2002/01/18ko prentsa-oharra

 

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA) 2001eko 4. hiruhilekoa

 

ENPLEGUAREN GORANZKO JOERA EZ DA ETEN 2001AREN AMAIERAN

Langabezia-tasa %10etik behera jaitsi da 2001eko laugarren hiruhilekoan

Euskal AEn, 864.000 landunekin itxi da 2001. urtea laugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino % 1 gehiagorekin. Bestalde, langabezia-tasa %9,9koa da 2001eko laugarren hiruhileko honetan, baxuena 1985etik eta %10etik beherakoa lehen aldiz. Langabe-kopurua 16.400 lagun inguru jaitsi da, eta aktibo-kopuruak ere jaitsiera izan du aldi berean. Lan egiteko adinean dagoen biztanleriaren aktibotasun-tasa (%53,5) ia puntu-erdia murriztu da hiru hilabetean; 16tik 24 urte bitarteko gazteena, berriz, ehuneko 3 punturaino murriztu da aldi horretan berean.

Maximoa berriro landun-kopuruan

Urte osoko goranzko joerarekin jarraituz, 2001eko azkeneko hiruhilekoan, landun-
-kopuruak igoera garbia izan du Euskal AEn (9.000 lagunetik gorakoa). Zifra hori gizonezkoen (+4.800) eta emakumezkoen (+4.400) artean banatzen da. Hiru herrialde historikoetan ere islatzen da, nahiz eta Arabako igoera nabarmentzen den (+5.100); Gipuzkoan arinagoa izan da (+2.800) eta are arinagoa Bizkaian (+1.400). Hala ere, produkzio-sektoreka, aldi horretan sektore bakar bat igo da, zerbitzuen sektorea (+14.200); izan ere, lehen sektorea eta industria apenas aldatu dira, eta eraikuntza jaitsi egin da (-3.800 lagun).

Berriro ere, enpleguaren igotzea alokatuen eta kooperatiba-kideen artean gertatu da (+8.300). Landun alokatuen artean, kontratudun finkoen igoera gertatu da (+12.500), aurreko hilaren aldean; aldi baterako kontratudunak, aldiz, jaitsi egin dira (-3.900).

Langabezia-tasa %9,9ra iritsi da, duela hiru hilabete baino ia 2 puntu gutxiagora

2001eko laugarren hiruhileko honetako langabezia-tasa %9,9koa da, hau da, ehuneko 1,6 puntu jaitsi da hiru hilabetean. Gizonezkoen langabezia-tasa ehuneko 2,3 puntu jaitsi da, %6,2ra; emakumezkoena, berriz, puntu 1etik behera jatsi da, %15,2ra.

Herrialde historikoka, langabezia-tasa kasu guztietan murriztu da, nahiz eta mailak desberdinak diren. Laugarren hiruhileko honetan, Arabako langabezia-tasa %6,1ekoa da, Gipuzkoakoa %7,5ekoa eta, azkenik, Bizkaiakoa, altuena, %12,5ekoa.

Langabe-kopurua (94.900 lagun kalkulatzen dira 2001aren amaieran) 16.400 lagun jaitsi da azken hiruhilekoan. Jaitsiera talde guztietan gertatu da, baina batik bat gizonezkoen artean (-13.800), Bizkaiko Lurralde Historikoan (-7.500) eta 2 urte edo gehiago lan bila dabiltzan langabeen artean (-6.600), bai eta lehen enpleguaren bila dabiltzanak ere (-6.400). Gainera, 16 eta 24 urte bitarteko (-6.100) eta 25etik 44 urte bitarteko (-6.800) langabeen artean ere, eta, ahaidetasunari dagokionez, seme eta alaben artean (-11.300).

2001eko azken hiruhilekoan, kalkulatzen da 716.000 bat etxegune daudela Euskal AEn; horietatik, laurden batek ez dute aktibo bat ere. Aktibo guztiak langabezian dituzten etxeguneak 21.800 bat dira (etxeguneen % 3a); kopuru hori ia aurreko hiruhilekokoaren adinakoa da. Azkenik, aktibo guztiak lanean dituzten etxeguneak %60tik goraxe dira (aurreko hiruhilekoan baino 16.800 gehiago).

Landun-kopurua ia %4 igo da azken urtean

Urte arteko aldakuntzek (2001eko laugarren hiruhilekoa, aurreko urteko laugarren hiruhilekoaren aldean) 2001eko azken hiruhilekoari buruz aipatukoen norantz berari jarraitzen diote. Landun-kopurua 30.000tik gora igo da (%+3,7), langabe-kopurua 23.500 jaitsi da (%19,8 langabe gutxiago), eta azken hamabi hilabeteetako langabezia-
-tasan ehuneko 2,5 puntuko jaitsiera izan da.

Landun-kopurua, emakumeen artean (+29.500 landun), zerbitzuen sektorean (+30.400), alokatuen artean (+29.600) eta mugarik gabeko kontratudunen artean (+30.600) ia soilik igo da.

2001ean, langabe-kopurua % 20 jaitsi da

2001aren amaieran, langabe-kopurua 100.000tik beherakoa da, eta jaitsiera 23.500 bat pertsonakoa izan da urtean zehar, hau da, %19,8 gutxiago. Langabezia-tasan, horrek ehuneko 2,5 puntu hartzen ditu. Jaitsiera hori aztertutako talde guztietan islatzen da (45 urte eta gehiagoko langabeen taldean izan ezik). Aipatzekoa da 2 urte edo gehiago lan bila dabiltzan langabeen (-18.800) eta langabe doien –lana bilatzeaz gain, beste jardueraren bat egiten ez dutenen– jaitsiera (-18.600).

Herrialde historikoka, jaitsiera erlatiboa berdintsua da Bizkaian eta Gipuzkoan (%15etik gorakoa), baina Araban %40tik hurbilekoa izan da azken urte horretan. Hori langabezia-tasen aldakuntzan islatu da: Gipuzkoan ehuneko 1,7 puntu jaitsi da langabezia-tasa; Araban, berriz, 4,1 puntu.

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastián kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel:+34-945-01 75 00. Fax:+34-945-01 75 01. E-mail: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Elena Goni Rementeria

Tel:+34-945-01 75 33. Fax:+34-945-01 75 01.

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

ENPLEGUAREN GORANZKO JOERA EZ DA ETEN 2001AREN AMAIERAN

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º trimestre de 2001
Eguneratze data : 
2002/01/18
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/18
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001895_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali