2016/02/10eko prentsa-oharra

INGURUMENAREN INKESTA – FAMILIAK. 2015

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Ingurumen ohiturek hobera egin dute 2015ean euskal familietan

Azpimarratzekoak hondakinen kudeaketa eta bai ura, bai energia aurreztea

Euskal familiek 6,6 puntu dituzte Ingurumen Adierazlean (6,4, 2008an) Eustaten datuen arabera. Ingurumenari eta familiei buruzko inkestako (2015) 75 galderaren sintesiarekin lortzen da adierazlea. Euskal gizartea 0tik 10era kokatuko da, ikusita sentiberatze-maila eta jokaera ingurumen-eragindun kontuetan.

Ingurumen adierazleak 7 dimentsio ditu, 7 adierazle partzial. Emaitza onenak: Ohiko hondakinen tratamendua (8,8), Noizbehinkako hondakinen tratamendua (7,8), Energia aurreztea (6,8), Ur aurreztea (6,4), Ingurumenarekiko jarrera (6,2).

Garraio eta mugikortasuna (5,5); “gutxiegi” bakarra Kontsumo pautak (4,3).

Ingurumen adierazleak dimentsioen arabera. 2015
Iturria: Eustat. Ingurumenaren inkesta – Familiak

Ingurumen adierazlean Gipuzkoak 2008an 6,2 zuen, balio baxuena; 2015ean onena, 6,7 (+0,5); lurraldeen artean ez dago alde handirik.

Ohiko hondakinen tratamenduan Gipuzkoak 9,2, altuena (2008an baino +1,9). Araba liderra ura aurrezten (6,6). 7 adierazle partzialetan Bizkaiak punturik gutxien, baina alde handirik gabe beste biekiko.

Gizarte-taldeak ikusita, Ingurumen adierazleen balio altuenak 4 pertsonadun etxebizitzetan (6,7) eta unibertsitate-ikasketak edo bigarren mailakoak dituzten pertsonen artean (6,7). Baxuenak pertsona bakarrekoetan (6,5) eta ikasketarik gabekoetan (6,4).

Ez dago “nahikorik” inongo gizarte-taldetan Kontsumo pautetan; unibertsitate-ikasketak dituztenek (4,8) notarik onena.

Ura aurrezteko ohiturak oso zabalduta daude

Euskal familien %97,4k badu ura aurrezteko ohituraren bat: garbigailua eta plater-garbigailua ondo betetakoan jarri (%87,3; 2008an %82,6); jana aurrez desizoztu kanilaren azpian ez egiteko (%87).

Ura birziklatzen du familien %11,9k (2008an %13,1ek ). Araban %13,1ek, Bizkaian %12,7k, Gipuzkoan %10,3k. Diru sarrera handiendun familiek balio baxuena (%7,5), gutxiendunek altuena (%16,8).

Ura aurrezteko gailuak etxeen %77,4tan daude, ohikoena kanila monomando edo termostatikoa (%77,5). Etxebizitzen %51,2tan (2008an %28,6tan) deskarga-mugatzaileak daude komun zisternetan.

Gas-hodia etxeen %62,3tan

Gas-hodia etxebizitzen %62,3tan (ehuneko +2,4 puntu); Gipuzkoan %68,8, Araban %67,8, Bizkaian %56,8. 2008koen aldean, 10.000 biztanletik beherako udalerrietan ehuneko +5 (%54,9).

Petrolio-gas likidotua (%10,2) eta erregai likidoak (%6,7) gutxiago erabiltzen dira 2008an baino. Egurra (%4,2, 2008an %3,4) gutxien erabilia.

Berokuntza sistemaren bat etxebizitzen %95,1ek

Etxebizitzen %95ek (%90ek 2008an) dute berokuntza sistemaren bat: gasa (%63,4); elektrikoa (%22,3); gasolioa (%9,1). Araban %97,9; Gipuzkoan %93,6; Bizkaian %95,2 (2008an %85,5, beraz ehuneko +10 ia).

Gas-berokuntza banakakoa da gehien erabiltzen dena (etxebizitza erdietan); muturrak: %57,5 Araban, %49,1 Bizkaian.

Isolamendu sistemaren bat, etxebizitzen %99k. Pertsianak %94,5ek; kristal bikoitza %71,6k (2008an %64,7k, beraz ia +7).

Kontsumo baxuko bonbillak %88,4tan (2008an %68,7, ia +20), erabilienak; fluoreszenteak beheraka (%69,6; 2008an %75,6).

Hondakin organikoak birziklatzen %40ko gehikuntza 2008tik

Hondakin organikoen bilketa berezitua nabarmen gehitu da hiru lurraldeetan, batez ere Gipuzkoan, 2008ko %16,8tik 2015eko %79ra, azken postutik aurrenekora.

Papera eta kartoia familien %93,1ek birziklatzen ditu; beira %92,8k; plastiko eta metalezko ontziak %92,3k.

Familien %23,2k zaratak jasaten ditu eta %15,2k usain txarrak

Usain txarren portzentajea lehengoan (%15,2); Gipuzkoan %17,5, Bizkaian %15,4, Araban %9,3. Usain txarrak hodi eta saneamendutik datoz (%7,4) eta industriatik (%2,6).

Familien %23,2k zaratak jasaten ditu (2008an %26k). Zarata-iturriak: obrak (%10,4), bizilagunak (%10), trafikoa (%8,3, 2008an %11,9, -3 pasa).

Eragozpenok larriak izan zein ez, gehiago dira haien kontra zerbait eginiko familiak: Usain txarrekiko, eragindako familien %54k, %30ek 2008an. Zaratekiko, %41ek, %27,6k 2008an. Bide nagusia, kexa.

Mugikortasunean garraio pribatua nagusi (%35,4, 2008an %41,2)

Oinez edo bizikletan %35,1; autoz %34,1, garraio publikoz %28,7 (autobusez %14). Gipuzkoan garraio pribatua da nagusi (%39,6); Araban oinez-bizikletan (%50); Bizkaian orekatuagoak dira garraio publikoa (%36), pribatua (%33) eta oinez-bizikletan (%30).

Oinez edo bizikletan ibiltzen dira batez ere 65 urtetik gorakoak, etxeko lanetan ari direnak eta ikasketarik gabeak, beti %50etik gora. Okupatuak dira garraio pribatua gehien (%56) erabiltzen dutenak.

Kontsumo-pautek hobera 2008tik, “nahikora” iritsi gabe (4,3)

Paper birziklatuaren (%21,8), itzultzeko ontzien (%19,2) eta pila eta bateria kargagarrien (%28,5) erabilera minoritarioa da. %43tan ez dira sekula edo ia sekula erabiltzen erabili eta botatzeko produktuak.

Produktu berria erosi behar izanez gero efizientziari begiratzen zaio etxetresna elektrikoen kasuan (%82,3, +6,5 2008koaren aldean) eta tokiko produkzioari (%66,2, +9,3).

Orokorra da ingurumen kezka biztanleen artean (%92,9)

16 urte eta gehiagoko ia pertsona guztiek adierazten dute ingurumen kezka, baina kezka handiak behera egin du, 2008ko %81,2tik 2015eko %71,7ra. Ura eta energia aurrezteko kanpainen berri biztanle erdiak du, beheraka baita ere 2008tik.

Pertsonen %23,9k parte hartu du ingurumenarekin erlazionatutako jarduera batean, batez ere zerbaiten kontra, %18,8k. Inguruan arazo ekologikoren bat antzemandakoak (%19,9) beheraka 2008tik (%23,2).

Biztanleak masiboki (%93,1) daude ingurumenaren aldeko zenbait neurriren alde, esaterako trafiko-zarata gutxitzea (%84,6), erregai kutsagarrienentzako zerga berezi bat (%60,4), ur-kontsumo gehiegizkoa gutxitzea (%57,5).

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Ingurumenaren inkesta – Familiak, prentsa-ohar gehiago Ingurumenaren inkesta – Familiak, datu bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ingurumen ohiturek hobera egin dute 2015ean euskal familietan

Eragiketa : 
Ingurumenaren inkesta - Familiak
Eragiketa kodea : 
090001
Periodikotasuna : 
Bost urtekoa
Denbora arloa : 
2015
Eguneratze data : 
2016/02/10
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013175_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali