joaten da lanera, mugikortasunik handiena; Gipuzkoan %56,7 eta Araban %28,6.

Mugikortasunik handiena, eskualdeka: Gorbeiako Inguruak (%82,6), Plentzia/Mungia (%79,2), Arabako Ibarrak (%78,3), Arratia-Nerbioi (%77,5), Tolosa (%76,2), Enkarterriak (%70,3%), Goierri (%70,2). Mugikortasunik txikiena: Arabako lautada (%20,1), Arabako Errioxa (%49).

Udalerri txikietan, 10 lagunetik bederatzi beste batera joaten da lanera. Lan-mugikortasun txikia izaten da udalerri handietan (Irun, Donostia, Gasteiz); ertain-industrialetan (Azpeitia, Arrasate, Oñati); Arabako nekazaritzakoetan (Navaridas, Samaniego, Laguardia).

Gasteiztarren %15,9ri eragiten dio lan-mugikortasunak; Donostiarren %34,6ri eta Bilbotarren %41i; badago alderik.

Probintzi arteko eta atzerrirantzako mugikortasunak 83.000 okupaturi eragiten dio (%9,3), 2001ean baino ehuneko 3,6 puntu gehiago. Zerbitzuetako langileak mugitzen dira gehien, 2001ean baino ehuneko 11,4 gehiagoIndustrian probintzi arteko eta atzerrirantzako mugikortasuna ehuneko 12,6 puntuz murriztu da, 2001eko okupatuen %32,1etik 2011ko %19,5era. Eraikuntzan eta nekazaritzan apenas dagoen aldaketarik hamarraldian; probintzi arteko mugikortasunak %8 eta % 2 dira, txikiak biak.

16 urte eta gehiagoko biztanleria okupatua, sektore ekonomiko eta lan lekuaren arabera (%)
Iturria: Eustat. Biztanleria eta Etxebizitzen zentsua. 2011

16 urte eta gehiagoko hiru ikasletik bi udalerritik kanpora joaten dira ikastera

2011ko Biztanleria eta Etxebizitzaren Zentsuaren arabera, Euskal AEn 16 urte eta gehiagoko 119.000 pertsona (%63,2) joaten ziren beste udalerri batera ikastera eta ia 2.000 (%1) atzerrira.

Bizkaian ikasleen %69,4 joaten da udalerritik kanpora; Gipuzkoan %65,5; Araban %42,7.

Arabako Mendialdea, Arabako Ibarrak, Gorbeiako Inguruak, Arratia-Nerbioi, Plentzia-Mungia eta Arabako Errioxa eskualdeetan ikasleen %90 pasa udalerritik kanpora joaten dira.

Arabako Lautadan, berriz, ikasleen %33,7 besterik ez.

Hiriburuen artean, hezkuntza-arrazoiengatiko mugikortasuna honakoa da: Gasteizen % 30,4koa, Donostian % 33,7koa eta Bilbon % 38,7koa. Horiek guztiak, eta ordena horretan, arrazoi horrengatiko mugikortasun txikieneko euskal udalerriak dira.

Udalerri txikienetako batzuetan, hezkuntza-mugikortasuna % 100ekoa da, eta 129 udalerritan, berriz, ikasle-populazioaren % 90ekoa.

Probintzia arteko eta atzerrirako hezkuntza-mugikortasunari dagokionez, % 5,8 egin du gora 2001az geroztik; orotara, 35.700 pertsonei eragiten die.

Hamasei urteko eta gehiagoko ikasleak, ikasketa-eremuaren arabera, bizi den eskualdea kontuan hartuta (%)
Iturria: Eustat. Biztanleria eta Etxebizitzen zentsua. 2011

Lurralde barruko mugikortasuna besterik ez kontuan hartuta, Bizkaian, mugikortasun-guztizkoaren % 86,6 hezkuntza-arrazoiengatikoa da, % 78,6 Gipuzkoan eta % 66,7 Araban.

Bestalde, Bizkaia da ikasle gehien hartzen dituen probintzia, % 35. Gipuzkoak ikasleen % 24 hartzen ditu eta % 20 Arabak. % 16a beste erkidego batzuetara mugitzen da eta %5a atzerrira.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 CPV2011ri buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko CPV2011 -datu bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko okupatuen %56 eta ikasleen %63 udalerritik kanpora joaten dira lanagatik edo ikasketengatik

Eragiketa : 
Biztanleriaren eta etxebizitzen zentsuak
Eragiketa kodea : 
010152
Periodikotasuna : 
Hamar urtekoa
Denbora arloa : 
2011
Eguneratze data : 
2014/03/31
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0011467_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Definizioak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali