HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2001EKO HIRUGARREN HIRUHILEKOAN,...

2002/03/14ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE) 2001eko hirugarren hiruhilekoa

2001EKO HIRUGARREN HIRUHILEKOAN, 2000KO ALDI BEREAN BAINO EZKONTZA GUTXIAGO

 

2001eko uztail, abuztu eta irailean, 3.521 ezkontza zenbatu ziren

2001eko uztail, abuztu eta irailean, 3.521 ezkontza zenbatu ziren Euskal AEn, hau da, %13,9ko jaitsiera izan da, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Eustaten datuen arabera. Herrialde historikoka, bizkaitarrek 1.832 ezkontza ospatu zituzten; ondoren, gipuzkoarrak daude, 1.075rekin, eta arabarrak, 447rekin. Euskal AEtik kanpo bizi direnen artean, ezkontzen kopurua 167ra iritsi zen.

Irailak lekua kendu dio uztailari, ezkontzeko nahien den hilabete gisa

Orain arte, urteko hilen artean, uztailean ospatzen zen ezkontza gehien. 2001ean, ordea, iraila izan da lehena: hilabete horretan, hain zuzen, 1.551 ezkontza ospatu dira; uztailean, berriz, 1.426. Bestalde, udako hilen artean, abuztuan ospatu zen berriro ere ezkontza gutxien (544).

Aipatzekoa da aldi horretan nola gehitu den elizaz ospatutako ezkontzen kopurua. Neguko hilabeteetan ezkontzen erdiak baino gehiago ezkontza zibilak izan ziren; hilabete horietan ez bezala, hirugarren hiruhileko horretan, ospakizunen %75,1 ezkontza erlijiosoak izan ziren. Araban, ezkontza kanonikoak guztizkoaren % 74,5 hartu zuten; Gipuzkoan %72,4, eta Bizkaian, kopuru hori %75,9raino iritsi zen.

2001eko hirugarren hiruhileko horretako 3.521 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 3.382 gizonezko eta 3.489 emakumezko ezkondu ziren. 3.228 senargaientzat (%95,4), hori izan zen euren lehenengo ezkontza; 14 alargun eta 140 dibortziatu, aldiz, berriro ezkondu ziren. Lehenengo ezkontza duten emakumeen ehunekoa gizonezkoenaren antzekoa izan zen: emaztegai ezkongabeak 3.336 izan ziren (%95,6), alargunak 11, eta dibortziatuak 142.

Ezkontzak ezkongaien adinaren arabera banatuz gero, senargaien artean, %58,8k 30 urtetik gora zituen; emaztegaien artean, berriz, ehuneko horrek %38,5 hartu zuen.

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel:+34-945-01 75 00 Fax:+34-945-01 75 01 E-mail: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Teresa Remirez de Ganuza Zabalo

Tel:+34-945-01 75 34 Fax:+34-945-01 75 01

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2001EKO HIRUGARREN HIRUHILEKOAN, 2000KO ALDI BEREAN BAINO EZKONTZA GUTXIAGO

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Tercer trimestre de 2001
Eguneratze data : 
2002/03/14
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001900_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali