2019/11/08ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (TMI). III/2019

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentak %2,1 gehitu ziren 2019ko hirugarren hiruhilekoan

Aztertutako txikizkako azpisektore guztiek datu positiboak eskaintzen dituzte, pertsonaren ekipamenduan espezializatutako merkataritzak izan ezik

Eustaten arabera, 2019ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmentak %2,1 gehitu ziren prezio finkoetan aurreko urteko aldi beraren aldean. Gasolindegiak sartu gabe, sektorearen salmentak %2,2 gehitu ziren urte arteko tasan.

Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %0,6 erreala gehitu da, urtaro-eraginak kenduta.

Azpisektoreen arabera, elikadurak %2,3 egin zuen gora salmentetan 2019ko hirugarren hiruhilekoan eta gainerako produktuen txikizkako merkataritzak, berriz, %2,1; automobilgintzarako erregaiaren salmentak %1,3 egin zuen gora, hori guztia 2018ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta eta prezio konstanteetan.

Elikagaien txikizkako merkataritzan, espezializatua %2,3 gehitu zen; elikagaiak nagusi diren ez-espezializatua, %2,2.

Gainerako produktuen txikizkako merkataritzan zeinu ezberdineko aldakuntzak daude azpisektoreen artean. Etxeko ekipamenduan espezializatuan %7,6ko gehikuntza izan da, kontsumoko beste ondasunetan espezializatuan %0,7koa eta, azkenik, gainerako produktuetan nagusi den ez-espezializatua %0,5 igo da; aldiz, pertsonaren ekipamenduan espezializatutako merkataritza %1,5 jaitsi da, hori guztia prezio konstanteetan.

Salmentak hiru lurraldeetan gehitu dira urte artean: Araban %1,4ko igoera izan da, Bizkaian %1,9koa eta Gipuzkoan %2,7koa, 2018ko hirugarren hiruhilekoaren aldean.

2019ko urtarriletik irailera bitartean metatutako kopuruan, Euskal AEko txikizkako merkataritza-sektoreak %1,6ko hazkundea izan du. Hazkunde hori elikaduran (%1,7), gainerako produktuetan (%1,5) eta automobilgintzako erregaian (%1,6) gertatu da. Positiboa da halaber eboluzioa hiru lurraldeetan: Araba urteko metatuan %1,4 hazi da, Bizkaia %1,6 eta Gipuzkoa %1,5, hori dena prezio konstanteetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan.

Euskal AE osoko txikizkako merkataritza-sektorean 2019ko hirugarren hiruhilekoan okupatutako langileak %0,3 igo dira aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, eta %0,2 igo dira 2019ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta. Urtarriletik irailera bitarte metatutako kopuruan, enplegatutako langileen kopuruak %0,3 egin du gora, 2018ko aldi beraren aldean.

graf0016854_01_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentak %2,1 gehitu ziren 2019ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
III/2019
Eguneratze data : 
2019/11/08
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016854_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali