2002/02/01eko prentsa-oharra

 

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA (IGI Familiak). 2001eko 4. hiruhilek.

2001. URTEAN ETXEGUNETAKO INTERNETERAKO KONEXIOAK %86 HAZI ZIREN

Lau biztanletik hiruk sakelako telefonoa daukate familia-eremuan

2001eko laugarren hiruhilekoan Informazioaren Gizarteari buruz lortu diren datuen arabera, esan daiteke IKT osagaien (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) sartze-mailak hazten jarraitzen duela etxegunetan. Izan ere, 15 urte eta gehiagoko biztanleriaren ia erdiak ordenagailu pertsonala erabiltzeko aukera du, urtebete lehenago baino % 15 gehiagok. Interneterako sarbidea are erritmo handiagoz hazi da: urtebetean % 86 igo da, 223.000 biztanlek dute Interneterako sarbide berria etxegunean. Tresna zaharren ordezkatze-prozesua argi ikusten da Interneterako konexioen hazkundearen eta etxeguneetan dauden ordenagailu pertsonalen bilakaeraren artean dagoen aldean.

Iturria: Eustat

2001aren amaieran, biztanleen % 75ek sakelako telefonoa zeukaten etxegunean, urtebete lehenago baino % 15 gehiagok, aurreikuspen baikorrenak hautsiz. Nahiz eta osagai horren hazkunderik handiena 2000. urtean gertatu zen, etenik gabe hazten jarraitu du, erritmo motelagoan bada ere.

Hazi egin da Interneterako sarbidearen aldea gizarte-taldeen artean

Gizarte-talde desberdinen Interneterako sarbideari dagokionez, gehituz jarraitzen du goi-mailako prestakuntza duten biztanleek, ikasleek edo gazteek osatutako taldeen urruntzea, beste biztanle batzuek osatutakoaren aldean (65 urte eta gehiagoko biztanleak, familia-gunerik gabeko edo bakartutako edo lehen ikasketarik gabeko biztanleak). Beraz, azken datuek erakusten dute "arrail digital" delakoa handitzen ari dela, prestakuntza akademiko handiagoko gizarte-taldeen mesedetan, talde horietan beste taldeetan baino modu nabarmenagoan gehitu baita Interneterako sarbidea.

Horrela, 2001eko azken sei hilabeteetan, unibertsitate-ikasketak dituztenen taldea %41eko Interneteko sartze-tasatik %50era pasa da. Lehen mailako ikasketak dituzten biztanleek osatutako taldea, aldiz, apenas aldatu da, eta %10,4tik %11,3ra pasa da.

Iturria: Eustat

2001. urtean, %57 hazi zen internauten kopurua, eta orain milioi erditik gora dira

2001eko laugarren hiruhilekoan, 529.000 Internet-erabiltzaile zenbatu ziren; erabiltzaile horiek 15 urte eta gehiagoko biztanleriaren % 29a hartzen dute. Internetek etxeguneetan izan duen hazkunde handiaz gain, internauten kopuruaren igoera internauta berriengandik dator: internauta horiek bazuten sarbidea, dela ikastetxean, dela lantokian, baina ez zuten erabiltzen, eta orain erabiltzen hasi dira. 2000ko laugarren hiruhilekoan, Interneterako sarbidea euren lantokian zutenetatik, soilik %55ek erabiltzen zuten; urtebete geroago, %71 izatera pasa dira. Ikasleen artean, zifra horiek %69tik %81era hazi dira.

Kontsumitzaileen eskubideak eta herritarrentzako sareko administrazio-
-zerbitzuak biderkatu egin dute interesa internauten artean

Interneteko gai nagusiak, oraindik ere, bidaiak, liburutegiak eta albisteak dira; dena dela, azken urte honetan interesa gehien handitu dutenak kontsumitzaileen eskubideak eta herritarrentzako administrazio-zerbitzuak izan dira (ehuneko 20na puntuko gehikuntza horietako bakoitzean). Haien atzetik datoz enplegua bilatzea (18 puntuko igoera) eta, laugarren tokian, bankuak eta finantzak (15 puntu). Azken kasu horretan 137.000 erabiltzaile interesatutik 285.000ra pasa dira.

Sei Internet-erabiltzailetatik batek sarearen bidez erosi du

Urtebetean, Interneteko erabiltzaileak 2tik gora biderkatu dira, eta 90.000ra iritsi dira. Urtebete lehenago, proportzio hori hamarretik batera iristen zen.

Bidaia-paketeek liburuen tokia hartu dute erosketen rankinean: 2001eko azken hiruhilekoan, 37.000 erabiltzailek Internet bidez kontratatu zituzten bidaiak, 33.000k liburuak eta aldizkariak erosi zituzten, 22.000k musika eta 17.000k softwarea, gehien eskatutako produktuen artean.

Erosleen gehikuntza hori badirudi bat datorrela sareko segurtasunari buruzko iritzia hobetzearekin, hau da, informatzen edo erosten dutenen artean iritzia hobetu izanarekin: 2000. urtearen amaieran, %75ek konfiantza gutxi edo oso gutxi zuten; 2001eko laugarren hiruhilekoan, zifra hori % 62ra jaitsi da.

Yahoo eta Terra dira Euskal AEko internatuek gehien erabiltzen dituzten atariak. Gehien aipatutako sei webguneetatik, bost egunkari digitalei dagozkie (guztira, 120.000 erabiltzaile, sei hilabete lehenago baino % 88 gehiago). Lehen tokian elcorreodigital.es dago; haren atzetik, diariovasco.com, elmundo.es, elpais.es eta marca.es daude.

Eusko Jaurlaritzaren orrialde instituzionala (euskadi.eus) bigarren tokian dago internautek egiten dituzten aipamenen artean. 2001eko 2. hiruhilekoko datu-bilketaren aldean, gehikuntza % 56koa izan da. Hiru foru-aldundien orrialdeek internauten aldetik dituzten aipamenak eta Eusko Jaurlaritzarenak dituenak antzekoak dira, eta gehikuntza % 47koa da.

Internautek gehien aipatzen dituzten finantza-erakundeak erreferentziatzat hartzen badira: cajalaboral.es, bbk.es, kutxa.net, bbvanet.com eta cajavital.net, erabiltzaileen 50.000 aipamen zenbatzen dira, sei hilabete lehenago baino %150 gehiago.

Iturria: Eustat

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastián kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel:+34-945-01 75 00. Fax:+34-945-01 75 01. E-mail : eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Jesús Rodríguez Marcos

Tel:+34-945-01 75 31. Fax:+34-945-01 75 01.

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2001. URTEAN ETXEGUNETAKO INTERNETERAKO KONEXIOAK %86 HAZI ZIREN

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak
Eragiketa kodea : 
220122
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
4º trimestre de 2001
Eguneratze data : 
2002/02/01
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001896_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali