2019/07/19ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA. II/2019

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Langabezia-tasa % 9,6koa da eta biztanleria okupatua hazi egin da, % 1,2, 2019ko bigarren hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoan

Langabezia-tasak, azken urtean, % 10,2tik % 9,6ra egin du behera

Euskal Autonomia Erkidegoko lan-merkatuaren gaineko 2019ko bigarren hiruhilekoko datuen arabera, 947.900 dira okupatuak, alegia, 11.700 pertsona okupatu gehiago daude, aurreko hiruhilekoaren aldean (+% 1,2), Eustaten datuen arabera. Bestalde, Euskadiko langabezia-tasa % 9,6koa da, 2019ko lehen hiruhilekoan baino ehuneko % 0,7 baxuagoa. Biztanleria okupatuaren eta langabearen bilakaeraren emaitza gisa, jarduera-tasa % 56,7koa da 2019ko bigarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekokoaren ehuneko hamarren bat handiagoa.

Lurraldeen arabera eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Gipuzkoan hazi da gehien okupazioa; 6.400 pertsona okupatu gehiago daude. Gero Araban; 3.900 okupatu gehiago daude. Eta, azkenik, Bizkaian; 1.400 okupatu gehiago daude. Hiriburuei dagokienez, Vitoria-Gasteiz da okupazioa gehien areagotu duen hiriburua (2.800 pertsona okupatu gehiago); ondoren Donostia (200 gehiago) eta Bilbon, ordea, okupazioak behera egin du (1.000 gutxiago).

Generoa dela eta, okupazioaren gorakada handiena emakumeetan izan da, 8.700 okupatu gehiago aurreko hiruhilekoan baino; gizonetan, 3.000 okupatu gehiago dira.

Nazionalitatea dela eta, nazionalitate espainiarra duten pertsona okupatuen kopurua hazi egin da, 9.400 gehiago dira, eta atzerriko nazionalitatea dutenen artean 2.300 gehiago dira.

Okupazioak gora egin du zerbitzuen sektorean eta eraikuntzan, eta behera industrian eta lehen sektorean

EAEko biztanleria okupatuak gora egin du zerbitzuen sektorean (12.900 okupatu gehiago dira) eta eraikuntzan (500 gehiago). Industrian, ordea, okupatuen kopuruak behera egin du (800 gutxiago), bai eta lehen sektorean ere (1.000 pertsona gutxiago dira).

Okupazio-tasak, 16 eta 64 urte bitarteko pertsona okupatuen ehunekotan kalkulatuta adin horien guztizkoaren gainean, ehuneko bat egin du gora, aurreko hiruhilekoaren aldean, eta % 68,6an kokatzen da. Tasa hori % 72,6ra iritsi da gizonetan, eta % 64,6koa da emakumeetan.

Nazionalitatea dela eta, okupazio-tasa altuena nazionalitate espainiarra duten pertsonen artean dago (% 69,7), eta atzerriko nazionalitatea dutenen artean % 56,8koa da.

Lurralde historikoen arabera, okupazio-tasa altuena Gipuzkoakoa da, % 70,6koa, eta aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko 1,5 puntu gehiago. Gero, Arabakoa, % 69,3koa, aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko 1,9 puntu gehiago. Eta, azkenik, Bizkaikoa; bertan, okupazio-tasak 0,3 puntu egin du gora (% 67,1).

8.300 etxe gehiago daude kide aktibo guztiak okupatuta dituztenak

2019ko bigarren hiruhilekoan kalkulatzen da Euskal AEn 892.700 etxe inguru daudela eta horietatik laurden batek pertsona aktiborik ez duela: hamar etxetik seitan pertsona aktibo guztiak daude okupatuta, aurreko hiruhilekoan baino 8.300 familia gehiago; gainera, etxeko pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten etxeak 28.000 dira, aurreko hiruhilekoan baino 2.000 gutxiago.

2019ko bigarren hiruhilekoak % 9,6ko langabezia-tasa du, aurreko hiruhilekoan baino 0,7 puntu gutxiago

EAEko langabe-kopurua, alegia, enplegua bilatzen ari den, bilaketarako kudeaketa aktiboak egiten dituen eta, gainera, lan egiteko disponibilitatea duen pertsona-kopurua, urteko bigarren hiruhilekoan, 100.300 dela kalkulatzen da, aurreko hiruhilekoan baino 6.700 pertsona gutxiago. Gizon langabeen kolektiboa 47.800 pertsona dira, 1.800 pertsonatan egin du behera, eta, emakume langabeen kopuruak 5.000 egin du behera, guztira 52.400era arte hiruhilekoan.

2019ko bigarren hiruhilekoko datuen arabera, langabezia-tasa % 9,6koa da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,7 puntu gutxiago. Gizonezkoen langabezia-tasa % 8,7koa da (ehuneko 0,4 puntu gutxiago) eta emakumezkoenak ehuneko puntu bat egin du behera, % 10,5era arte. Adinen arabera, gazteen langabezia-tasak jarraitzen du altuena izaten, % 20,6rekin, ehuneko 0,7 puntu gehiago aurreko hiruhilekoan baino.

Langabeziaren beherakada ere egon da atzerriko nazionalitatea duten pertsonen artean (aurreko hiruhilekoan baino 1.100 gutxiago), eta langabe-kopurua 20.700koa izan da. Kolektibo horren langabezia-tasa altuena da, % 23,2koa, baina 1,5 puntu egin du behera.

Lurralde historikoen arabera, langabe-kopuruan egon den beherakada handiena Gipuzkoan izan da (-3.900 pertsona); bertan, langabezia-tasa % 6,7koa da, aurreko hiruhilekoan baino 1,2 puntu gutxiago. Arabak 15.800 langabe ditu, eta, bertan, langabeziak behera egin du (2.300 gutxiago) eta langabezia-tasak ehuneko 1,6 puntu egin du behera, % 9,8ra arte. Bizkaian langabeziak behera egin du, 500 pertsona gutxiago daude, aurreko hiruhilekoan baino, eta langabezia-tasak ehuneko 0,1 puntu egin du behera, % 11,3ra arte.

Hiriburuak direla eta, langabeziak Vitoria-Gasteizen egin du gehien behera (1.300 langabe gutxiago), gero Bilbon (-500) eta, Donostian, 100 pertsona gehiago daude langabezian.

EUROSTATen –Europar Batasuneko Estatistikako Bulegoa– datuen arabera, 2019ko maiatzean, Europar Batasuna-28ko langabezia-tasa % 6,3koa izan zen eta, Espainiakoa, % 13,6koa.

Azken urtean, pertsona okupatuen kopuruak % 0,6 egin du gora eta langabezia-tasak % 10,2tik % 9,6ra egin du behera

Euskal AEn okupatutako biztanleria hazi egin da, 2018ko bigarren seihilekoaren aldean, eta 5.600 pertsona gehiago dira (% 0,6). Nabarmentzekoa da zerbitzuen sektoreko okupazioaren gorakada (9.700 pertsona gehiago); ondoren, eraikuntzarena (2.800 pertsona). Ordea, lehen sektorean eta industrian okupazioak behera egin du (1.400 eta 5.600 pertsona, hurrenez hurren).

Langabezia-tasak ehuneko 0,6 puntu egin du behera (% 10,2tik % 9,6ra); beraz, 6.300 pertsona gutxiago daude langabezia-egoeran Euskadin, 2018ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta.

Hiruhilekoko batez besteko afiliatuen % 98,7 okupatuta dago, NLEren irizpideen arabera.

EAEn hiruhilekoan, batez beste, 879.500 afiliatu daudela zenbatesten da, inkesta garaian EAEko biztanle eta Gizarte Segurantzako afiliatu. Horietatik, %98,7 okupatuak dira, Nazioarteko Lan Erakundearen (NLE) irizpideen arabera, zeinak baitira BJAk darabiltzanak; 867.800 lagun.

BJAren NLE okupatuen artean, % 7,4 ez dira Gizarte Segurantzako afiliatu (70.200), ez baitaude EAEn kokatutako enpresetan edo funtzionarioen mutualitate publikoetakoak direlako edo beste egoera batzuetan daudelako.

Langabeen % 34,8 ez dago Lanbiden langabe erregistratu gisa

EAEn zenbatesten da 99.200 langabe daudela Lanbiden erregistratuta hiruhilekoan, batez beste, alegia, EAEn bizi eta inkesta egin den unean langabeziako kategoria kalifikaturen batean daudela Lanbiden erregistratuta. Horietatik, % 64,5 langabea da, NLEren definizioaren arabera (64.000 pertsona). BJAren NLE langabeen artean, % 34,8 ez dago langabe moduan erregistratuta Lanbiden (34.900 pertsona), baina enplegu-eskatzaileen beste kategoria batzuetan egon daiteke.

graf0016648_01_e.png

graf0016648_02_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Langabezia-tasa % 9,6koa da eta biztanleria okupatua hazi egin da, % 1,2, 2019ko bigarren hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
II/2019
Eguneratze data : 
2019/07/19
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016648_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali