2019/03/15eko prentsa-oharra

ESKOLA-JARDUERAREN ESTATISTIKA, 2017-18 Ikasturtea

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn, 2017-18 ikasturtean, 2.080 matrikula gutxiago izan dira Haur Hezkuntzan, 0 eta 5 urte bitarteko biztanleen kopuruak behera egin duelako

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan, atzerriko hamar eskola-umetatik lau A ereduko ikastetxeetan daude matrikulatuta

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzetan, 2017-18 ikasturtean, 419.578 ikasle egon ziren, guztira, alegia, kopuruak % 0,2 egin zuen behera, aurreko ikasturtearen aldean, Eustaten datuen arabera. Horien barruan, eta zehatzago esateko Araubide Orokorraren barruan, nabarmentzekoa da Haur Hezkuntzako matrikulen kopuruaren beherakada, % 2,3koa izan baita, 0 eta 5 urte bitarteko biztanle-kopuruak behera egin duelako.

Ikasleen % 93k Araubide Orokorreko Irakaskuntzak egin zituen (% 0,3ko gorakada); gainerako % 7ak Araubide Bereziko Irakaskuntzak egin zituen (% 5,6ko beherakada).

Lurraldearen arabera, Araubide Orokorreko Irakaskuntzetan, ikasleen erdiak Bizkaian ikasi zuen. % 34k Gipuzkoan eta % 16k Araban. Araubide Bereziko Irakaskuntzetan, Hizkuntzak eta Musika antzeko proportzioan banatzen dira, hiru lurraldeetan, eta Arte Plastikoek eta Diseinuak presentzia handiagoa dute Araban, Dantzak bezala. Bestalde, Arte Dramatikoak eta Kirolak Bizkaian baino ez dira ematen.

graf0016355_01_e.png

Araubide Orokorreko Irakaskuntzetan, ikasleak berdin banatu ziren ikastetxe publiko eta pribatuetan, Erdi-mailako Lanbide Heziketan izan ezik (% 60 ikastetxe publikoetan) eta Helduen Irakaskuntzan (ia guztia ikastetxe publikoetan). Ordea, Oinarrizko Lanbide Heziketa ikastetxe pribatuetan kontzentratzen da (% 72).

Aurreko ikasturtearen aldean, Oinarrizko Lanbide Heziketak % 5 egin zuen gora, Hezkuntza Bereziak % 2,9 eta DBHk eta Goi-mailako Lanbide Heziketak % 2,3 biek. Ordea, Helduen Irakaskuntzak % 5 egin du behera, Hizkuntzak (-% 6), Kirolak (-% 15) eta Musikak (-% 2) bezala.

Araubide Orokorreko Irakaskuntzetan Haur Hezkuntzako matrikulazioetan baino ez da egon beherakada, 2.080 matrikula gutxiago (-% 2,3), azken bosturtekoan gertatu bezala, baina eskolatze-tasa mantendu egiten da bai Haur Hezkuntzako lehen zikloan (% 50), bai bigarren zikloan (% 100).

Euskal Autonomia Erkidegoa eskolatze goiztiarrean (0 eta 2 urte) buru da autonomia-erkidegoetan (% 54ko tasa), batez bestekotik 18 puntu gainetik

Beste autonomia-erkidego batzuekin erkatuta, Euskal Autonomia Erkidegoan txikienek lehenago izaten dituzte harremanak eskolarekin. 2 urterekin, % 94 eskolatuta dago, eta, horrela, 23 punturekin gainditzen du Madrilgo Erkidegoa, bigarrena dena, eta 35 punturekin Estatuko batez bestekoa. Aldi berean, 1 urterekin eta 0 urterekin eskolatze-tasak ere Estatuko batez bestekoaren gainetik daude, ehuneko 8 puntu gainetik.

graf0016355_02_e.png

Atzerriko ikasle gehiago Oinarrizko Heziketa Zikloetan eta Erdi-mailako Prestakuntza Zikloetan

2017-18 ikasturtean, atzerriko 36.410 ikasle matrikulatu ziren; alegia, ikasle guztien % 8,7. % 95 Araubide Orokorreko Irakaskuntzaren batean, eta % 1 egin zuen gora, aurreko ikasturtearen aldean.

Atzerriko ikasleak Oinarrizko LHko ikasketetan (% 27) eta Erdi-mailako Heziketa Zikloetan (% 12) kontzentratu ziren. Haur eta Lehen Hezkuntzan eta Goi-mailako LHn proportzioa oso antzekoa izan zen (% 8 ingurukoa), eta DBHn eta Batxilergoan presentzia gutxiago egon zen (% 6tik beherakoa).

graf0016355_03_e.png

Haur Hezkuntzan eta derrigorrezko irakaskuntzan hamar eskola-ume atzerritarretik lau A ereduko ikastetxe publikoetan matrikulatu ziren

Atzerriko ikasleak nagusiki titulartasun publikoko ikastetxeetan kontzentratu ziren, % 10, eta titulartasun pribatukoetan % 5. Hizkuntza-eredua dela eta, aldeak ikusten dira: ikastetxe publikoetan A ereduko matrikulak % 20 dira, B eredukoak % 21 eta D ereduan % 8; pribatuetan, % 10, % 5 eta % 3, hurrenez hurren.

Nabarmentzekoa da atzerriko ikasleek A ereduan ikastetxe publikoetan Haur eta Lehen Hezkuntzan eta DBHn duten presentzia, % 40koa, kasu bakoitzean. B ereduan presentzia ez da hain handia, % 30, % 25 eta % 22, hurrenez hurren.

16 urteko gazteen % 65ek bide akademikoagoa aukeratzen du, eta % 4k lanbide-orientazioa

2017-18 ikasturtean, Batxilergoan 30.398 matrikula izan ziren, eta Erdi-mailako Lanbide Heziketan 14.520.

Genero-ikuspegitik aztertuz gero, nesken presentzia (16 eta 17 urte bitartekoak) handiagoa izan zen Batxilergoko ikasketetan (16 puntu gehiago), eta Lanbide Heziketan kontrakoa gertatu zen (7 puntu gutxiago).

graf0016355_04_e.png

Argibide gehiagorako: Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn, 2017-18 ikasturtean, 2.080 matrikula gutxiago izan dira Haur Hezkuntzan, 0 eta 5 urte bitarteko biztanleen kopuruak behera egin duelako

Eragiketa : 
Eskola-jardueraren estatistika
Eragiketa kodea : 
040601
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2017/18
Eguneratze data : 
2019/03/15
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016355_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali