HomeGaiakOsasunaren ikuspegiaPrentsa Oharrak Euskal emakumeen bizi-itxaropena,

2014/11/18ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO OSASUNAREN PANORAMA. 2014

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal emakumeen bizi-itxaropena, Europako altuenetakoa

Euskal AEn 65 urte eta gehiagoko biztanle asko dago; osasun-gaietan arreta berezidun kolektiboa

Gure emakumeen bizi-itxaropena (85,4 urte), gizonena (78,9) baina luzeagoa da, EBko gainerako estatuetan bezalaxe; gainera, Europako altuenetakoa da, Eustaten datuen arabera. Hauek eta bestelako datuak ditugu Euskal AEko Osasun Ikuspegian, non agertzen diren besteak beste osasunaren determinatzaileak, antzemandako osasun egoera, osasun asistentzia, gastuak, nazioarteko konparazio bat.

Adierazle demografikoek esaten digute nolakoa izango den osasun-arretaren eskaria, potentziala eta etorkizunekoa: Euskal AEko 65 urte eta gehiagoko biztanleria (%20,2) 28-EBko (%18,2) handienen artean dago; haur-proportzioa baxuenen artean (%13,8, 28-EBn %15,6).

65 urte edo gehiagoko biztanleak (%). 2013
Iturria: Eustat eta Eurostat

Hilkortasun-tasa, 8,69 pertsona milako (28-EBn 10,3) baxua da; Frantzia, Suitza eta Espainiakoen antzekoa, eta hauek taulako onenetakoak dira.

Bai Euskal AEn, bai, 28-EBn zirkulazio aparatuko gaixotasunak eta tumoreak dira heriotza-kausarik sarrienak, baina gureak tumoreak aurren eta zirkulaziokoak aurren Europan. Biztanleria zahartzen ari dela-eta, asaldu mentalak eta Alzheimerra goraka.

Osasun-jokaeren artean, denetik, datu positiboak eta negatiboak: Ariketa fisiko osasungarrian aritzen direnak goraka, eta baita ere tabakoari uzten diotenak. Edaten duten emakumeak goraka (%14,5); 65 urte eta gehiagokoen ia %20, gizeneridunak.

Euskal biztanleek osasun ona dutela diote. “Zoriontasuna eta osasuna” adierazleak (“ongi”, 1etik 10era 7,5) antzemandako osasun-egoera eta bizitzarekiko eta diru-sarrerekiko asetasuna erlazionatzen ditu Gizarte Kapitalaren Inkestan; profesional baloratuenak, medikuak.

Depresioaren eta hersturaren prebalentziak txarrera ekin du, batez ere emakumeen artean (%24); gaixotasun kronikoren bat (hipertentsioa, kolesterol altua, artrosia) biztanleek ia erdiak du: gizonen %45ek, emakumeen %47k; 65 urte eta gehiagokoen arteko %80 pasak.

Osasun-langileen %71 ospitaleetan ari da; %23 kontsulta mediko eta odontologikoetan; %6 osasun beste jardueretan. Denen arteko %75 emakumeak dira.

Biztanleko osasun gastua (erosteko ahalmenaren parekotasunean, ($) ): 3.695. Azpitik: Erresuma Batua (3.405), Finlandia (3.374), Espainia (3.072). Sailkapen buru: Norvegia (5.669), Suitza (5.643). BPGren portzentajean, 2011n %8,8 izan zen Euskal AEn, inguruko nazioen azpitik.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eusTlf: 945 01 75 62 Osasunaren panoramari buruzko prentsa-ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal emakumeen bizi-itxaropena, Europako altuenetakoa

Eragiketa : 
Osasunaren panorama
Eragiketa kodea : 
030506
Periodikotasuna : 
Lau urtekoa
Denbora arloa : 
2014
Eguneratze data : 
2014/11/18
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012370_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali