HomeGaiakGizarte ZerbitzuakPrentsa Oharrak Euskal AEn gizarte zerbitzuetan...

2012/07/27ko prentsa-oharra

Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren estatistika Euskal AEn 2010. urtea

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn gizarte zerbitzuetan 1000 euro gastatu ziren biztanleko 2010ean

Euskal AEn gizarte-zerbitzuetan egindako gastua, 2010ean, 2.176 milioi euro; aurreko urtean baino %2,5 gehiago, Eustaten datuen arabera. Gastu hori euskal BPGren %3,3 izan zen, biztanleko 1.001 euro batez beste, aurreko urtean baino %2,9 gehiago; horietatik, 751 funts publikoetatik etorri ziren.

Gastua %2,2 handitu zen Araban, %2,1 Bizkaian, %3,4 Gipuzkoan. Biztanleko gasturik handiena Arabak egiten du, 1.066 euro batez beste; Bizkaian 1.004 eta Gipuzkoan 966.

Biztanle bakoitzeko gastuaren bilakaera, gizarte-zerbitzuetan

Herri-administrazioek guztizko gastuaren %75 egin zuten, 1.633 milioi euro; sektore pribatuak gainerako %25. Gastatutako bost eurotako bat erabiltzaileen kuoten eta beste salmenten bidez finantzatu zen. Guztirako horretatik, egoitzetan bizi diren adinekoek 221 milioi ekarri zituzten; kopuru hori zentro horien gastu arruntaren %42 da.

Sektorean, zuzenean, emakume landunen %4,3 aritu zen

2010ean gizarte-zerbitzuetan 330 lanpostu berri sortu ziren; zuzenean 26.220 pertsona enplegatu ziren (landunen %2,8); horietako %70 emakumeak (emakume landunen %4,3). Kopuru horretan ez daude zuzeneko arretako azpikontratatuak, eta etxez etxeko laguntzakoak, zeinen dedikazio-orduak 6.500 enplegu baino gehiago izan ziren dedikazio osoan. Boluntarioak 21.035 pertsona izan ziren 2010ean; haiek egindako lana 1.726 dedikazio osoko enplegu adina; jakina, ez dute soldatarik jasotzen.

Aldagai nagusien bilakaera

Biztanle guztientzako zerbitzuek eta adinduentzako zentro espezializatuek hartzen dituzte baliabideetarik gehien; izan ere, bi horietara joaten da gastuaren %70.

Biztanle guztientzako baliabideen artean, kopuru eta bilakaeragatik erakunde publikoek familiei egindako transferentziak nabarmentzen dira: Diru-sarreren Berme Errenta, zeinak barne baitu foru-errentaren osagarria, 314 milioi euro (%+18) eta Gizarte Larrialdietako Laguntzak, 62 milioi (%+23) non dagoen Etxebizitzako Prestazio Osagarria, gastu guztiaren %67 2010ean.

Pobreziaren kontrako planarekin erlazionatutako prestazio hauek ia erabat erkidego-administrazioak finantzatzen ditu eta foru eta udal administrazioekin lankidetzan kudeatzen dira. 2010ean biztanleko 179 euroko gastua ekarri zuten oro har, Euskal AEn; nabarmentzekoa da Bizkaiko kasua, 237 euro biztanleko; Araban 173 eta Gipuzkoan 88.

Mendekotasun legearen prestazio ekonomikoak (Familiaren inguruko zainketetarako prestazio ekonomikoak, Pertsona artatzeko prestazio ekonomikoa eta Norberaren autonomiaren aldeko laguntzak) 103 milioiko gastua izan ziren (%+8).

2010ean 19.873 plaza eskaini ziren adinduentzako egoitzetan; alegia, 75 urte eta gehiagoko 100 pertsonako 9,7 plaza. Plaza horietako %34 administrazio publikoak eskaini zituen, titulartasun publikodun zentroetatik, eta antzeko ehunekoa (%31) hitzartu zuen erakunde pribatuekin.

Adinduentzakoa eguneko asistentzi zentroetan 3.828 plaza eskaini ziren. Plaza horietako %89 administrazio publikoak eskaini zituen, zuzenean (%67) edo hitzarmen bidez.

gastuaren bilakaera eta banaketa biztanleria motaren arabera

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetan jartzeko pertsona: Matxalen Plagaro Tel.: +34-945-01 75 99 Faxa: +34-945-01 75 01 Euskal AEko Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren estatistikaren datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn gizarte zerbitzuetan 1000 euro gastatu ziren biztanleko 2010ean

Eragiketa : 
Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
061002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2010
Eguneratze data : 
2012/07/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0009439_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística, Foru Aldundiak

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali