HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak Ezkontzen kopuruak %3,8...

2019/10/28ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA. 2018

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Ezkontzen kopuruak %3,8 egin du behera 2018an aurreko urtearen aldean

Azken 25 urteetan, senargaien eta emaztegaien batez besteko adina ia zortzi urtez gehitu da

Euskal AEn 7.758 ezkontza izan dira guztira 2018an, urtebete lehenago baino %3,8 gutxiago, eta horietatik 208 ezkontza homosexualak izan dira, Eustatek eginiko datuen arabera.

Ezkontza heterosexualak, Euskal AEko egoiliarrenak, 7.550 izan dira, aurreko urtean baino 311 gutxiago.

Euskal AEko ezkontza-tasa mila biztanleko 3,3 ezkontzakoa da, hurbil Espainiakotik (%o3,5) eta txikiagoa 28-Europar Batasunekoaren aldean, zeina 2016an (azken datu ezaguna) %o4,4koa baitzen.

Ezkontzeko adinak gora egin du, amatasuna atzeratzen delarik. 2018an, ezkondutako gizon ezkongabeen batez besteko adina 37,2 urtekoa izan da; emakume ezkongabeena, 35,1ekoa. Azken 25 urte hauetan, senar-emazteen batez besteko adina 7,6 urte igo da, eta bien arteko 2 urteko aldea egonkor mantendu da.

Ezkondu aurreko egoera zibila kontuan hartuta, gizon ezkongabeak ezkontideen %85,4 dira, emakume ezkongabeen %85,0ren antzeko kopurua.

Ekaina eta iraila dira ezkontzeko hilabeterik gogokoenak, 1.163 eta 1.158 ezkontzarekin hurrenez hurren, eta ondoren uztaila, 1.071 ezkontzarekin.

Ezkontza zibilak hirukoiztu egin dira 1990etik

Sexu desberdineko pertsonen ezkontzen %85 zibilak dira, eta ehuneko hori portzentajezko bi puntu handitu da aurreko urtearekin alderatuta; 1990ean, berriz, ehuneko hori %23koa zen.

Bizi diren lurraldearen arabera, Gipuzkoan eta Bizkaian dute pisu handiena ezkontza zibilek, %86; Araban, berriz, ehuneko hori %84,2koa da. Euskal AEtik kanpo egindako egoiliarren ezkontza zibilen kasuan, ehunekoa %72,2ra jaisten da.

Ostiraletan izaniko ezkontzak larunbatetan izanikoak baino gehiago dira

Iaz bezala, aurten ere ostirala da ezkontza gehien ospatu diren eguna. Ezkontzen %44,5 ostiraletan ospatzen dira (3.455) eta %38,6 larunbatetan (2.996).

Ezkondu eta Euskal AEtik kanpo bizitzera joan direnek (399 bikote) batez ere Madrilera, Nafarroara eta Kantabriara jo dute. Arabakoak, batez ere, Madril eta Burgosera joan dira; Bizkaikoak, Kantabria eta Madrilera; eta Gipuzkoakoak, Frantzia eta Nafarroara.

Sexu desberdineko pertsonen ezkontzen %17,6tan, ezkontideetako batek, gutxienez, atzerriko nazionalitatea du

Ezkongaien nazionalitateari dagokionez, 1.332 ezkontzatan (ezkontza guztien %17,6) ezkontideetako bat gutxienez atzerritarra izan da; ezkontza horien %44,1etan, emazteak du atzerriko nazionalitatea; %21,6tan, senarrak; eta gainerako %34,3etan, bi ezkontideek.

Emakumeak soilik atzerriko nazionalitatea duen ezkontzen kasuan, %69,8 herrialde amerikar batekoak dira, eta %20,1, berriz, Europako nazionalitateetakoak. Atzerritarra gizona soilik bada, antzeko ehunekoetan banatzen da nazionalitatea Amerikako eta Europako herrialdeen artean (%37,5 eta %31,2, hurrenez hurren).

Bi ezkontideak atzerritarrak diren ezkontzen artean, gehienek nazionalitate amerikarra dute, baina ehunekoa handiagoa da emakumeen artean (%71,7) gizonen artean baino (%59,9). Nazionalitateko bigarren kontinentea afrikarra da, gizonen %23,4rekin eta emakumeen %17,9rekin.

Ezkontza homosexualen kopurua %4,5 gehitu da aurreko urtearen aldean

2018an 208 ezkontza egin dira sexu bereko pertsonen artean, zifrarik altuena 2005etik, noiz ezkontza homosexualak legeztatu baitziren, eta horrek dakar %4,5eko igoera aurreko urtearen aldean. Ezkontza horietatik 119 emakumeen artekoak dira, eta 89 gizonen artekoak. Lurralde-banaketaz denaz bezainbatean, 26 Araban jarri dira bizitzen, 70 Gipuzkoan, 96 Bizkaian eta 16 Euskal AEtik kanpo.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ezkontzen kopuruak %3,8 egin du behera 2018an aurreko urtearen aldean

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2018
Eguneratze data : 
2019/10/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016824_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali