HomeGaiakBarne-merkataritzaren indizeaPrentsa Oharrak EUSKAL AE-KO MERKATARITZA-SEKTOREAREN...

2002/02/25eko prentsa-oharra

 

BARNE-MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI) 2001eko laugarren hiruhilekoa

EUSKAL AE-KO MERKATARITZA-SEKTOREAREN SALMENTAK %4,0KO TASA NOMINALA JAITSI ZIREN 2001EKO AZKEN HIRUHILEKOAN

Aldiz, 2001eko urteko salmenten batez besteko hazkunde-tasa metatuak %1,6ko aldakuntza nominal positiboa izan du

2001eko laugarren hiruhileko horretako Barne Merkataritzaren Indizeak %4,0ko urte arteko jaitsiera izan du, aurreko urteko aldi beraren aldean. Urteko lehen bi hiruhilekoetako bilakaera positiboak indarrik gabe utzi du azken bi hiruhilekoetako eragin negatiboa; hori dela eta, 2001. urte osoan, egindako salmenten hazkundea %1,6ra iritsi da, aurreko urtearen aldean, betiere pezeta unekotan zenbatutako datutan.

 

Handizkako merkataritzak %7,0 murriztu ditu salmentak urteko laugarren hiruhilekoan; txikizkako merkataritzak, berriz, %1,4 hobetu ditu bere salmentak. Handizkako sektorean, gai erdilanduak eta txatarra (%-15,1), elikaduraz besteko kontsumo-gaiak (%-5,4), eta makineria eta tresneria (%-2,0) atalek jaitsierak izan dituzte, baina jaitsiera horiek ez dituzte konpentsatu nekazaritza-gaiak eta elikagaiak (%1,0) atalaren gehikuntzak.

Ohiko txikizkako merkataritzan, zeinak oro har bilakaera negatiboa izan baitu (%-0,1), kontrako zeinuko mugimenduak ikusten dira; alde batetik, nabarmen jaitsi dira elikagaien salmentak
(%-4,4), eta, bestetik, igo egin dira etxearen hornikuntza (%3,3), bestelako kontsumo-gaiak (%0,7) eta pertsonaren hornikuntza (%0,6) sektoreei dagozkienak.

Azalera ertain eta handietako txikizkako merkataritzak %5,0ko igoera izan du urteko laugarren hiruhileko horretan; igoera hori, hain zuzen, elikagaiak nagusi dituzten salmentek eragin dituzte (%5,7).

2001. urte osoan, barne-merkataritzaren salmenta-indizea %1,6 gehitu da, aurreko urteko aldi beraren aldean: handizkako merkataritza %0,3 igo da; txikizkakoa, berriz, %4,3, aztertutako aldian.

Prezioen igoeraren eragina kentzen bada eta aurreko zifra horiek pezeta finkotara bihurtzen badira, antzematen da handizkako merkataritzaren salmentek ia ez dutela aldakuntza aipagarririk izan, baina bai txikizkako merkataritzari dagozkionak. Txikizkako merkataritzaren prezioek gehiago jasan dute prezioen igoera, bai laugarren hiruhilekoan, bai urte osoan.

Laugarren hiruhilekoan, barne-merkataritzaren indize orokorrak aldakuntza nominal negatiboak izan ditu hiru herrialdeetan: Bizkaia (%-5,0), Gipuzkoa (%-3,1) eta Araba (%-2,3). Urte osoan, Bizkaiko indizea %1,9ra iritsi dira; Arabakoa, %1,6ra, eta, azkenik, Gipuzkoakoa, %1,2ra.

Euskal AEko merkataritza-sektoreko pertsonal enplegatua %0,7 igo da 2001eko laugarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean: %0,2 igo dira handizkako merkataritzan, eta %1,0 txikizkakoan. Lau hiruhilekoetako batez bestekoaren multzoan, pertsonalaren igoera %1,9koa izan da: %2,1 handizkako merkataritzan eta %1,7 txikizkakoan.

 

 

Argibide gehiagorako, deitu hona:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel:+34-945 017500 Fax:+34-945 017501 e-mail: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta

Tel:+34-945 017505 Fax:+34-945 017501

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EUSKAL AE-KO MERKATARITZA-SEKTOREAREN SALMENTAK %4,0KO TASA NOMINALA JAITSI ZIREN 2001EKO AZKEN HIRUHILEKOAN

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001898_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali