2019/09/12ko prentsa-oharra

UNIBERTSITATE ESTATISTIKA, 2018. URTEA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal unibertsitateetako ikasleen kopuruak gora egin du 2017/2018 ikasturtean, aurreko hiru urteetan behera egin ondoren

Unibertsitate publikoak unibertsitateetako ikasle guztien % 73 hartu ditu, eta portzentajezko 8 puntuko beherakada izan du azken zazpi urteetan

Eustatek landutako datuen arabera, 2017/18 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden unibertsitateek 66.757 ikasle dituzte guztira, hau da, aurreko ikasturtean baino % 0,7 gehiago, aurreko hiru ikasturteetan kopuruak behera egin ondoren.

Graduko ikasleak guztien % 85 dira, eta ikasle horien kopuruak % 0,7ko igoera izan du aurreko ikasturtearekin alderatuta. Gainerako % 15ak graduondoko ikasketetan matrikulatu dira, hots, master ofizialetan eta doktoregoetan. Lehenen kasuan, igoera % 2,4ra iritsi da, eta doktorego-ikasketen kasuan, berriz, % 1,2ra.

Unibertsitate publikoak unibertsitateetako ikasle guztien % 73 hartu ditu, eta portzentajezko 8 puntuko beherakada izan du azken zazpi urteetan. Graduko ikasketetan, ehunekoa bera da (% 73). Masterrak egiten dituzten ikasleen ehunekoa % 61era jaitsi da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren doktoregoen kasuan, berriz, % 90era igo da.

Ikasketak egiteko lekuari dagokionez, ikasleen % 59k Bizkaiko unibertsitateetan egin dituzte ikasketak, % 29k Gipuzkoako unibertsitateetan eta % 12k Arabakoetan.

graf0016692_01_e.png

Graduko ikasketak egiten dituzten emakumeen kopurua % 54ra iritsi da

Graduko ikasketetan, emakumeen kopurua handiagoa da, portzentajezko 9 puntuko aldearekin. Azpimarratu beharra dago 18-21 urteko ikasleen kasuan emakumeen kopurua gizonena baino portzentajezko 14-10 puntu handiagoa dela, geroago bi sexuen kopurua parekatzen bada ere.

Doktoregoei dagokienez, emakumeek duten aldea txikiagoa da (4 puntukoa), eta masterretan, berriz, bi sexuen kopurua parekatuta dago.

graf0016692_02_e.png

Euskal Autonomia Erkidegoan, 18 urteko biztanleen % 44k unibertsitate-ikasketaren bat egin du, eta eskolatze-tasarik handiena duen bigarren Erkidegoa da

Unibertsitate-ikasketei lotutako eskolatze-tasak autonomia-erkidegoen artean alderatuta, Euskadin 18 urteko gazteen % 44 daude unibertsitatean matrikulatuta, eta zerrendako bigarren erkidegoa da, Madrilen atzetik (% 52), Estatuko batezbestekoa baino portzentajezko 11 puntu gehiagorekin.

22 urteko ikasleen kasuan, Euskadiko ehunekoa % 35era iritsi da, eta tasarik handieneko hirugarren autonomia-erkidegoa da, Madrilen eta Gaztela eta Leonen atzetik (% 52 eta % 39, hurrenez hurren). 24 urteko ikasleen kasuan, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko ehunekoa % 17,5 da, hau da, Estatuko batezbestekoa baino txikixeagoa.

graf0016692_03_e.png

Generoa erabakigarria da unibertsitate-karreraren aukeraketan

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateren batean graduko ikasketetan matrikulatuta dauden 56.558 gazteetatik, erdiak honako ikasketa hauetako batean matrikulatu dira: Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza (5.680), Lehen Hezkuntza (3.927), Zuzenbidea (3.569), Psikologia (2.740), Ingeniaritza Mekanikoa (2.209), Haur Hezkuntza (2.120), Medikuntza (1.802), Erizaintza (1.524), Gizarte Hezkuntza (1.475), Industria Teknologiaren Ingeniaritza (1.431), Gizarte Langintza (1.315) eta Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza (1.198).

graf0016692_04_e.png

Generoa erabakigarria da unibertsitate-ikasketak aukeratzeko garaian. Izan ere, titulazioen % 37tan emakumeak dira gehiengoa, beste % 37tan gizonak, eta titulazioen % 25etan baino ez dago orekatuta bi sexuen kopurua.

Irakaskuntzen artean, emakumeen oso ehuneko handia (% 89-76) duten honako hamar hauek azpimarratu behar dira (gehienak gizarte-arlokoak dira): Haur Hezkuntza, Erizaintza, Hizkuntza Modernoak eta Kudeaketa, Pedagogia, Itzulpengintza eta Interpretazioa, Ingeles Ikasketak, Psikologia, Giza Nutrizioa eta Dietetika, Gizarte Langintza eta Kultura Ondareen Kontserbazioa eta Zaharberritzea.

Gizonei dagokienez, gradu batzuetan gizonen ehunekoa oso handia da (% 95-84), eta guztiak ingeniaritza-arlokoak dira.

Azkenik, parekotasunik handieneko graduak honako hauek izan dira: Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza, Marketina, Soziologia, Ingurumen Ingeniaritza, Arkitektura Teknikoa, Ingurumen Zientziak, Geomatikaren eta Topografiaren Ingeniaritza, Matematika eta Industria Antolakuntzaren Ingeniaritza.

2017/18 ikasturtean, 12.820 gaztek amaitu dituzte ikasketak, eta % 57 emakumeak izan dira

2018an ikasketak amaitu dituzten 12.820 gazteetatik, 9.209k gradu-titulua jaso dute, 3.244k master ofizialaren titulua, eta 367 doktoratu egin dira. Gradu-ikasketetan, batez besteko adina 23,6 urte izan da, masterren kasuan 26 urte, eta doktorego-tituluaren kasuan 34,5. Ez da alde handirik egon gizonen eta emakumeen artean.

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal unibertsitateetako ikasleen kopuruak gora egin du 2017/2018 ikasturtean, aurreko hiru urteetan behera egin ondoren

Eragiketa : 
Unibertsitatearen estatistika
Eragiketa kodea : 
040603
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2019/09/12
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016692_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali