HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal Autonomia Erkidegoko...

2019/10/22ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAKO ESTATISTIKA (KAMEE) 2019ko abuztua

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen esportazioak % 8,9 jaitsi ziren 2019ko abuztuan, eta inportazioak % 3,3

2019ko lehen zortzi hilabeteetan, esportazio guztiak % 1,6 jaitsi dira, baina esportazio ez-energetikoek balantze positiboa izan dute, % 0,7ko hazkundearekin.

Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen esportazioek % 8,9ko beherakada izan zuten 2019ko abuztuan urte arteko tasan, EUSTATek emandako datuen arabera. Horren zenbatekoa 1.543 milioi eurokoa izan zen, aurreko urteko hilabete bereko 1.693 milioien aldean. Produktu energetikoen esportazioak % 47,3 jaitsi ziren eta produktu ez-energetikoenek % 4,1 egin zuten behera.

Esportazioetan tasa positiboa izan duen lurralde bakarra Gipuzkoa izan da, % 10,4ko igoerarekin; Bizkaian, berriz, % 18,5eko jaitsiera erregistratu da, produktu energetikoen esportazioak (-% 47,5) eta ez-energetikoenak ere (-% 9,5) jaitsi direlako. Araban, berriz, % 16,9ko beherakada izan da.

graf0016809_01_e.png

Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen inportazioek % 3,3ko beherakada izan zuten, eta 1.485 milioi euroko zenbatekora iritsi ziren. Inportazio ez-energetikoak % 5,3 jaitsi ziren, eta energetikoak % 0,7.

Lurralde historikoen arabera, inportazioek behera egin dute Araban (-% 25,8); Gipuzkoan, berriz, % 8,6 hazi dira, eta Bizkaian, % 0,4.

Jarduera-adar garrantzitsuenak aztertuz gero, esportazioei dagokienez, aipagarria da hilabete honetan Bestelako garraio-materialak adarraren gorakada (% 144,5), garrantziaren aldetik bosgarrena baita (guztizkoaren % 7,9). Pisu esportatzaile handieneko gainerako adarrek jaitsierak izan dituzte, eta nabarmenak izan dira honako hauetan: Koke-lantegiak eta petrolio-findegiak (-% 41,9), Kautxuzko produktuak (-% 31,3), Siderurgia (-% 27,0) eta Ibilgailu motordunen fabrikazioa (-% 21,7). Azken hori da bolumen esportatzaile handieneko adarra (guztizkoaren % 12,9). Rankingaren beste adar garrantzitsu batzuk, bigarrena eta hirugarrena, hilabete honetan urte arteko beherakadak ere pilatu dituzte: Erabilera orokorreko makineria (% 4,6ko jaitsiera) eta Metalezko artikuluak (% 3,1eko jaitsiera).

Xehetasunetara jaitsiz, ikusten denez, honako hauek daude arantzel-partida esportatzaile nagusien artean: 10 pertsonatik beherako automobilak (% 51,1 atzera egiten du), Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak (% 1,2 jaitsi da) eta Salgaien garraiorako ibilgailu automobilak (% 38,3 erori da); Petrolio-olio finduak % 36,0 jaitsi da eta Kautxuzko pneumatiko berriak, berriz,% 36,0 behera egin du. Aitzitik, nabarmen gora egin du Trenbideetarako automotorrak eta tranbia autopropultsatuak partidak (% 518,8). Sei partida horiek, abuztuan, guztizkoaren % 26,7 dira, eta batera 412 milioi euroko balioa dute.

Bost herrialdek (Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Estatu Batuak eta Herbehereak) Euskal Autonomia Erkidegoko esportazio guztien % 53,6 hartzen dute. Horietatik lau EB28koak dira. Erakunde horrek esportazioaren % 70,5 (1.087,3 milioi euro) biltzen du.

Jarduera-adarren araberako inportazioak aztertuz gero, ikusten da garrantzitsuenak —Erauzketa- eta petrolio-industriak (guztizkoaren % 29,2)— % 14,9ko beherakada izan duela. Joera hori dago, halaber, garrantziaren arabera haren atzetik doazen bi adarretan, hala nola: Erabilera orokorreko makineria (-% 0,9) eta Siderurgia (-% 7,1). Koke-lantegien eta petrolio-findegiak adarraren ezohiko hazkundearen ondorioz (% 706,1), jarduera-adar hori ranking inportatzailearen laugarren postura igo zen joan den abuztuan.

Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen kanpo-merkataritzak 3.222 milioi euroko saldo positiboa eman du 2019ko lehen zortzi hilabeteetako metatuan

2019ko lehen zortzi hilabeteetan, Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioek (16.741,2 milioi) % 1,6ko jaitsiera izan dute aurreko urteko aldi berarekin alderatuta; hau da, 267,6 milioi gutxiago. Esportazio energetikoak dira beherakada horren eragileak, % 23,1 egin baitute atzera, eta ez-energetikoak, berriz,% 0,7 igo dira.

Euskal Autonomia Erkidego osorako inportazioen metaketa, aztertutako aldian, 13.519 milioi euroko ingurukoa da. Urte arteko kopuru hori alderatuz gero, ikus daiteke 281,8 milioi gehiago dela 2018. urteko aldi berean erregistratutakoa baino, eta horrek esan nahi du % 2,1eko igoera izan dela. “Produktu energetikoak” ataleko inportazioak % 3,7 egin du behera eta “Produktu ez-energetikoak” ataleko inportazioa % 4,4 igo da.

Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen kanpo-merkataritzak, 2019ko urtarriletik abuztura bitartean, 3.222 milioi euroko saldo positiboa izan du % 123,8ko estaldura-tasarako, eta aurreko urtekoa % 128,5ekoa izan du.

FRANTZIAREKIKO MERKATARITZA-FLUXUAREN AZTERKETA

Esportazioak:

1990 ezkero, Frantziak leku nagusia izan du euskal esportazioen helmugari dagokionez, eta Euskal Autonomia Erkidegoko ranking esportatzailearen lehen postuan jarri da beti, 2017. urtean izan ezik, urte horretan Alemaniak kendu baitzion postua 34 milioi euroko aldeaz. Herrialde hori tradizionalki bigarren postuan egon da. Iaz, 2018an, Frantzia izan zen lehen postuan, esportatutako guztizkoaren % 15,3rekin (3.887 milioi), eta leku horri eutsi dio orain arte 2019an ere (guztizkoaren % 15,7 eta ia 2.630 milioi euro). Hala ere, 2017ra arte, haren pisu erlatiboa egungoa baino handiagoa zen, esportatutako guztizkoaren gaineko ehunekoak 1990ko % 20,5 eta 2017ko % 15,6 artean izan baitziren. Alemaniak (% 15,0 eta 3.835 milioi) eta Estatu Batuek (% 8,3 eta 2.118 milioi) Frantziaren atzetik jarraitu zuten 2018an ranking esportatzailean.

Frantziara esportatzen ditugun produktuen analisia egiten badugu, adierazi behar dugu 2018. urterako 159 produktuk milioi eurotik gorako esportazio-balioa dutela. Guztien artean, esportatutako produktu nagusitzat nabarmentzen da (4 digituko arantzel-partida) Petrolio-olio finduak partidakoa (512,2 milioi), guztizkoaren % 13,2rekin. Jarraian, ordena honetan, honako hauek datoz: Zementu hidraulikoak (298,0 milioi eta % 7,7), Kokea, betuna eta petrolio-olioen edo mineral bituminosoaren gainerako hondakinak (263,2 milioi eta % 6,8), Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilak (141,5 milioi eta % 3,6) eta Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak (127,7 milioi eta % 2,4). Bost produktu horiek 2018. urtean Frantziako Errepublikara esportatutako produktu guztien % 34,5 dira. 2019ko urtarriletik abuztura, ordea, aldaketa nabarmena gertatu da gehien esportatzen diren produktuen zerrendan: Petrolio-olio finduak partidakoek lehen postuan jarraitzen dute, Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak partidakoak bosgarrenetik bigarrenera igaro dira eta hiru produktu berri lehenengo bosten artean kokatu dira: Kautxuzko pneumatiko berriak, Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak eta Aluminiozko txapak eta tirak, 0,2 mm-tik gorako lodierakoak partidetakoak, hain zuzen.

Inportazioak:

2018. urtean, Frantziako inportazioak (1.914,3 milioi) guztizkoaren % 9,4 izan dira. Portzentaje hori 1990ean hasitako serie historikoaren batez bestekoaren azpitik dago, eta % 13,2 da. Aldi batzuetan (1990etik 2004ra) % 19,1 eta % 12,8 artean izan da. Gaur egun, Frantziako inportazioen pisuak herrialde hori ranking inportatzaileko bigarren postuan kokatzen du Alemaniaren atzetik (% 14,4), eurotan 1.000 milioi baino gehixeagoko aldea baitago bi herrialdeen artean.

graf0016809_02_e.png

2018an milioi bat eurotik gorakoak izan diren Frantziatik inportatutako 135 produktuen artean, horien buruan agertzen diren bost produktuak aipa daitezke. Garrantziaren arabera hurrenkeran, honako hauek dira: Galdaketako txatarra, burdina edo altzairua (785,4 milioi), Artoa (231,6 milioi), Birziklatzeko paperaren edo kartoiaren hondakinak (211,2 milioi), Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko beroan ijeztutako produktu lauak, 599 mm-tik gorako zabalera dutenak (101,9 milioi) eta Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko tarteko produktuak (78,3 milioi). Bost produktu horietan Frantziako inportazioen % 73,6 bildu zen 2018an (1.408,4 milioi euro). Produktu horietako batzuk garrantzitsuenak dira oraindik 2019ko lehen zortzi hilabeteetako metatuan; esate baterako, Galdaketako txatarra, burdina edo altzairua eta Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko beroan ijeztutako produktu lauak, 599 mm-tik gorako zabalera dutenak. Horiek lehen eta laugarren posizioetan jarraitzen dute, hurrenez hurren. 2019an, Arrain freskoa edo hoztua indarrez sartu da eta behin-behineko rankingaren bigarren postura igo da, 53 milioi eurorekin 2019ko abuztura arte.

Fluxu esportatzaile/inportatzaile bikoitz horren ondorioz lortutako merkataritza-saldoak positiboak izan dira beti 1990etik aurrera, 1992an izan ezik, eta joera horri eutsi zaio gaur egun arte. 2018. urtean, saldo positibo hori ia 1.973 milioi eurora iritsi zen, % 203,1eko estaldura-tasaz. Tasa hori % 200etik gora dago 2012. urteaz geroztik. Datuak eskura dauden 2019. urteko aldirako (urtarriletik abuztura), merkataritza-superabita 1.438,1 milioikoa da jadanik. Frantziarekiko hain positiboa den merkataritza-balantze horren arrazoia da 1990-2018 aldian, inportazioak aise bikoiztu arren, esportazioak boskoiztu ere egin direla.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen esportazioak % 8,9 jaitsi ziren 2019ko abuztuan, eta inportazioak % 3,3

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Agosto 2019
Eguneratze data : 
2019/10/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016809_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali