HomeGaiakEnpresakPrentsa Oharrak Merkataritza elektronikodun...

2019/08/01eko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEAREN INKESTA. ENPRESAK. 2018

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Merkataritza elektronikodun establezimenduek beren salmenten % 40,6 eta beren erosketa guztien % 36,4 kanal horretatik egiten dituzte Euskal AEn, 2018an

Establezimendu guztien % 26,3k dagoeneko merkataritza elektronikoa egiten du, aurreko urtean baino puntu bat eta bi hamarren gehiagok

43.000 inguru dira 2018an Euskal AEn merkataritza elektronikoa egiten duten establezimenduak, eta kalkulatzen da prozedura horren bidez egiten dituzten salmenta eta erosketak guztizkoaren % 40,6 eta % 36,4 direla, hurrenez hurren, EUSTATek prestatutako datuen arabera.

Euskal AEko merkataritza elektronikoak berriro ere egin du gora zifra ekonomikoetan, aurreko urtearen aldean. Euskal AEko enpresetan merkataritza elektronikoaren bidezko salmenten kasuan, % 10,8ko eta % 10,2ko igoera erregistratzen da, sistema beraren bidez eginiko erosketei dagokienez, EUSTATek prestatutako datuen arabera.

Ondorioz, 2018an sarearen bidez edo beste sistema elektroniko batzuen bitartez –besteak beste helbide elektronikoa edo datu elektronikoen trukea (EDI eta beste sare batzuk)– sortutako negozio-bolumenak 19.142,9 milioi eurokoak izan ziren, eginiko salmenta elektronikoei dagokienez, eta 14.065,9 milioikoak, egindako erosketei dagokienez.

graf0016661_01_e.png

Lurraldeen arabera, salmenta elektronikoetan Gipuzkoako gorakada (% 12,1) nabarmentzen da eta, ondoren, Bizkaikoa (% 11,0) eta Arabakoa (% 9,4). Erosketa elektronikoetan, ordea, Bizkaiak izan du gorakada handiena (% 11,7), gero Arabak (% 9,0) eta, ondoren, Gipuzkoak (% 8,6).

Lurralde bakoitzaren pisua dela eta, nahiko antzera banatzen dira hiruretan salmenta elektronikoak: Bizkaiak du ehunekorik handiena (autonomia-erkidegoaren guztizkoaren % 36,9), Gipuzkoak gero (% 32,1) eta, ondoren, Arabak (% 31). Erosketetan, partaidetza ez da hain berdina: Bizkaiak Euskal AEko erosketa elektronikoen guztizkoaren % 51,1 du, 2018an; Gipuzkoak, % 31,0, eta Arabak, % 17,9.

Establezimenduen tamaina aintzat hartuta, 10 enplegatu edo gehiago dituztenetan trukatzen da merkataritza elektronikoan kopuru ekonomiko handiena (salmenten % 83,3 eta erosketen guztizkoaren % 70,8).

Bestalde, merkataritza elektronikoan % 26,3 enpresak parte hartu dute, 2018an, aurreko urtean baino ehuneko 1,2 puntu gehiago. Gorakada hori, nagusiki, elektronikoki erosten duten enpresen ehunekoaren igoeraren ondorio da (ehuneko 1,1 puntu), eta, gaur egun, enpresen % 24,1 da; izan ere, salmenta elektronikoak egiten dituztenen proportzioa ia ez da aldatu, ehuneko 0,1 puntu gehiago, eta, orain, guztizkoaren % 6,9 da.

Era berean antzematen da, nahiz eta bide elektronikoetatik erosten duen enpresa-kopurua bitarteko beraren bidez salmentak egiten dituztenak baino askoz ere handiagoa den, zifra ekonomikoetan handiagoak direla salmentak (19,1 mila milioi euro) erosketa elektronikoak baino (14,1 mila milioi euro).

graf0016661_02_e.png

Zifra horiek aldatu egiten dira, enpresen tamaina kontuan hartzen bada. Horrela, 10 enplegatu edo gehiagoko enpresetan, merkataritza elektronikoa % 31,6k egiten du, aurreko urtean baino ehuneko 2,6 puntu gehiagok. Segmentu horretan ere gehiago dira erosketa elektronikoak egiten dituztenak (% 27), eta pisu gutxiago dute bide beretatik salmentak egiten dituztenek (% 13,1), erosten dituztenek eta saltzen dituztenek igo ondoren (ehuneko 1,9 puntu eta 0,5 puntu, hurrenez hurren).

Erosketa elektronikoak egiteko bitartekoak direla eta, kopuru ekonomikoaren % 49,2 posta elektronikoaren bidez egin da, % 29,9 EDIren eta beste sare batzuen bitartez eta gainerako % 20,9a, webgunearen bidez. Aldi berean, salmenten guztizko zifraren % 43,5 EDI eta beste sare batzuen bidez egin da; % 29,5, posta elektronikoaren bidez, eta % 27,0, webgunearen, aplikazioen (app-ak) edo Interneteko salmenta-atarien bidez.

graf0016661_03_e.png

2018an merkataritza elektronikoko salmenten xede izan diren bezeroak direla eta, gehienak, baliabide elektronikoen bidez fakturatutako guztizkoaren % 79,9k, beste enpresa batzuk izan ditu hartzaile (B2B izeneko merkataritza), % 18,1 kontsumitzaile partikularrei zuzendu zaie (B2C) eta gainerako % 2,0 beste bezero-mota batzuetan banatu da, besteak beste, administrazio publikoak (B2G).

graf0016661_04_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Telf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Merkataritza elektronikodun establezimenduek beren salmenten % 40,6 eta beren erosketa guztien % 36,4 kanal horretatik egiten dituzte Euskal AEn, 2018an

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Eragiketa kodea : 
223002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2018
Eguneratze data : 
2019/08/01
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016661_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali