2019/07/23ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE). 2019ko maiatza

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko ondasunen esportazioak % 9,9 gehitu ziren 2019ko maiatzean

Esportazio ez-energetikoek % 13,9 egin dute gora 2019ko maiatzean, eta % 3,3 urteko lehen bost hilabeteetan

EUSTATek helarazitako datuen arabera, eta urte arteko tasari erreparatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen esportazioak % 9,9 hazi ziren 2019ko maiatzean. Esportazioen zenbatekoa 2.440 milioi eurokoa izan zen, eta joan den urteko hil berean 2.219 milioi eurokoa izan zen. Ondasun energetikoen esportazioak % 24,9 gutxiagotu ziren eta ondasun ez-energetikoen esportazioek, aldiz, % 13,9ko hazkundea izan zuten.

Gipuzkoan erregistratu da esportazioen hazkunderik handiena % 31,2; Bizkaian esportazioek % 3,9 egin dute gora, eta Araban, aitzitik, % 1,3 egin dute behera.

graf0016651_01_e.png

Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen inportazioak % 10,1 hazi dira, 1.903 milioi euroko zenbatekoarekin. Inportazio energetikoek % 20,3 egin dute gora eta ez-energetikoek % 6,7.

Bizkaiko inportazioak % 18,0 hazi dira eta Gipuzkoakoak % 11,9; aitzitik, Arabakoak % 9,9 murriztu dira.

Jarduera esportatzaile motak aztertuz, hiru sektore garrantzitsuk behera egin dutela ikus daiteke: Ibilgailu automobilak % 1,3 murriztu dira, Erabilera orokorrerako makineria % 2,8 eta Siderurgia % 5,2. Nabarmena da, baita ere, % 52,3 jaitsiera izatea tradizioz garrantzitsua den jardueraren kasuan, Kokeak eta petrolioa fintzea. Aldiz, beste aldean, azpimarratzekoak dira Artikulu metalikoak eta Bestelako garraiorako materiala ataleko esportazioak, % 18,7 eta % 152,2 hazi baitira, hurrenez hurren. Araban kokatu da Siderurgia atalaren jaitsiera eta Gipuzkoan Bestelako garraiorako materiala atalaren igoera.

Datuak xehatuta, ikus daiteke hamar muga-zerga esportatzaile nagusiek kontzentratu zutela esportazioen % 40,4, 986,2 milioi euroko zenbatekoarekin. Horien artean, nabarmentzekoak dira 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak (-% 13,3), Salgaien garraiorako ibilgailu automobilak (% 25,5), Ibilgailu automobilen zati eta osagarriak (-% 7,5), Burdin-bide eta tranbia autopropultsatuetarako automotorrak (% 1.526,0) eta Kautxuzko pneumatiko berriak (% 168,2).

Hilabete honetan Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Estatu Batuak eta Italia izan dira bezero nagusiak, Euskal AEko esportazioen % 48,7arekin. Herrialde horietako lau 28ko Europar Batasuneko kideak dira, eta erakunde horretan metatzen dira gure esportazioen % 66,2, 1.615,4 milioi eurorekin.

Inportazioak jarduera motaren arabera aztertuta (A86), ikus daiteke jarduera garrantzitsuenak, Erauzketa eta petrolio industriak atalak (guztizkoaren % 23,7), % 12,1eko hazkundea izan duela, pasa den urtearekin alderatuta. Atal horri dagozkion partidek, aldiz, behera egin dute, Siderurgia produktuak (-% 2,6), Motor ibilgailuak (-% 8,5) eta Erabilera orokorrerako makineria (-% 3,6) atalak kasu.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak 2.048,9 milioi euroko saldo positiboa izan du, 2019ko lehen bost hiletan

Lehen bost hiletan, Euskal AEko esportazioak % 1,9 hazi dira, pasa den urteko aldi berarekin alderatuta eta, beraz, 207,3 milioi gehiago hazi dira. Esportazioen zenbatekoa, aldi horretan, 10.845,7 milioi eurokoa izan da. Esportazio ez-energetikoak % 3,3 hazi dira, eta energetikoak % 11,6 murriztu-

Euskal AEko inportazioen metaketa, kontuan hartutako aldian, 8.796,9 milioi eurokoa da. Zenbateko horren urte arteko konparazioa eginez gero, ikus dezakegu aurreko urteko aldi berean erregistratutakoa baino 554,3 milioi handiagoa dela, hau da, % 6,7 hazi dela, inportazio ez-energetikoak (% 7,0) eta energetikoak (% 5,9) kontuan hartuta.

EUSKAL AE-REN KANPO MERKATARITZA ESTATU BATUEKIN 2018 URTEAN: esportazioak % 16,3 hazi ziren, eta inportazioak % 13,5

2018 urtean Estatu Batuetara egindako esportazioak 2.118,4 milioi eurotara iritsi dira, % 16,3 hazi dira (297,7 milioi euro gehiago), pasa den urtearekin alderatuta. Zifra horren arabera, herrialde hori Euskal AEko zerrenda esportatzaileko hirugarren postuan kokatzen da, guztizkoaren % 8,3rekin; 1990az geroztik, Estatu Batuak lehen sei postuen artean kokatu da, eta 2008az geroztik hirugarren kokatzen da, 2012 urtean izan ezik, laugarren kokatu baitzen.

Estatu Batuetatik egindako inportazioak, 2018 urtean, 504,5 milioi eurokoak izan ziren, % 13,5 hazi ziren 2017arekin alderatuta. Inportazioen zenbateko horren arabera, AEB inportatzaileen zerrendako 13. postuan kokatzen da, guztizkoaren % 2,5arekin (1990az geroztik lehenengo 14 postuen artean kokatu da).

2018 urtea Euskal AEren merkataritza-saldoa positibo itxi zen, 1.614 milioi eurorekin, eta oso estaldura-tasa ona da, % 419,9 (100 baino gehiagokoa baldin bada, inportatzen duguna baino gehiago esportatzen dugu). Aipatzekoa da gure erreferentziako merkatuen estaldura-tasa, Frantzia eta Alemaniarenak, % 203,1 eta % 131,4ko estaldura-tasa lortu dutela.

Esportazioak

Bost partida-produktuk (4 digitu) metatu dute AEBetara egindako esportazioen erdia baino zertxobait gehiago (% 55,8) 2018 urtean:

. Petrolioaren olio finduak (814,9 milioi).

. Hodi eta profil hutsak, soldadurarik gabeak, burdina edo altzairuzkoak (153,7 milioi).

. Ekipo elektrogenoak eta bihurgailu birakari elektrikoak (78,8 milioi).

. 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak (77,5 milioi)

. Turboerreaktoreak, turbopropultsoreak eta gainerako gas-turbinak, baita horien zati eta osagaiak (57,4 milioi).

graf0016651_02_e.png

Datuak xehatuta eta produktu-posizioak aztertuta (8 digitu), lehenengo postuan dago 95eko Berunik gabeko gasolina (776,8 milioi). Nabarmen bereizita, esportatutako lehenengo produktua da, eta hori gertatzen ari da 2012 urteaz geroztik, nahiz eta produktu horren esportazioa, lehenago, ia existitzen ez bazen ere. Sektore horren baitan dago ere Fueloil pisutsua (24,8 milioi). Produktu azpimarragarriak dira ere 10 pertsona baino gutxiagoko gasolinazko automobilak (77,5 milioi), Grafito artifiziala (28,3 milioi), esportatzen 2018 urtean hasi zen, “Errioxa” Jatorri Izen Babestuko Ardoak (20,8 milioi), esportazio-ibilbide luzea darama 1995 urteaz geroztik, eta Ehiza larri edo kirol-jaurtiketako arma luzeak (14,8 milioi).

Esportatutakoaren maila teknologikoari erreparatuta, maila teknologiko “altuko” esportazioak 1990 urteko % 0,7tik 2018ko % 3,4ra igaro dira. “Erdi altu” mailakoak % 18,9tik % 31,0ra igaro dira, eta “Erdi altu” mailakoak 1990 urteko % 76,3tik % 60,1era jaitsi dira 2018an. Maila “baxu”koak % 4,6 dugu eta “Mailarik ez” atalak % 0,9.

Estatu Batuetan metatu zen Amerikako Kontinentera zuzendutako esportazioen erdia baino gehiago (% 51,6), 4.106 milioi euroko zenbatekoarekin.

Inportazioak

AEBtik datozen inportazioen artean, azpimarragarriak diren bost partida-produktuak (guztizkoaren % 47,5) honako hauek dira:

. Soja-babak, apurtuak ere (109,2 milioi)

. Petrolio olio gordinak edo mineral bituminosoak (53,9 milioi).

. Nikel barrak, profilak eta alanbreak (36,1 milioi).

. Zepak, errautsak eta hondakinak (siderurgiakoak izan ezik) burdinezkoak ez diren metalak dituztenak (21,4 milioi)

. Petrolioaren olio finduak (18,9 milioi).

graf0016651_03_e.png

Datuak xehatuta eta produktu-posizioak aztertuta (8 digitu), lehenengo postuan dugu Laborantzarako ez den soja-baba (109,2 milioi) eta, ezberdintasun handiz, gehien inportatzen den produktua da; hau lehenengo aldiz gertatu zen 2018an. Ondoren, maila teknologiko baxuko beste produktu bat dugu, Petrolio olio gordinak (53,9 milioi). Sektore horretan aurkitzen dugu, baita ere, Sufre gabeko gasolioa (18,9 milioi) eta Gas naturala (10,9 milioi). Beste produktu azpimarragarriak Barrak eta profilak (36,1 milioi) eta Bidaiarien furgoneta, mikroautobus edo autobusentzako gasolinazko motorrak (>1.500cm3) dira.

Estatu Batuetako inportazioen maila teknologikoa, 2018 urtean, “altua edo erdi altua” izan da kasuen % 29,4an. Maila teknologiko “altuko” inportazioak % 8,4 izan dira, eta “maila teknologikorik ez” duten inportazioak gehiengoa izan dira, % 41,9rekin; portzentaje hori % 51,2ra igoko litzateke maila teknologiko “baxua” gehitzen badiogu.

Pasa den urtean, Amerikatik etorri ziren inportazioen % 17,1 (2.952,5 milioi) Estatu Batuetatik etorri ziren.

Ondorio gisa, esan dezakegu 2018an Estatu Batuetara egindako esportazioak eta handik egindako inportazioak Euskal AEko kanpo-merkataritzarentzako esanguratsuak izan zirela, esportazioak inportazioak baino handiagoak izan badira ere. Ondorioz, saldoa positiboa izan da, eta, beraz, estaldura-tasa % 419,9koa izan da. Europar Batasuneko herrialde gutxik lortzen dute hori, Kroaziak (% 428,7), Greziak (% 482,1), Maltak (% 524,3) edo Estoniak (% 599,0) izan ezik.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea Donostia kalea, 1. 01010 Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko ondasunen esportazioak % 9,9 gehitu ziren 2019ko maiatzean

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Mayo 2019
Eguneratze data : 
2019/07/23
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016651_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali