2019/10/29ko prentsa-oharra

GOI TEKNOLOGIAKO SEKTOREAREN ESTATISTIKA. 2017

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Goi teknologiako sektorea Euskal Autonomia Erkidegoak sortutako balio erantsiaren % 8,8 izan zen 2017an, eta pertsona landunen % 8,5

Salmentak % 5,8 handitu ziren, eta balio erantsia % 4,2, aurreko urtearen aldean

Goi- eta goi-ertain teknologiaren sektoreak ekonomiaren guztizko balio erantsi gordinaren % 8,8 sortu zuen 2017an, Eustatek prestatutako datuen arabera, eta zifra hori aurreko urtekoaren baliokidea da. Sektore horrek oinarri teknologiko sendoko eta ezagutzen berrikuntza lasterreko jarduerak biltzen ditu, eta 89.710 lanpostu sortu zituen, guztizkoaren % 8,5. Jarduera horiek garatzen zituzten enpresen kopurua 4.789 izan zen, eta 20.306,7 milioi euro fakturatu zituzten guztira.

Aurreko ekitaldiaren aldean, gutxitu egin da enpresa kopurua (63 gutxiago), baina 1.983 handitu da pertsona landunen kopurua. Beraz, 18,7 pertsonako batez bestekoa sortu zen 2017an jarduera horretan dabilen enpresa bakoitzean, 2016an erregistratutakoak (18,1) baino gehiago. Salmentei dagokienez, % 5,8 igo ziren, eta balio erantsia, berriz, % 4,2.

Sektore horrek Espainiako estatu osoan duen pisuari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko goi eta goi-ertain teknologiaren sektoreak enpresen % 5,4 osatu zuen 2017an, eta biztanleria landunaren % 6,6, salmenten % 7,6, eta balio erantsiaren % 8,5.

graf0016829_01_e.png

2017an, goi eta goi-ertain teknologiaren sektoreko enpresek enpresaren sektorean I+G egin zutenen % 45,4 izan ziren, eta exekutatutako guztizko barne-gastuaren % 70,9.

Goi teknologiaren sektorean, enpresen % 13,2k I+G jarduerak egiten ditu, eta ehuneko hori sektoreen multzokoa (% 1,0) baino askoz altuagoa da. Gainera, sektore honek, enpresa guztien % 3,2 ordezkatzen duenak, enpresa-sektorean I+G egiten dutenen % 45,4 biltzen du, eta enpresa-sektorean gauzatutako barne I+G-ko gastu osoaren % 70,9 exekutatzen du: 725,6 milioi euro. Hala ere, % 2,8 jaitsi da 2016. urtearen aldean.

Sektore honetan I+G-an diharduten pertsonei dagokienez, nabarmendu behar da 2017. urtean 9.183 pertsona enplegatu zirela “dedikazio osoko baliokidetzaz” eta, horietatik, 2.887 emakumeak ziren. Kopuru hori enpresa-sektoreak I+G-an lan egiten duten pertsonen % 69,8 da, edo % 49,4, sektore guztiek jarduera horietan baliatzen duten landun guztiekin alderatuz gero. Aipatutako guztizko horretatik, 5.918 ikertzaileen kategorian sartzen ziren, horietako % 31,2 emakumeak izanik; beraz, 2016an baino 77 gehiago, 1.847 izatera heldu baitira.

Berrikuntzari dagokionez, I+G-n gertatzen den bezalaxe, alde nabarmenak antzeman daitezke sektoreen guztikoaren eta goi zein goi-ertain teknologiako sektorearen artean. Hala, 2017an, sektore honetako establezimenduen % 41,7 berritzailea izan zen, sektore guztien % 10,9en aldean. 10 enplegatu edo gehiagoko establezimenduetan, teknologia horiek zituztenak % 56,8 izatera heldu ziren lehen kasuan, eta bigarrenean, berriz, % 27,3ra.

graf0016829_02_e.png

Goi eta goi-ertain teknologiako establezimenduek berrikuntza-jardueretara 1.285 milioi euro bideratu zituzten 2017an, guztizko gastuaren % 48,2. Gastu horretatik, 1.116,7 milioi 10 enplegatu edo gehiagotako establezimenduei zegozkien: tamaina horretako enpresek jarduera horretan gastatutako guztiaren % 49,7.

Sektore horretako I+G+i-rako eta merkataritza elektronikorako baliabideen proportzioa handiagoa izan zen sektoreen osotasunaren batez bestekoa baino.

Argi geratu da, halaber, goi eta erdi-goi teknologiaren sektoreak gainerako sektoreek baino baliabide-proportzio handiagoa bideratu zituela I+G+i-ra, “berrikuntza” eta “barne I+G”ko intentsitate-tasei erreparatuz gero, alegia, sektore horrek berrikuntzarako zein I+G-rako gasturako baliatzen duenaren zenbakia, salmentetako kopuruekiko. Zehazki, berrikuntzaren intentsitatea %5,71 da sektore honetan; aldiz, ekonomiako gainerako sektoreen guztizkoan, % 1,56 da. Barne I+G-ren kasuan, tasa % 3,53 da sektorerako, eta % 0,80, berriz, sektoreen guztizkorako.

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) oso zabalduta daude sektore honetako enpresen artean, eta merkataritza elektronikoa garatuago dago gainerako sektoreetan baino. 2017. urtean, sektore honetako establezimenduen % 46,2k egin zituzten erosketa elektronikoak; aldiz, sektoreen guztizkoan, hori % 23,0k egin zuten bakarrik. Aurten bertan, teknologiaren sektoreko salmenten % 10,5 elektronikoak izan ziren; aldiz, sektore guztien osotasunean, % 6,8k egin zituzten salmenta horiek. Horrenbestez, “merkataritza elektroniko” deitzen duguna goi edo goi-ertain teknologiaren sektoreko establezimenduen % 48tan erabiltzen da; aldiz, merkataritza hori establezimendu guztien osotasunaren % 25,1etan erabiltzen da.

Bestalde, sektore horrek ondasunen kanpo-merkataritzan duen eragina ez da bereziki handia. Esportazioak 769,3 milioi eurokoak izan ziren guztizko 24.109,9 milioien aldean; inportazioak, berriz, 783,0 milioitara heldu ziren, guztizko inportazioen 18.707,9 milioien aldean: % 3,2 eta % 4,2, hurrenez hurren.

Elkartruke horietako produktu ohikoenen artean, esportazioetan kategoria hauexek nabarmentzen dira: Makineria eta ekipo mekanikoa (% 41,6), Aeronautikako eta espazioko eraikuntza (% 18,7) eta Material elektronikoa eta irrati-, telebista- eta komunikazio-ekipo eta -aparatuak (% 12,5). Inportazioetan, berriz, honako kategoria hauek nabarmentzen dira: Aeronautikako eta espazioko eraikuntza (% 32,5), Material elektronikoa eta irrati-, telebista- eta komunikazio-ekipoak eta aparatuak (% 26,3) eta Makineria eta Instrumentu zientifikoak (% 15,8).

graf0016829_03_e.png

graf0016829_04_e.png

Metodologia-oharra:

Goi teknologian sailkatzen diren sektoreek beren konplexutasun mailagatik etengabeko ikerketa-ahalegina egitea eta oinarri teknologiko sendoa izatea dute ezaugarri. Sektore horretan biltzen diren jarduerak, EJSN 2009ren arabera, hemen aurki daitezke: Eustat webgunea. Metodologiaren fitxa: Goi teknologiako adierazleen estatistika 

Argibideetarako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Oharra: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Goi teknologiako sektorea Euskal Autonomia Erkidegoak sortutako balio erantsiaren % 8,8 izan zen 2017an, eta pertsona landunen % 8,5

Eragiketa : 
Goi teknologiako sektorearen estatistika
Eragiketa kodea : 
223204
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Año 2017
Eguneratze data : 
2019/10/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016829_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali