HomeGaiakLurren banaketa orokorraPrentsa Oharrak Nekazal azalera erabilgarria...

2008/12/19ko prentsa-agiria

NEKAZARITZA-USTIAPENEN EGITURARI BURUZKO INKESTA. 2007 urtea



Nekazal azalera erabilgarria azalera osoaren gainetik mantendu da 2007an


Arinki hazi da nekazaritzarako azalera erabilgarriaren ratioa (%1,4) eta azalera osoarena (%1,3) ustiategi bakoitzeko


Euskadiko AEko ustiategi kopurua ia bere horretan geratu da 2005 eta 2007 artean, 21.730 ustiategi egotetik 21.695 egotera igaro baita (-%0,2), Eustatek ateratako datuen arabera. Hala ere, bai nekazal azalera eta bai nekazal azalera erabilgarria (lur landuak eta larre iraunkorretarako lurrak) %1,2 eta %1,3 hazi dira, hurrenez hurren. Ondorioz, nekazal azalera erabilgarriak osoaren gainetik dakarren portzentajea mantendu da (%55,5).


Euskadiko AEko ustiategien azalera osoaren eta nekazaritzarako azalera erabilgarriaren (NAE) batez besteko tamaina 20,2 hektareakoa eta 11,2 hektareakoa da, hurrenez hurren; Araba (45,6 ha. eta 31,0 ha.) eta gainerako beste bi lurraldeen artean, Gipuzkoa (17,1 ha. eta 7,7 ha.) eta Bizkaia (12,6 ha. eta 6,0 ha.) ezberdintasun nabarmena badago ere.


1. Taula. Nekazaritzarako azalera ustiapen mota eta lurralde historikoaren arabera sailkatua. 2007 urtea

Iturria: EUSTAT


Hazkundea nabari da abere ustiategietako abere kontzentrazioan


2007 urtean mota guztietako azienden ustiategien kopurua jaitsi da Euskadiko AEan. Jaitsiera esanguratsuenak behi-azienda (-%7), zaldi-azienda (-%7), hegazti-azienda (-%10) eta untxiama aziendaren ustiategietan (-%15) gertatu dira; erlauntzen ustiategi profesionalaren beherakada ere nabarmenduz. Lurraldeka, berriz, egoera ezberdina da: Araban hegazti- eta txerri aziendarenak igo dira, Bizkaian txerri-aziendarenak eta Gipuzkoan erlauntz-, ahuntz- eta untxiamena.

Alabaina, ustiategi hauetako buru kopurua hazi egin da behi-aziendan (%1,2), ahuntz-aziendan (%1,5), zaldi-aziendan (%4,6) eta untxiamen aziendan (%9,0). Honakoetan, aldiz, txikiagoa da: txerri-aziendan (-%9,9), hegaztienean (-%7,9) eta ardi-aziendan (-%0,8).


Ustiategi eta buru kopuruan gertaturiko bilakaeraren ondorioz, langile kopurua igo da ustiategi bakoitzeko, behi-, ahuntz- zaldi-, hegazti-, untxiamen eta erlauntzen ustiategietan.


2. Taula. Ganadutegia. Azienda mota eta unitateak. 2007 urtea

Iturria: EUSTAT




Ohar metodologikoa: Datuak 2006ko urriaren 1etik 2007ko azaroaren 30era bitarteko nekazaritza kanpainari dagozkio, 2007ko nekazal urteari. Populazio-eremuak gutxienez ondoren aipatzen direnak dituzten nekazal ustiategiei egiten die erreferentzia: Nekazaritzarako Azalera Erabilgarriko (NAE) ha. 1; 0,2 ha. Laborantza intentsibodunak, Azienda Larri Unitate (ALU) 1 edo 0,75eko Marjina Guztira Gordinarena Ekonomia-Dimentsio unitateetan (EDU). Inkesta hau Espainiako Estatistika Erakundearen (EEE) lankidetzarekin egin da Euskadiko AEan.





Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Mariano González
+Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Nekazal azalera erabilgarria azalera osoaren gainetik mantendu da 2007an

Eragiketa : 
Nekazaritzako ustiategien egituraren inkesta
Eragiketa kodea : 
102114
Periodikotasuna : 
Hiru urtekoa
Denbora arloa : 
Año 2007
Eguneratze data : 
2008/12/19
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004874_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali