2011-07-15eko prentsa-oharra

Askotariko Zerbitzuei buruzko Inkesta 2009

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Higiezinen enpresek, argitalpen jarduerek eta garraioari lotutako jarduerek Zerbitzuen sektorearen batez besteko balio erantsia baino altuagoa izan zuten pertsona bakoitzeko 2009. urtean

Informatikari lotutako jarduerek ia 14.000 pertsonari eman zioten lana

Eustatek 2009. urtean egin zuen Euskal AEko Askotariko Zerbitzuei buruzko Inkestan jaso ziren esparruen artean, garraioari lotutako jarduerek, higiezinen enpresek eta argitalpen jarduerek pertsona bakoitzeko sortutako balio erantsiak zerbitzuen sektore osoko batezbestekoa baino altuagoak izan ziren.

Enpleguari dagokionez, informatika sektorea izan zen nagusi: 13.742 landun izan zituen.

Beste zerbitzu batzuetako aldagai nagusiak, jarduera-adarraren arabera. Euskal AE. Mila €. 2009

Negozio kopuruaren zenbateko garbia eta balio erantsia kontuan hartuta, garraioari lotutako jarduera-adarra izan zen nagusi. Hain zuzen, arlo honetan portuak, aireportuak eta salgaiei lotutako jarduerak sartzen dira. Honek guztira mila milioi eurotik gorako balio erantsia izan zuen, 11.500 landun izan zituen, eta pertsona bakoitzeko balio erantsia laurogeita hamar mila eurokoa izan zen.

Higiezinen enpresen esparruak, bestalde, 695 milioi euroko balio erantsia sortu zuen eta 7.286 landun izan zituen. Sektore honetan, gainera, pertsona bakoitzeko sortu zen balio erantsia laurogeita hamabost mila eurotik gorakoa izan zen.

Informatika sektoreak garrantzi handia izan zuen enpleguaren sorrerari dagokionez; guztira 13.742 landun izan zituen. Sektore horren balio erantsiak ekarpen pixka bat txikiagoa izan zuen, 669 milioi eurokoa, eta pertsona bakoitzeko balio erantsia 49 mila eurokoa izan zen.

Azpisektore nagusi moduan ile-apaindegiak eta apaindegiak dituzten bestelako zerbitzu pertsonalen adarrak ratio txikiagoak izan zituen, bai salmentetan bai pertsona bakoitzeko balio erantsian. Landun bakoitzeko salmentak 31.306 eurokoak izan ziren eta balio erantsia ia 20 mila euroraino iritsi zen. Baina enplegu kopuru nahiko handia izan zuen: 12.647 landun.

6.319 pertsonak lan egin zuten jarduera kulturaletan, eta 7.072 lanpostu izan ziren kirol eta aisia jardueretan.

Ohar metodologikoa: EJSN-09aren arabera jarraian zehazten diren jarduera-zatiketetako batean sar daitekeen jarduera bakarra edo nagusia duten establezimenduak aztertu dira: 52, 53, 58, 59, 60, 62, 63, 66, 68, 90, 91, 92, 93, 95 eta 96.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetan jartzeko pertsona: Aitor Oleaga Tel:+34-945-01 75 09 Faxa:+34-945-01 75 01 Askotariko Zerbitzuei buruzko Inkestaren gaineko prentsa-ohar gehiago Askotariko Zerbitzuei buruzko Inkestaren datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Higiezinen enpresek, argitalpen jarduerek eta garraioari lotutako jarduerek Zerbitzuen sektorearen batez besteko balio erantsia baino altuagoa izan zuten pertsona bakoitzeko 2009. urtean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0007096_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali