2012/07/23ko prentsa-oharra

Euskal AEko OSPITALE ESTATISTIKA. 2009. URTEA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Ospitaleko egonaldien kopurua gutxitu egin da 2010ean

Kirurgia eta amaetxeak izan dira jardueran hazkundea izan duten asistentzia-arloak

EAEko 44 ospitaleetan sorturiko egonaldi kopurua (2.257.414) % 3,3 jaitsi zen 2010. urtean, Eustaten datuen arabera. Egonaldien % 72 sare publikoko ospitaleetan izan ziren eta, ospitale horien kasuan, jaitsiera % 2,6koa izan zen.

2010. urtean EAEn 44 ospitale zeuden eta horietan guztira 7.921 ohe (2009an 7.916 ziren); hau da, 1.000 biztanle bakoitzeko batez beste 3,6 ohe zeuden. % 69,3 sektore publikoari dagozkio eta gainerako % 30,7a sektore pribatuari. Asistentzia-helburua kontuan hartuta, oheen % 70,4 gaixo akutuen ospitaleetan zegoen, % 21,7 psikiatrikoetan eta % 7,9 egonaldi ertain-luzeko ospitaleetan.

Asistentzia-esparruak aztertuz gero, kirurgian eta amaetxean handitu da jarduera-bolumena. Jarduera kirurgikoa % 1,9 igo zen 2010ean, ospitaleetako operazio-geletan (200 baino gehiago dira) egindako 247.441 ebakuntza kirurgikoak kontuan izanik. % 66 ospitale publikoetan egin ziren eta % 34 pribatuetan. Ospitaleetako ebakuntzen % 53 kirurgia anbulatorioari zegozkion eta jardueraren hazkundean eragin handia izan zuen arlo horrek; horrek esan nahi du arreta kirurgikoa arian-arian gero eta anbulatorioago bihurtzen ari dela.

Jarduera kirurgikoaren banaketa ebakuntza motaren arabera: 2000. eta 2010. urteak
Iturria: Osasun eta Kontsumo Saila eta EUSTAT. Ospitale Estatistika.

Amaetxeak ere gora egin zuen 2010ean. Guztira, 21.188 erditze izan ziren, hau da, aurreko urtean baino % 1,5 gehiago. Erditzeen % 87,7 ospitale publikoetan izan ziren eta % 12,3 pribatuetan. Zesarea kopuruak ere gora egin zuen % 4,5; horrek esan nahi du zesarea-tasa % 14,8 dela (2009an % 14,4). Dena dela, zesarea-tasa txikieneko Autonomia Erkidegoen buru da EAE (Espainiako batez bestekoa % 25,3 izan zen 2009an).

Bestalde, ospitaleetan artatutako larrialdi kopurua milioi batetik gora izan zen arren, aurreko urteko datuen aldean ia % 3 jaitsi zen; baita ospitaleratzea behar izan zuten larrialdiak ere (% -1).

Batez besteko egonaldiaren kasuan ere jaitsiera izan zen; 2010. urtean 6,9 egun zen batez besteko egonaldia (4,7 egun akutuen ospitaleetan) eta, horren ondorioz, ohe bakoitzeko artatutako pazienteen kopuruak gora egin zuen (38,5etik 41,1era 2010ean).

EAEko ospitaleetako kopuru nagusienen bilakaera
Iturria: Osasun Saila eta EUSTAT. Ospitale-estatistika.

Ospitaleko osasun-asistentziak 2.318 milioi euroko gastua eragin zuen 2010. urtean, 2009. urtean baino % 3,2 gehiago eta EAEn BPGak izandako % 1,9ko hazkundea ere gainditu zuen. Ospitaleko jarduerak EAEko BPGaren % 3,5 osatu zuen 2010ean eta biztanle bakoitzeko batez besteko gastua 1.062 € izan zen, aurreko urtean baino % 2,7 gehiago. Gastu osotik 2.189 milioi gastu arruntak izan ziren eta 129 milioi inbertsioak.

Guztira 28.996 pertsonak lan egin zuen ospitaleen sektorean 2010ean; horien artetik % 77 osasun-arloko langileak izan ziren eta gainerako % 23a osasun-arlokoak ez zirenak. Ospitaleetako langileen % 89,2k gaixo akutuen ospitaleetan egin zuen lan, % 6,2k psikiatrikoetan eta % 4,5ek egonaldi ertain-luzeko ospitaleetan.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetan jartzeko pertsona: Marta de la Torre Fernández Tel.: +34-945-01 75 48 Faxa: +34-945-01 75 01. Euskal AEko Ospitale estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Ospitale estatistikari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ospitaleko egonaldien kopurua gutxitu egin da 2010ean

Eragiketa : 
Arreta espezializatuaren inkesta
Eragiketa kodea : 
030502
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2010
Eguneratze data : 
2012/07/23
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0009381_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali